“Poesiaren bidez ematen diegu izena, poema bihurtu arte izenik eta formarik ez duten ideiei; sortzeke dauden horiei”, hala zioen Audre Lorde poeta feminista eta giza eskubideen aldeko aktibistak. Hitzez, erritmoez eta horien baturaz janzten zuen olerkia, apurka-apurka hitzak forma hartuz joan eta hortik bertsoa sortzen zuen arte. Lynette Yiadom-Boakye margolari eta poetak bide bera hartzen du, eta bere margolanetan errealak ez diren pertsonaiak margotzen ditu. Ez dira existitzen, Yiadom-Boakye-ek bere pintzelekin margolan horietako figurei forma eta izana ematen dizkien arte.
Kanpoan bizi den lagun baten bisita aprobetxatu dugu eta Bilboko Guggenheim museora etorri gara. Lagunak titaniozko eraikin itzela sekula zapaldu ez, eta dozenaka eta dozenaka bisitarirekin batera sartu gara lehertzear dagoen atrio nagusira. Hiru artista hauen erakusketak bisita daitezke: Joan Miró, Oskar Kokoshka eta Lynette Yiadom-Boakye. Zalantzarako tarterik hartu gabe, zuzenean joan gara margolari ingelesaren lana lehenbizkoz ikustera –bisitari gutxien dituen mostra ere bada–. Lehen kolpean, oliba-berde kolorez margotutako horma makurretan topatu ditugun tamaina handiko mihiseek piztu digute atentzioa. Koadroak tonalitate ilunez margotuta daude eta edozelako iragankortasun zeinuetatik at dauden erretratuz josiak; galerietan barrena paseatuta pentsatu dugu pertsonaia horien guztien begiradak gure gainean daudela. Erretratua hitza erabili dugu, baina ez da adiera guztiz zuzena: Yiadom-Boakye-ek ez ditu bere modeloak erretratatzen, ez dago modelorik, ez dago inor parean, bere oroimenean dauden irudietatik, albumetatik eta ebakigarrietatik sortzen ditu bere figurak. Forma figuratibo horiek pertsonalitate sendokoak dira eta ñabarduretan hain dira aberatsak, non kosta egiten den sinestea modelo bako erretratuak direla. Hor dago erakusketa honen gakoa.
Lynette Yiadom-Boakye (Londres, 1977) margolaria da, baita idazlea ere, eta Guggenheimen estreinatzen duen bakarkako erakusketa mugarria da museoaren historian. Izan ere, gutxi dira bakarkako erakusketa bat izan duten artista gaztea –bera da bigarrena Cristina Iglesiasen ondoren; Guggenheim baterako, oso gazte–. Halako ilunabar bizirik izenburupean biltzen dira Lynette Yiadom-Boakyek azken hiru urteotan egindako 70 bat lan. Konfinamendua, eta bere kasuan, konfinamenduak ekarri zion bakardadean sortutako oliozko margolanak dira, pintzelada azkarrekoak, trazu dinamikodunak, eta gehientsuenetan, tonu ilunekoak. Objektu figuratiboak gailentzen dira margolanetan, gizonezko eta emakumezkoak ageri dira elkarri eragiten, eroso, gustura, irribarretsu, dantzari askotan. Kolore biziko txoriak, erreflexu distiratsuko arrain urdinxkak, trama ugariko alfonbra iletsuak edota koadroaren hondoan desegindako ohea dira pintura hauetan aurkitu ditzakegun apaingarri eta atrezzoak. Obren izenburuei dagokienez, margolanen azken pintzelada bat dira, eta ez obra deskribatzera datozen testuak, obraren osagai zatiezinak baizik.
Lagunari esan diot kosta egiten zaidala leku eta denbora batean kokatzea ikusten ditudan figurak. Haietako asko, etxeko epeltasunean margotzen ditu, oinutsik, alkandorarik gabe, musika entzuten edo koreografia bat entseatzen; eta koadro multzoak sortzen duen giroak balizko New Orleans batera narama, inprobisatutako musika doinuen arintasun eta melodiekin. Musika irradiatzen duten pinturak dira, eta antza, Miles Davies-en Sketches of Spain ("Espainiako zirriborroak) albuma bidelagun izan du artistak erakusketa hau prestatzen zuen bitartean; nik ere hala daukat testu hau idazten dudala. Baina ez soilik Davies; Prince, Nina Simone edota Aretha Franklinen melodia itsaskorrak obra bat bestearekin lotzen duen pentagrama bat izan zitekeen. Erakusketara sartu eta artistak propio sortu duen playlist bat dago entzungai, eta polita da areto hauetatik paseatzea Princeren I only wanted to one time to see you laughing / I only wanted to see you/ Laughing in the purple rain abestuta.
Artistaren memorian izoztuta iraun duten irudi puskez osatutako eszenak margotzen ditu, mihisearen gainean forma hartzen dihoazen bizipen eta sentimenduak dira. Obra pertsonala da Yiadom-Boakye-ek sortzen duena, bere errealitatea eta testuingurua islatzen ditu bere obretan. Horregatik, besteak beste, margotzen dituen figura guztiak dira beltzak, hala delako bere familia eta ingurua. Zuriak balira, ez liguke atentziorik deituko, ez genuke detaile hori testu honetan jasoko ere, hots, margotzen dituen figura guzti-guztiak direla beltzak. Zentzu honetan, artistari bere obra arrazakeriaren prismatik irakurri behar ote den galdetzen diotenean, berak ezetz dio, berak margotzen duena bizi duen mundua besterik ez dela, ez dagoela ezer berezirik horretan. Bere obra, beraz, ez dago ikuspuntu politiko batetik sortua, ez behintzat bereziki politiko batetik, bere inguruak sortzen dion bulkada horretatik abiatuta margotzen du.
Frank Gehryk proiektatu zituen horma kurboetan mihiseak zintzilikatzeak badu bere misterioa, horregatik, hormetatik ihes egiten duten egitura batzuk sortu ditu artistak koadroak tente ikus daitezen eta erretratatuen begirada gurearekin gurutzatu dadin. Sarri aipatu du Yiadom-Boakye-ek pazientzia gutxiko artista dela, beharbada horregatik, mihise eta linozko oihaletan uzten dituen marka azkarrengatik. Marroiak, beltzak, urdin ilunak nabarmentzen diren mihiseetan, ikaragarri ederra ikusten da horiz margotutako lanpara, tonu laranjak dituen kiroleko kamiseta edo mutil gazte dotoreak daraman jaka morea. Paleta kromatikoaren konbinaketa honek margolana barru-barrutik argiztatzen du, koadroari bizitasuna eta protagonistei arima emanda.
Koadro gehientsuenetan gizonezkoak ageri dira, batzuetan bakarrik daude, beste batzuetan, bikoteka, baina sekula ez emakumezko batekin. Emakumezkoak nabarmen gutxiago dira eta horren gainean galdetu zaioenean, beste behin ere, ea bere obra genero ikuspegitik irakurri behar den, erantzuna ezezkoa da, ez dagoela tankera honetako hautu politikorik bere obran. Irudi irekiak dira, norberak bere irakurketak egin ditzan. Margolanekin batera, paper gainean egindako obra ere badago, klariona eta ikatz-ziriaz egindako marrazkiak dira, lehen aldiz erakutsitakoak. Kolorearen ausentzian, ikatz-ziriaren trazuak, eta trazu eder horrek sortzen dituen forma figuratiboak, artistaren berezko trebezia, berriro ere, aurrez aurre jartzen zaizkigu.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]