Erromantiko jarrai dezagun

ANTTON OLARIAGA

Ideologiak, “idealaren eritasun kolektiboak” izan daitezke, dio François Duparc-ek “Vie et mort des idéologies” (Ideologien bizi eta herioa) artikuluan (Le journal des psychologues, 2009/02, 265. zbk.). Psikiatra horren ustez, ideologiak onuragarriak izan daitezke jendarte edo familia batean, kohesioa eta elkartasuna sortzeko, norbanakoen psikismoa egituratzeko eta, hondarrean, bizitzeko edo bizirauteko. Hala ere, norberarentzat eta gizarte osoarentzat kaltegarriak izan daitezke ukatzen dutelarik denborak dakarren aldakortasun eta halabeharra, eta modu totalitarioan aplikatuak direlarik, aniztasuna gaitzesten dutelarik. Ideologia garaikideen artean, François Duparc-ek izendatzen ditu, besteak beste, komunikazio laster eta erakargarria, kontsumismoa, indibidualismoa (gizabanakoa bakartasun sozialera bidera dezakeen ustezko autonomia edo independentzia), kapitalismo handia.

Ideologia zorrotza ez, ideal loratua izan beharko genuke xede, nire ustez, eta ideologiak, ideal horri buruz bide egiteko tresna laguntzailetzat soilik hartu beharko genituzke, hausnartzeko marko akuilatzailetzat bakarrik, besterik gabe. Hortaz, pentsatzen dut ideal bera helburu izan dezaketela ideologia ezberdinek, eta balio duela ideologia diferenteak baina ideal bera sostengatzen dituzten eztabaidak sustatzea.

Pentsatzen dut balio duela ideologia diferenteak baina ideal bera sostengatzen dituzten eztabaidak sustatzea

Hori egin dute Robert Sayre eta Michael Löwy-k, frantsesez idatzitako Romantisme anticapitaliste et nature (Erromantizismo antikapitalista eta izadia) saiakeran (Payot, Paris, 2022). Sayre estatubatuarra Parisko unibertsitate irakasle emeritua da, eta Löwy soziologo eta filosofo marxista eta ekosozialista franko-brasildarra da. Erromantizismo anglo-saxoiari buruz ikuspegi berritua proposatzen dute. Haien ustez, erromantizismoa ez da XIX. mendeko mugimendua: zinezko mundu ikuskera da. Autoreen aburuz, erromantizismoa da zibilizazio kapitalistaren eta horrek planetari eragin kalte izugarrien kontrako protesta kulturala, XVIII. mendean hasi eta oraindik dirauena. Sei figura arrunt desberdinen lanak aztertzen dituzte liburuan: W. Bartram botanista bidaiariarena (1739-1823), T. Cole-rena (1801-1848), W. Morris-ena (1834-1896), W. Benjamin-ena (1892-1940), R. Williams-ena (1921-1988), N. Klein-ena (1970-).

Obra horretan agertzen den gogoetaren arabera, erromantizismoa oinarritua da, garaiz garai, neurriz goitiko “aurrerapenaren” aurkako jazarraldian eta kapitalismo handiak sortzen dituen naturaren kontrako mehatxuen arranguran, edozein izanda artisten ideologia politiko-moralak. Guziek amankomunean dutena da ideal bat, gutariko bakoitza aitzinera baikorki bultzako duen utopia, hau da, Lurrari eta biziari buruzko begirunea, sistemak hazten dituen eritasunezko pasio triste eta ingurumen-zapaltzaileei bizkarra emanda.

Jakina da erromantizismoak iragana eta nostalgia goraipatzen dituela. Sayre eta Löwyren ustez, berriz, aukeratu sei figura erromantikoek irakasten digute galtzea itxaropen bihurtu behar dela uros irauteko, munduarekin harmonian. Ondorio hori du ateratzen Evelyne Pieiller kritikari literarioak hilabete honetako Le Monde Diplomatique zenbakian, eta hori nuke nik ere bai gogoan atxikiko. Ez gaitezen gertatuaren doluan egon, ez eta modernitateak piztu hersturetan etsipenez urtu, baina delako erromantikoak bezala, ideologietatik at, hel gakizkion bizia eta izadia zainduko dituen idealari!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude