Klima aldaketa saihestu beharrean, egoerari egokitu: arrazionaltasun ekonomikoaren akatsak agerian

  • Joan den otsailean, Christophe Béchu Frantziako Ingurumen ministroak bazterrak harrotu zituen erraterakoan gertatu daitekeen lau graduko beroketaren aurrean prestatu beharko dugula. Adierazpen hori entzuterakoan eta ezohiko sute eta lehorteek jotako 2022ko udatik atera berri, arriskuaren aurrean estatuak amore ematen zuelakoan zeuden asko. Ministroak hori ezeztatu arren, Frantziatik harago herrialde industrializatuek aspalditik hautatu zuten, saihestu beharrean, klima aldaketari egokitzea.

Garzweiler ikatz meategiko erauzketarako makina. XX. mende bukaerako irizpide ekonomiko nagusien arabera, erregai fosilen erauzketak hazkundea ondorioztaturik, klima aldaketari egokitzen laguntzen du.wikimedia commons

1976ean, AEBen Living with Climate Change: Phase II ("Klima Aldaketarekin Bizitzea: 2. Fasea") deituriko kongresua antolatzen zuen Mitre Corporation azterketa kabinete militarrak. Sarreran klimaren beroketa laburki aipatzen zen, halabeharrezkotzat jotzen zen. Aldiz, ekonomian izanen zuen eragina zuten gai nagusitzat. Laborantza zaurgarritzat jotzen bazuten ere, haien iritziz aski zatekeen ekoizpen zonaldeak iparrera mugitzea (aldaketa hain sinplea delakoan...). Gai horri buruz, 1983an AEBetako Zientzien Akademiak egindako Changing Climate ("Klima Aldakorra" edota "Klima Eraldatuz") txostenaren azken kapituluak aitortzen zuen beroketak laborantzan izanen zuen eragina, baina lehen sektoreak pisu guti ukanik ekonomia nazionalean (dolarretan), ez zitzaion garrantzi asko eman. Eskualde batzuk hondamendiak pairatuko zituztela aurreikusten zen, baina horien sakrifizioa beharrezkotzat jotzen zuten –nahiz eta kalteak ordaindu beharko zirela aitortu–, hori gabe horren aurkako neurriek gainontzeko eskualdeen hazkundea (dolarretan) oztopatuko zuketelako. Erresuma Batuan, 1989an, Margaret Thatcherren gobernuak antzeko azterketa egin zuen, eta laborantza ministeritzak azaldu zuen eragingarriak izateko oso gogorrak izan beharko zuketela neurriek eta erresumaren lehiakortasun ekonomikoa izugarri kaltetuko zutela –eta orduan, hor ere, bide horretan ez abiatzea hobetsi zuten–. Energia ministeritzak gehitu zuen Erresuma Batuaren isurketak mundukoen %3 baizik ez zirela (isurketa historiko metatuak airoski ahantziz), eta Txinaren igoerarekin ehuneko hori txikiagoa ere bihurtuko zela. Beraz, ahalegina klima aldaketa saihestean baino, egokitzean jartzea lehenetsi zuten.

Fisikak, klimatologiak eta historiak gezurtatu arren, indarrean jarraitzen dute klima aldaketa saihesteko ahaleginik ez egiteko argudio ekonomikoek

Ardura historikoak ahaztea, errealitatearen neurgailutzat dirua hartzea eta nazioarteko bide bakartzat, elkarlana beharrean, lehia edukitzea: koktel ezagun baten osagaiak prest zeuden jada.

