Hormigoia herri bat balitz... munduko hirugarren herri kutsatzaileena litzateke

  • "Lafarge eta bere konplizeak [hormigoiaren sektorea] haien baitarik ez dira geldituko, geldituko dira horretara behartuz gero", zioen Lurraren Altxamenduak sareak iazko abenduan egindako ekintza azaltzeko orduan. Mundu mailako lehen hormigoi eta zementu ekoizlea da Lafarge eta trantsizio ekologikoari bizkarra emanez, lurra betoiez estaltzen segitzen du. 2050erako 25 milioi kilometro errepide berri aurreikusiak dira munduan. Abenduko ekintzari loturik, mundu gris horren aurkako hamabost aktibista atxilotu eta lau egunez galdekatu zituen Frantziako Poliziak iragan astean, azkenean libre eta kontrol polizialik gabe uzteko. Aktualitate bero horretan, ARGIAk hormigoiaren sektoreari begiratu nahi izan dio.  

lafarge enpresa jomugan Mundu mailan, betoiaren eta zementuaren sektoreko lehen indarra da enpresa frantses hori. Iazko abenduaren 10ean 200 ekintzailek burutu zuten sabotaje ekintza Lafargen Bouc-Bel-Air herriko lantegian, enpresaren jokaera klimatizida
Nno Man Encrage

Lafarge, zementu eta betoi ekoizle den multinazionalaren lantegi batean sabotajea egiteagatik atxilotu zituzten ekainaren 5ean hamabost bat aktibista –tartean, baionar eta hendaiar bana–. Azkenean, libre eta kontrol judizialik gabe utzi zituzten, eta agintariek harturiko "norabide autoritario arriskutsua" salatu zuen Lurraren Altxamenduak sareak. Ekologista erradikalak eta Lurraren Altxamenduak sarea "ekoterroristak" dira Frantziako Gobernuaren begietan. Horrela definitu zituen Barne ministro Gerard Darmaninek iazko urri bukaeran megabassine edo agroindustriarako uraska erraldoi proiektua salatzeko elkarturiko 5.000 manifestariak.

Aldi honetan lurraren artifizializazioaren, hau da, lurra hormigoiz estaltzearen aurka borrokan dabiltzanak ditu jomugan. Iazko abenduaren 10ean batu ziren 200 aktibista Frantziako Bouc-Bel-Air herriko Lafarge lantegian, multinazional horren aktibitate klimatizidoak salatzeko. Egunean bertan zabaldu zuen bere irakurketa politikoa Lurraren Altxamenduak sareak: "Beren kalteez hondatutako munduan etorkizunik gabe uzten dituzten belaunaldien haserreaz ez dute ezer entzuten Lafargek eta bere konplizeek. Hiltzen gaituzten armak dira haien makinak, siloak eta nahasgailuak. Haien baitarik ez dira geldituko, geldituko dira horretara behartuz gero. Beraz, hondamendi-azpiegitura hauek desegiten jarraituko dugu. Hormigoia okupatzeko, blokeatzeko eta armagabetzeko deia egiten diegu Lurraren alde altxatzen diren guztiei".

Mundu mailako gas isurketen %10 eraikuntzaren sektoretik dator, eta horien %52 hormigoiaren ekoizpenetik

Hormigoiaren sektoreari begira jarri gara, ingurumenean duen eraginaz gehiago jakiteko asmoz. Bistan denez, Lafarge bera izan genezakeen ikergai gisa, dakigulako guzia ez duela eder: "Gizadiaren aurkako krimenen konplize" izateagatik zigortua izan delako, Estatu Islamikoa eta beste gisa horretako erakundeei milioiak eman izanagatik gutienez 2013 eta 2014 urteetan, Sirian zuen lantegi bat martxan atxikitzearen truke. Bere hainbat proiektu klimatizida ere izaten ahalko genituen hizpide. Baina begirada zabaldu eta sektoreari begiratu diogu, Lafargen eragina gutxietsi gabe, hain zuzen, multinazional hori delako mundu mailan sektoreko lehen indarra.

Hormigoia herri bat balitz, munduko hirugarren kutsatzaileena litzateke, AEBen eta Txinaren ondotik.

