Joan da Frantziako Tourra Euskal Herritik, eta zorionez, baita berarekin zekarren publizitate kanpaina erraldoia ere. Kanpaina gehiegizkoa iruditu dakiguke, baina El Correo irakurriz gero, txiki ere geratu zaigu. Izan ere, ustez, ehun milioitik gorako etekinak ekarriko zituen, erakundeen 12 milioiko inbertsioaren truke. Negozio borobila, alajaina!
Ez da lehenengo aldia mota honetako ekitaldi erraldoien harira diskurtso hori entzuten duguna: kirol ekitaldiak, feriak edota BBK Live bera ditugu horren adibide. Baina ekitaldiak pasatzen dira, Tourra bezala, eta gu gero eta pobreagoak gara. Alde batera utzita halako ekitaldiek dakartzaten etekin ekonomikoen eta milioien kalkuluen inguruko zalantzak, halako ekimenek helburu bat eta bakarra dute: turismoan oinarrituriko eredu ekonomikoaren gorakada. Teorian, eredu horrek diru eta aberastasun fluxu handiak dakartza, dena onura. Baina nola funtzionatzen du egiazki turismoak ekonomian?
Teorian,turismoan oinarritutako eredu ekonomikoak diru eta aberastasun fluxu handiak dakartza, dena onura. Baina nola funtzionatzen du egiazki turismoak ekonomian?
Hasteko, jakina da turismoan egituratutako lanpostuak kualifikazio baxukoak, hots, soldata baxukoak direla, eta gehienetan, aldi baterakoak. Aipatutako milioikada horiek ez badoaz gure soldatetara, nora joaten dira? Zer dago soldata horien ifrentzuan? Kapital-jabeen etekina. Etekin horiek ez dira gizarte osoarekin banatzen; aitzitik, egungo eredu ekonomikoa gero eta gehiago indartzera bideratzen dira. Normalean, inbertsio funts handietatik datoz, etxebizitza-inbertsioan oinarrituta eta apenas zergarik ordaintzen ez dutenak. Herritarren interesen mesederako inbertitu beharrean, espekulazioan eta prekaritatean oinarritutako sektoreetan inbertitzen da. Adibide garbiak dira Mallorca, Menorca, Valentziar Herrialdea edo Kanarietan gertatutakoak: ekonomia 50 urtez turismoan oinarritu ostean, azken 30 urteetan per capita errenta gutxien hazi den Espainiako Estatuko eremuak dira, I+Gko inbertsio txikiena eta desberdintasun handiena dituztenak.
Behar al genituen Tourra eta bere milioiak? Turismoa behar al dugu? Turismotik datozen milioikadek ez dute zertan esan nahi lurralde horiek turismoaren mendean egon behar dutenik. Hori esatea, esklaboek beraien ugazaben mende egon behar dutela, edo langileak enpresariei esker bizi direla esatea bezalakoa litzateke. Ikuspegi mugatu batean oinarritutako baieztapenak dira (turismoak diru asko dakar), baina sistematikoki baztertzen ditu dauden alternatibak (aberastasuna ekoizteko beste eredu batzuk daudela, ekitatean eta ingurumenarekiko jasangarritasunean oinarrituta). Ez, ez gara gu Tourrarekin eskertuta egon behar dugunak, baizik eta aberatsek bakarrik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]