Ekonomialariak zentroan

Garai berean, William Nordhaus ekonomialaria kalkulatzen hasi zen zenbatekoa litzatekeen klimaren beroketa optimoa, irizpide ekonomikotan, kontuan harturik, alde batetik, klima aldaketa murrizteko neurrien kostua, eta bertze aldetik, klima aldaketaren eraginen kostua. 2018an lan horientzako Nobel saria jaso zuen. Bere konklusioak arreta deitzen du: mende bukaerarako 4 gradukoa omen da beroketa optimoa, hipotesi horretan BPGa %3.6 bakarrik jaitsiko omen litzateke, eta gauza bera gertatuko omen litzateke berotu baino 4 gradu gutiagokoa izanen balitz tenperatura globala. Hain zuzen, azken Izotz Aroan gaur baino 4 gradu apalagoa zen tenperatura globala... nola irudikatu beraz munta honetako aldaketak gure ekonomietan 2008ko krisia baino eragin gutiago lukeela? Steve Keen ekonomialariak erakutsi zuen Nordhausen lanaren oinarrian hipotesi ahul xamar bat dagoela (AEB barruko hirien tenperatura eta BPGaren arteko lotura ekonomialaria ez den bati arraroa iduri arren) eta konklusioen sinesgarritasuna kolokan jartzen duela. Aldiz, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak dio, ekonomian ez baina fisika atmosferikoan oinarrituz, 1,5 eta 2 graduren arteko beroketarekin milioika milioi dolarreko kalteak daudela. Tarte horretan, beroketaren eraginak konpontzea baino 70 bider merkeagoa da beroketa saihestea. Zergatik orduan ekonomialariei hainbertze arreta ematen jarraitzen diegu eta klimatologoei hain guti?

Ideologia kontua da

1990an, Thomas Schelling ekonomiako Nobel saridunak idatzitako Global Environmental Forces ("Ingurumen Indar Globalak") tituludun artikulu batek ongi biltzen ditu garai hartan indarrean zeuden kontzeptuak, eta gakoak ematen dizkigu egindako hautuak beren testuinguruan ulertzeko. Bertan lau ideia nagusi ikus daitezke: (1) arriskua baino handiagoa omen da egokitzeko ahalmena (garapen teknikoak eta produktibitatearen emendatzeak arazoa gainditzen lagunduko gaituztelakoan); (2) irizpide bakarra kostuen eta irabazien neurria da, horren arabera erregai fosiletan inbertitzea positiboa da, hazkundea sortzen duelako eta beraz egokitzeko gaitasuna hobetu; (3) diplomazia gakotua da eta lehia testuinguru batean ezin da interes amankomunik aurkitu; (4) gizakiaren historian zehar aldaketa asko izan dira eta egokitzeko gaitasuna bultzatu dute.

William Nordhaus ekonomialariaren lanak hipotesi ahul batean oinarrituak izan arren, 2018an jaso zuen Nobel saria, klimari buruzko
bere lanentzat  

Hirugarren puntuari dagokionez, egia da gizateriaren goreneko interesak ez direla orain artean lehen planora ezarri, eta horrek zerikusia du gerra hotzarekin eta horren ondorengo globalizazioarekin. Haatik, bertze hiruen aurkako argudio sendoak ematen dizkigu fisikak: mineralak eta energia mugatuak ditugun mundu honetan, produktibitatea ez da mugagabe igoko eta arriskuak biderkatuko diren bitartean, horiei aurre egiteko baliabide fisiko gutiago izanen ditugu; arrisku biderkorrak eta uzkailketa puntuak kontuan hartu gabe ezin da azterketa errealistarik egin; eta gizakiaren historian ez da inoiz izan orain bezainbat beroketa azkarrik –eta gure egokitzeko gaitasuna gainditu dezakeenik–.

Baina Schellingen ikuspegiko "arrazionaltasun" hori erabaki hartzaileei esanguratsua zaie –nahiz eta fisikoki bideragarria ez izan–, eta argumentu ekonomiko, geopolitiko eta teknikoen arteko sintesia eginez, ideologia oso indartsu bat hornitzen die, erabakiguneen balio-sisteman osoki kabitzen dena. Ideologia horrek erraztu ditu klima aldaketa saihesteko ahaleginen murrizketak eta atzerapenak –erabakiak inoiz hala adierazi gabe, debaterik gabe eta herritarrak informatu gabe, batez ere jadanik klima aldaketaren lehen lerroan daudenak. Ikuspegi honi bideraturiko kritika asko izan dira, baina kritika horiek ez dute lortu Schellingek lortu duena: narratiba bat inposatzea.

Hori izan daiteke beharbada gizarteak klima aldaketa serioski hartzea nahi dutenen erronka: argumentu fisiko, ekosistemiko eta sozialen arteko sintesia eginez, narratiba indartsu bat sortzea, gizateria lehen planoan jarri nahi dutenen balio sistemarekin bat egiten duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


COP29 Azerbaijanen
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun

COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.


Eguneraketa berriak daude