Duela lau urte, Donostiako udal gobernua eratu berritan, txoko honetan salatu nuen alkatearen hizkuntza politika erdalzaleak goia jo zuela. Hasiera benetan tamalgarria izan zen, hilabete eskasean atzera urrats ugari pilatu baitzuen: euskaraz mintzatzeko gai ez zen arduradun politiko bat aukeratu zuen euskaraz jardutekoa zen sail baterako; euskaraz gaituta ez zeuden udaltzainak eta mugikortasuneko agente mordoa kontratatu zuen (gerora, urtez urte errepikatu zen “salbuespena”); toldozainen jantzi berrietan “toldero” idatzi zuen; gaztelania hutsez errotulatuta agertu ziren udako ikuskizunetako karteleriak eta udal faroletan ekimen pribatu batek kokatutako panelak…
Horiek horrela, aldarrikatu nuen Donostiako Udalak beste kemen bat erakutsi beharko zuela arauak ezartzeko eta euskararen normalizazioaren abiadura bizkortzeko, abian zen euskara plana XX. mendekoa baino XXI. mendekoa izan zedin.
Saiatu gara ohartarazpenak proposamenekin laguntzen, baina agintaldi amaierara arte ez diogu ikusi alkate ustez euskaltzaleari bat egiteko asmorik
Tira, joan dira lau urte, eta haiekin batera euskal kultura are zokorago baztertu zuen pandemia bat ere. Agertu zen sator zulo bat, baita osin sakon eta ilun bat ere Santa Klara uhartean, eta handik behera joan ziren euskarazko antzerkiarentzat izan zitezkeen diruak, baita euskarazko hedabideentzako publizitateak ere, komun zulotik behera ur zikinak joaten diren bezala. Bihurritu zuten araudia etxeak egiteko, kosta ahala kosta (jakina), arnasgunea itota, baita udal sail oso baten ardura duen zuzendari euskaraz ez gaitua kontratatzeko ere, edota markesinetako publizitate erdal elebakarrak hamar urteko iraungitze epea izan dezan. Eta pintxokeria eztarriko zuloan trabatu zaigun bezala geratu izan zaigu hitza ahoan hainbat ostatu noentiendotarretan…
Saiatu gara ohartarazpenak proposamenekin laguntzen, baina agintaldi amaierara arte, hauteskunde giroan, ez diogu ikusi alkate ustez euskaltzaleari bat egiteko asmorik. Aitatzea ere ez dute merezi udaleko neofrankistek egindako saiakerek euskaldunon hizkuntza eskubideak gutxiesteko, edo bai, ez baitirudi kasualitatea besaulkiei eutsi izana, epaitegiak euskararen aurrerabidea oztopatzen hasi diren honetan.
Epealdi berean, hamar puntu egin du gora lanposturako beharrezkoa duten hizkuntza eskakizuna eskuratu duten udaleko langileen kopuruak (%83), eta euskararen erabilera mailari eutsi omen diogu Donostiako kaleetan, ezagutzak hazten jarraitzeaz batera; bada, botila erdi bete-hustuari urrup egin beharko, eta klik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]