Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

  • Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450 milioi dolarreko aktiboak zituen bere esanetan.

Aleksandr Bronstein-ek sortu zuen Solway Investment Group. Argazkia: Wikipedia / Estonian Foreign Ministry CC BY SA
Aleksandr Bronstein-ek sortu zuen Solway Investment Group. Argazkia: Wikipedia / Estonian Foreign Ministry CC BY SA

2023ko ekainaren 22an

Solway multinazionalaren webguneko mapa korporatiboari begiratuta, Maltan erregistraturiko Solway Holding LTD konpainiaren pean ageri zaizkigu, lehen lerroan Suitzako Solway Investment Group, eta ondoren honako enpresa subsidiarioak: Mazedonian Busim Dooel Radovish; Ukrainan Pobuzhsky Ferronikel Plant; Guatemalan Compañia Procesadora de Niquel de Izabal SA eta Compañia Guatemalteca de Niquel SA; Argentinan Minera San Jorge; Kongoko Errepublika Demokratikoan Kaminex Limited; Filipinetan Homonhon Chromite; Indonesian Aquila Nickel LTD eta Asera Bahoomahi Sorowallo; eta Errusian, KurilGeo.

Errusiako azkeneko enpresa horri dagokionez, Ukrainako gerra hasi zenean, 2022ko martxoaren 3an Solwayk ohar bidez iragarri zuen herrialde hartan zituen proiektu guztietatik ateratzen ari zela, tartean KurilGeotik, Japoniatik gertu dagoen Kurilen artxipelagoko Urup irlan dagoen esplotazioa.

Baina Solwayen sarea askoz konplexuagoa da. Mining Secrets ikerketaren arabera, gutxienez 23 sozietate egongo lirateke Solwayrekin erlazionaturik eta sarritan paradisu fiskaltzat hartu izan diren herrialdeetan erregistratuta, hala nola: Zipre, Saint Vicent eta Grenadinak, Birjina Uharte Britainiarrak…

Ikerketak agerian utzi du gutxienez 2007 eta 2015 artean 1.900 milioi dolar transferitu zirela sozietate horietara Swedbank eta Danske Bank banku suediar eta danimarkarrek Estonian zituzten sukurtsalen bidez: “Horren zati handi bat Errusiatik eta Europako ekialdetik irten zen gezurrezko enpresetara, diru zuriketaren munduko eskandalu handienetako batean”, dio ikerketan parte hartu duen OCCRP elkarteak, ustelkeria eta krimen antolatua salatu eta ikertzeko kazetarien sare globalak.

Ikerlariek diotenez, sozietate horiek Solwayrekin lotura korporatiboak zituzten, baita bere goi kargu eta exekutiboekin ere, tartean multinazionalaren fundatzaile den Aleksandr Bronsteinekin eta egun Solwayren zuzendaritza batzordeko presidente den bere seme Dan Bronsteinekin.

Aleksandr Bronstein eta Paradise Papers

Aleksandr Bronstein Leningradon jaio zen, baina familiarekin Estoniara joan zen bizitzera, “antisemitismotik ihesi”, ingeleseko Wikipediako bere biografia publikoak dioenez. Horren arabera, Israelgo lobbyekin lotura zuzena izango luke eta hainbat ekimen bultzatu ditu diruz. 1980ko hamarkadan metalurgia arloko kargu publiko klabeak izan zituen Estonian, ondoren Solway Investment Group sortzeko, dio entziklopedia libreak. Bere izena 2017ko Paradise Papers filtrazioan ageri da Solway Holding LTDri lotuta –Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak duen datu basean egiaztatu dugu honakoa–; paradisu fiskaletan inbertsioak zituzten 120.000 enpresa eta norbanako azalerazi zituen filtrazio horrek.

Hedabide, erakunde eta gobernu askoren aburuz, Solwayren atzean kapital eta inbertitzaile errusiarrak daude, nahiz eta multinazionalak behin eta berriz ukatu duen hori.

Hedabide, erakunde eta gobernu askoren aburuz, Solwayren atzean kapital eta inbertitzaile errusiarrak daude, nahiz eta multinazionalak behin eta berriz ukatu duen hori.

1990eko hamarkada erdialdetik aurrera, Errusiako Volgograden eta Uraletan aluminioa, lur arraroak eta altzairua ekoizteko plantak erosten hasi zen Solway, baina gero saldu egin zituen. 2003. urtean nikelaren negozioan sartu zen eta gaur egun mineral horren munduko erauzle handienetakoa da. Horrez gain, urrea eta kobrea erauzteko proiektuak ere baditu.

Nikela erauzketa bidez ateratzen da eta kutsadura handia eragin ohi du prozesu horretan –zenbait tokitan iragarri dute jadanik ari direla probatzen “nikel berdea” delakoarekin, greenwashing-aren beste adibide bat–. Material hori guztiz beharrezkoa da auto elektrikoen baterientzat eta bere erauzketa hedatzen ari da mundu zabalean.

Solwayk dioenez, gaur egun 45.000 tona nikel produzitzeko gaitasuna du urtean. Horren zati handiena, %70 inguru, Guatemalako El Estor herriko meategian lortzen du. Mining Secrets ikerketaren bidez publiko egin den bezala, Guatemalako Izabal inguruko herritarren eta ingurumenaren kontrako ustezko jarduerengatik salaketa larriak jaso ditu multinazionalak.

AEB-ak Solwayren nikelaren gose

2022ko azaroan AEBetako Altxorraren Departamentuak jakinarazi zuen zigorra ezarri ziela Dmitry Kudryakov errusiarrari eta Iryna Litviniuk bieloerrusiarrari, baita Compañia Guatemalteca de Niquel (CGN), Compañia Procesadora de Niquel (ProNiCo), eta Mayaniquel konpainiei ere, “Solway Investmenten subsidiario moduan funtzionatzen dutenak, meatze guatemalarrak esplotatzen dituen enpresa errusiarra”, ustezko eroskeria eta ustelkeria ekintzak tarteko.

'Newsweek'-en arabera enpresa kanadar bat Solwayren Guatemalako konpainiak erostekotan da, AEBetako gobernuaren laguntzarekin (...) Astekariak operazio guztia kokatu du lur arraroen eta mineralen munduko erreserbak eskuratu nahian AEBek Txinarekin duten lehiaren baitan

Kudyakovek eta Litviniukek urte luzetan izan dituzte kudeaketa karguak CGN eta ProNiCo konpainietan, Solwayk onartu duen gisan, eta enplegua “bertan behera” utzi diete zigor horien ondorioz. Baina multinazionalak ukatu du Mayaniquelekin harremanik duenik eta berriz esan du ez duela zerikusirik Errusiako Gobernuko figurekin.

Horrek guztiak zerikusia izan dezake berriki Newsweek astekariak emandako esklusiba batekin. Hedabide estatubatuarrak apirilaren 6ko alean argitara eman duenez, enpresa kanadar bat Solwayren Guatemalako konpainiak erostekotan da, AEBetako gobernuaren laguntzarekin.

Montrealen egoitza duen Central America Nickel (CAN) korporazioak Solwayren Guatemalako Fenix proiektua erosi nahiko luke. AEBetako ogasunak zigorturik dauden Solwayren aktiboak merkeago eskuratzeko aukera baliatu nahi du enpresa kanadarrak, AEBen Guatemalako enbaxadako diplomatiko batekin elkarlanean.

Helburua litzateke CANen erositako aktibo horiek ondoren AEBetako America Rare Earth Sources Inc. izeneko enpresara transferitzea. Dirudienez, Guatemalako nikela erabat bideratuko litzateke AEBetako auto elektrikoen baterien eskariak asetzera.

Newsweek-ek operazio guztia kokatu du lur arraroen eta mineralen munduko erreserbak eskuratu nahian AEBek Txinarekin duten lehiaren baitan. Hortaz, energia krisiak sorturiko gerra hotz berrian, pieza garrantzitsu bat lirateke Solway multinazionalaren meatzeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza ez da delitua
Al Jazeerako sei kazetariren bizitza arriskuan da, Israelek mehatxu egin ondoren

Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.


Pablo Gonzalez “berehala” askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2023-07-11 | ARGIA
Solwayren aurrean ARGIA babestu dute 40 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok

Mugarik Gabe GKEk Kazetaritza eta elkartasuna ez dira delitua izeneko komunikatua zabaldu du, ARGIAren aurka Solwayk egindako erasoa gaitzesteko. Bat egin dute eragile eta erakunde ugarik, tartean, gehiengo sindikalak eta ezkerreko alderdi politikoek.


2023-06-30 | Axier Lopez
Ez gaituzte ezagutzen

Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]


2023-06-20 | ARGIA
Aste honetako aldizkariaren azalean

Aste honetan ARGIAk ale berezia atera du Solway Investements Group-en erasoaz informatzeko. Besteren artean, gaiari buruzko artikulua eta Solwayren atzean nor dagoen azaltzeko erreportajea argitaratu ditugu.


2023-06-20 | ARGIA
Mugarik Gabe
“Solway-ren erasoa adierazpen askatasunaren kontrakoa da, planifikatutako larderia estrategia baten parte”

35 urteko ibilbidea duen Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik etorri zen Guatemalako Prensa Comunitariako kazetari Paolina Albani Euskal Herrira. ARGIAk egin zion elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio ARGIAri Solway multinazionalak... [+]


2023-06-20 | ARGIA
Solway multinazionalak ARGIAri mehatxu egin diola publikoki salatu dugu

ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du asteartean, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dugu Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani... [+]


2023-06-20 | ARGIA
ARGIAren manifestua
Solway, utzi ARGIA bakean: kazetaritza ez da delitua

Guatemalako kazetari bati ARGIAk egindako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu digu Solway Investment Group multinazionalak. ARGIAk ez du horrelakorik egingo eta kazetaritza independentea aldarrikatzeko baliatuko dugu erasoa.


2023-06-20 | ARGIA
Solway multinazionala, utzi ARGIA bakean
Kazetaritza ez da delitua

Guatemalako kazetari bati ARGIAk egin eta argitaratutako elkarrizketa bat ezabatzeko eta 15.000 euroko “kalte-ordaina” ordaintzeko eskatu digu Solway multinazionalak. Egin ezean kasua epaitegira eramatearekin mehatxatu gaitu. ARGIAk ez du horrelakorik egingo, ez gara... [+]


2022-11-08 | ARGIA
Prado museoko ekintza ekologistaren berri emateagatik atxilotutako kazetariak karguekin aske utzi dituzte

Futuro Vegetal talde ekologistako bi kidek Goyaren Majen margolanetara itsatsi zuten euren burua larunbatean, klima larrialdiaren aurkako neurriak eskatzeko. Bi ekintzaileak eta ekintzari buruz informatzen ari ziren bi kazetari atxilotu egin zituzten eta “historia... [+]


2020-12-24 | Axier Lopez
Julian Assangeren kasua
Kazetaritzaren aurkako gerra zikina

2010ean, WikiLeaksek, komunikabide handi batzuen laguntzarekin, dokumentu "sekretuen" historiako filtrazio zabalenetako bat argitaratu zuen. AEBetako inteligentzia zerbitzuen 700.000 fitxategi baino gehiago, gobernu eta estatu askoren jarduera diplomatiko eta militar... [+]


Eguneraketa berriak daude