Bada esaldi bat asko atsegin dudana, baina norena den ez dakidana: “Teknologiak ez ditu beti konponduko gizakion arteko arazoak”. Zientzia eta teknologiari esker, pertsona askok bizitza hobe bat dugu; dutxa bero bat hartzea teknologiak eman digun luxu handienetarikoa iruditzen zait. Zientzia eta teknologiari esker zenbait senidek bizirik jarraitzen dute, urrun dagoen lagunarekin harremana izan dezaket...
Batzuentzat, teknologia da arazoen konpontzaile bakarra, eta batzuetan bada. Baina teknologiak bizitzako arazo guztiak konponduko dituela pentsatuz, nire ustez, gizarteak onuragarriak ez diren zenbait agertokietara bideratzen gabiltza. Eskolan ikusten dugu, teknologia gelan txertatzeko moduetan. Ikastetxe askotan, ipuin bat irakurtzeko biribilean eseri beharrean pantaila handia darabilte, ikus-entzunezkoa baliabide hobeagoa balitz bezala. Ikus-entzunezkoak marrazki ederrak ditu, beharbada ahots polit bat... baina ez al gara zerbait galtzen ari? Hurbil eta ezaguna den irakaslearen aurpegiaren espresioa, gorputzaren mugimendua, ikasle lagunen arteko harremana, irudimenarentzako lekua izatea... Parte izatearen aukera.
Automatizazio prozesuekin antzeko zerbait ikusten dut, ez dut uste gizakion bizitzarako onura asko duenik lan errepikakorrak egiteak. Gizakiok bizitzari zentzua ematen diogu egiten ditugun gauzen bidez, eta beraz lan errepikakor bat badugu, zentzua beste zerbaitetan bilatuko dugu. Lan errepikakorrak desagertzen joango direla diote adituek. Horrek, pertsonak gizarte baten parte izateko dituen aukeren arabera, bi ikuspuntu arin dakartza nire burura: lehenengoa, ordaindutako lan gutxiago egingo dugu, denbora gehiago izango dugu gizartean eragiteko. Bigarrena, denok ez dugu lan ordaindua izateko aukera izango, gure bizitza geratuko da bizi dugun gizarte ereduaren esku.
Beraz, teknologia konponbideak aurkitzeko lagungarria izan daiteke, berau sortzen duen gizartea indartsua bada. Eta horretarako, beharbada, ipuinak pantailan ikusi ordez, biribilean eserita ipuinak kontatzera bueltatu beharko ginateke berriro ikasgelan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]