“Kezkagarria da 8 urteko neskatilen lehentasuna argaltzea izatea”

  • Anna Jeremias (Castellcir, Herrialde Katalanak, 1976) psikologoa, gizarte hezitzailea eta Magranes kooperatiba feministako kidea da. Kataluniako Generalitateko Berdintasun eta Feminismoen Sailaren babesarekin, eskoletako lodifobiaren kontrako gida publikatu berri dute.

"Gizarte gisa berrikusi beharko genuke zer den 'osasuntsu' egotearekin ulertzen duguna". Argazkia: Laia Ramiro

Zer da lodifobia?
Lodi izate hutsagatik pertsonek pairatzen duten indarkeria forma bat da. Mendebaldeko gizarteetan nagusi da zapalketa sistema hori, bertze bereizkeriekin batera, hala nola arrazakera, homofobia edota kapazitismoa. Zapalketa sistema horren bitartez, sistematikoki eta automatikoki, gure gorpuzkera lodien kontrako ekintza diskriminatzaileak errepikatzen dira behin eta berriz.

Noiz eta nola murgildu zinen lodifobiaren kontrako aktibismoan?
Lodia naizelako eta jazarri nautelako murgildu nintzen borrokan. Nigan diskriminazio eta indarkeria desberdinek ireki zuten zauria miatzen hasi nintzen lehenik, eta ondoren, orbanaren gainean dantza eginez, ahalduntzeko bidelagunik onenak topatuta egin dut borroka.

Nola eragiten du lodifobiak eskoletan?
Tankera fisikoarengatik inposatzen den diskriminazioa, arrazismoarekin batera, eskoletan pisu gehien duen bereizkeria forma da, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen arabera. Abiapuntu horretatik, haur eta nerabeei lodifobiak lotsa eta bere gorputzarekiko atsekabea eragiten die, eta horrek sarri depresioa, isolamendua eta esklusioa dakar. Zenbaitetan, gainera, elikadura-portaeraren nahasmendua izaten dute anitzek.

Anorexia eta Bulimiaren Kontrako Elkartearen arabera, 12 eta 16 urte bitartekoen %42ak ingurukoen irainak jaso ditu. Psikoterapeuta eta gizarte hezitzaile gisa, zer deritzozu?
Kezkatzen nau, baina ez nituzke hainbertze haur eta nerabe azpimarratuko. Hipokritak gara, eta haur eta nerabeak nabarmendu ohi ditugu, eurak helduon munduaren isla direla ahantzita. Eta, funtsean, begirada helduzentrista berrikusi behar dela uste dut. Komunikabideetan, familian eta eskolan egiten dugun artatzearen berrikusketa horretatik abiatuta, indarkeria estetikoa bezalako errealitate konplexuak baimentzen ditugula onartu beharko genuke.

Magranes kooperatibak kaleratu duen gida. Argazkia: Laia Ramiro

Elkarte berak dio irain horien %76ak itxura fisikoagatik edo lodia izateagatik egiten direla. Eta ez hori bakarrik: haurren %34ak dietaren bat egin du argaltzeko helburuz.
Dietaren kultura gure arreta behar duen hiru buruko munstroa da. Gorputz normatiboak izateko haurrek ulertzen badute murrizketa eta baraua ezinbertzekoak direla, euren osasun integrala arriskuan jarriko dute. Hagitz kezkagarria da, adibidez, 8 urteko neskatilek euren gorputzak eraldatzeko desioa izan eta argaltzea izatea euren lehentasuna. Gizarte gisa ezinbertzekoa da berrikustea zer den osasuntsu terminoarekin ulertzen duguna, zer den "osasuntsu egotea"; ikuspegi integratzaileago bat landu behar dugu.

Sare sozialek ez dute gehiegi laguntzen horretan.
Sare sozialek lortzen dutena da guztiok pentsatu eta sentitzen dugula geure gorputza erakusleiho bat dela, eta existitzen dela bakarrik bertzeek miretsia izateko. Pertsona lodientzako, beraz, lodi izatea ongi ez dagoenez, zure gorputza aldatu behar duzula oroitarazten dizuten mezu biolentoen hipermasifikazio bat dira sareak. Hori bai, garrantzitsua da azpimarratzea, lodien aktibismoari esker, sare sozialetan agertu dela orain arte ez zegoen gorputz desberdinen irudikapena, ezinbertzekoa dena. Hori ospatzeko modukoa da.

Nola borrokatu daiteke eskoletatik lodifobiaren kontra?
Lehenik eta behin, arazoa identifikatu eta ardura hartuta. Eta, jakina, geure jokabidea berrikusita. Adibidez, geure praktika hezitzailean gizartean dauden desberdintasunak eraldatu edo errepikatzen ari garen aztertuta. Irakasleoi dagokigunez, garrantzitsua da diskurtso normatibo eta lodifobikoa desegiteko dugun arduraz kontzientzia hartzea.
Horretaz aparte, lodifobia identifikatu eta espazio inklusiboak sortu behar dira, prebentzioa egin, formatu eta gorputz guztiak kontutan hartzen dituzten egitasmoak antolatu behar dira, eskoletako materialak berrikusi eta elikadura heziketa oinarritu beharko litzateke elikaduraren ikuspegitik eta ez lodifobikotik. Azkenik, osasun integrala sustatu eta gorputzaren eta autoestimuaren inguruan solastatzeko espazioak ere bultzatu beharko lirateke.

Gida hau erditu duzue Kataluniako Generalitateko Berdintasun eta Feminismoen Sailaren babesarekin. Zer deritzozu lodifobiaren kontra dauden politika publikoen inguruan?
Indarkeria estetikoaren kontrako bultzada marko bat dago gaur egun, baina oraindik ere baliabide gutti daude lodifobiaren kontra. Horregatik, funtsezkoa da honen inguruko gogoeta sakona egitea. Adibidez, kezkagarria iruditzen zait Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziak Haurren Obesitatearen Kontrako Plana sustatu izana, egitasmo estigmatizatzailea baita, izan ere, bere abiapuntutik haur eta nerabeen lodifobia estigmatizatzen du.

Askotariko gorpuzkeren aldarria

“Haurtzaroan konplexutasun handiko testuinguruetan bizi ziren lagunen errealitateak ezagutu nituen bertatik bertara. Gerora, hainbat komunitateetako proiektuetan parte hartu nuen, bazterrean bizi diren pertsonekin, arrazismoaren, kapazitismoaren eta matxismoaren biktimekin. Formakuntza eta prozesu terapeutiko ugaritan murgildu naiz, eta horien bitartez besarkatu ahal izan ditut nire azalean bizitako indarkeriak. Bide horri esker, azken urteetan Magranes kooperatiban lan egin ahal izan dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
2024-12-30 | Leire Ibar
Eraso arrazistak salatu dituzte Arrigorriagan eta Baionan

Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]


2024-12-20 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zure herriko Baltasarrek ere ‘blackface’ egiten du?

Badatoz urteko asterik magikoenak, edo hobe esanda, kontsumistenak. Askori gustatuko litzaieke opariak Olentzeroren zakutik jasotzea, zerutik erorita bezala, baina errealitatea da Gabonetan gure zakutxoak direla gehien sufritzen dutenak, poltsikoak hustuta hasten dugula urtea... [+]


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


Bilboko San Inazio auzoan ere mezu arrazisten arriskuez

Azkenaldian nabarmen areagotu dira kutsu arrazistadun mezuak San Inazio auzoko Facebook taldean. Kalean lapurretak ugaritu ei direla-eta, auzokideen erantzuna bazterketa eta miseria egoeran daudenak kriminalizatzea, polizia gehiago eskatzea eta auzoko segurtasun brigadak... [+]


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


2024-11-21 | Gedar
Mobilizazioak bertan behera utzi ditu ‘Lo que no te cuentan de Donosti’-k

Bere Telegram kanalaren bidez jakinarazi du ez dituela deialdi erreakzionario gehiago egingo oraingoz. Aurreko larunbatean, nabarmen egin zuen porrot Eason antolatu zuen kontzentrazioak, eta agerian geratu da kontramobilizazioen eraginkortasuna.


Mobilizazio arrazistek porrot egin dute Donostian zein Gasteizen

Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan... [+]


Eguneraketa berriak daude