Ingurumaririk gabe, buru-belarri sartuko naiz harira: eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean. Serio, itunpeko ikastetxeekin gertatzen ari dena onartezina da. Zehaztasun eta zintzotasun osoz ahalegintzen ari gara argudiatzen, iritzi desberdin eta legitimoen eztabaida batean egongo bagina bezala. Baina, Zeusarren, ez gaude! Formalki bai, badakizue, norberak nahi duena pentsa dezake, lurra laua dela barne. Iritzi guztiak errespetagarriak direla dioen iritzia zabalduta dago, baina iritzi bat oso zabalduta egoteak ez du egiazko bihurtzen.
Eskola publikoaren aldeko argudio, gertakizunen deskripzio eta datuen aurrean batzuk kexatu besterik ez dira egiten: "Gure kontra zaudete". Ez bereziki, portzierto, Kristau Eskolakoak, nahiko isilik daudenak, hatzamarrak gurutzatuta oin-puntetan pasatuz, ea euren lotsariak agerian ez diren gelditzen, ekaitza noiz pasako zain, ea legea behingoz ezartzen den eta ahalik eta zatirik handiena ateratzen duten. Beste batzuk ukondoetaraino latexezko eskularruak jantzi eta digresio eskisitoetan sartzen dira, inora ez doazenak. Baina ez diete erantzuten mahai gainean ipinitako datuei.
Benetan esan dezakegu hau debate bat dela? Eztabaidatu beharrean, batzuk plantak egiten ari dira. Argudioak baino askoz eraginkorragoa den zerbait daukate beren alde: boterea, agintea, gehiengo parlamentarioa. Eta jakitun dira. Itxura mantentzen dute, auzo-lotsa estratosferikoa izan ez dadin. Batzuek sumindura agertzen dute, nola da posible gure ikastetxearen kontra honela jotzea esanez. Berdin dio guk erakustea ez goazela inongo ikastetxeren aurka, kontua dela zelan gastatu diru publikoa, eta zein gauza zoragarri ordaindu behar duen norberak, izan igerileku olinpiko bat edo balio katolikoetan oinarritutako heziketa. Baliabide publikoak justizia- eta ekitate-irizpideen arabera banatu behar dira, berdintasun-printzipioa errespetatuta, eta hain zuzen hori bermatzeko, premia gehien duenari gehiago emanda. Ezin da dena erretorika huts bihurtu, egia-ostearen seinale.
Eskola publikoaren aldekoak oso atseginak izaten ari gara gauza batzuk eztabaidatzean
Hauteskunde-kanpainak, gero eta gehiago publizitate-teknikez baliatuta, oinarrituta daude esloganak errepikatzen dituzten argudioetan, aurkakoak dioena aintzakotzat hartu barik. Min handia egin digu horrek, eztabaida jator batek ez baitatza hitza txandaka hartzean, zuk zeurea esateko eta nik neurea, zuri bost axola zaizularik zer esan dudan nik eta, niri, gauza bera.
Esango didate ezin ditudala nire kontrakoen iritziak indargabetu, trukean nireak besterik ez baititut eskaintzen. Usteak erdi ustel dioen esaera egiazkoa bada, guztiontzat aplikagarria behar du izan. Onartuko dut. Horregatik eskatzen diet, ez niri, baina bai Urola Kostaldeko Eskola Publikoaz Harro Plataformak ekainean legebiltzarreko agerraldian esandakoari erantzutea. Edo Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateari. Edo Inklusioaren Aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren ordezkariari. Edo Aiaraldea Hezkuntza Publikoa Bizirik Plataformakoari. Edo Guraso Elkarte Federazioari, edo Hezkuntza Laikoari. Edo… ez zaizkit guztiak kabitzen! Eskola publikoaz harro gaude, bai, baina, ni bereziki harro nago emakume eta gizon puska horien aldean egoteaz; lana, denbora, ahalegina, lo-galtze, pazientzia, pentsamendua, bihotza, arima eta poza ipintzen dituztenak guztien ongizatearen alde. Trikimailu erretoriko edo marketin-teknikarik gabe, korrontearen kontra, itotzen gaituen indibidualismo konpultsibotik urrun. Hori bai auzolana! Pena handia, eztabaida irabazteak politika publikoetan eraginik ez izatea. Baina hori ez dago gure esku oraintxe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]