Hormigoia, hirugarren herri kutsatzaileena

Zifra batzuk ezagutuz gero laster irudikatzen dugu ekoizpen horren eragina. Demagun, mundu mailako gas isurketen %10 eraikuntzaren sektoretik dator eta horietan %52 hormigoiaren ekoizpenari lotua da. Pentsa tona bat hormigoiren ekoizpenak tona bat CO2 ondorioztatzen du eta jakin mundu mailan 150 tona direla ekoizten segundu oro. Trantsizio ekologikoa ezinbestekoa dugun honetan, zentzuduna da Lafarge eta bere gisakoen interpelazioa. Ondokoa irakurri dezakegu 2021ean Mediapart-ek plazaraturiko Sortir du tout-béton, le défi des architectes ("Oro-betoia eredutik ateratzea, arkitektoen desafioa") erreportajean: "Laburbiltzeko, siderurgiako Arcelor-Mittal-en (hormigoiak estaltzen duen burdinaren ekoizle nagusia dena) eta Lafarge-Holcim-en artean Frantziak bezainbeste CO2 isurtzen dute atmosferara".

Klimaren erronkari aurre egiteko eta ekosistemen zaintza bermatzeko bai ala bai beharko litzakeen ekoizpenaren gutitzerik ez da ageri; eta gainera “betoi alternatiboak” ez doaz zabalduz

Zenbaki horiek esku artean, nekez ulertu daiteke hormigoiaren eta zementuaren sektoreaz hain guti hitz egitea. Nolaz ez da hegazkinez, petrolioaz zein pestizidez bezainbat hitz egiten betoiaz? Zergatik hain leku guti du COP27 gisako klimari buruzko gailurretan?

Baina Lurraren Altxamenduak sareak, Greenpeace edo Extinction Rebellionek egindako informazio eta interpelazio lanari esker, hasiak dira, hala beharrez, beraiena doi bat berdetzen. Lafarge enpresan ekoizpen iraunkorraren ardura duen Floren Duboisen Béton écologique et construction durable ("Eraikuntza iraunkorra eta betoi ekologikoa") liburuarekin adibidez. Hala ere, ikusiko dugunez, ezin uka green washing edo dagoen jokabide klimatizidoa berdez pintatzeko joeratik duela gehiago.

Zementuak elkar lotzen dituen urez, hareaz eta legarrez osatua da hormigoia; eta zementua da betoiaren karbono-aztarnaren ia %90aren erantzule. Hormigoia dekarbonizatzea, beraz, zementua dekarbonizatzeari dagokio. Jakin behar da zementu hori egiteko, buztin eta kareharri nahasketa bat berotzen dela ordu luzez eta 1.200 graduko tenperaturan. Horrela lortzen dugu klinkerra –gehien erabilitako Portland zementuaren osagaien %80 eta %100 artean dugu klinkerra–. Arazoa da bere ekoizpenak ondorio larriak dituela klimaren gain: errez, CO2 kantitate izugarriak askatzen ditu kareharriak. Zementuaren karbono-aztarnaren bi herenak datoz prozesu horretatik.

Hori horrela, isurketak ttipitzeko asmoz karbono harrapaketak garatu nahian dabiltza sektoreko industrialak. Besteak beste, betoian kokatu nahi dute CO2aren zati bat ala hormigoiaren idorketan baliatu karbono dioxidoa.

"Zementu berdearen" gezurra eta manipulazioa

Klinkerraren kantitatea gutitzeko ala deuseztatzeko bideak ere irekitzen dabiltza, besteak beste iraunkorragoak diren bestelako osagaiez ordezkatuta –tartean, altzairugintzako zaborrez–. Geroz eta gehiago hitz egiten da "karbono apaleko zementuaz". Terminoa hutsa dela dio Le "béton vert", arme de la transition écologique, fait chou blanc ("'Betoi berdea', trantsizio ekologikorako armaren porrota") artikuluaren egileak, hain zuzen, juridikoki ez duelako inolako definiziorik edo araudirik. Nahi bezala erabiltzen dabiltza termino hori, jakinik gainera oso zaila dela ezagutzea ekoizle bakoitzaren produkzio prozesua. Matthias Devreton ikerlea aritu da alternatiba horien aztertzen eta ondorioak bildu ditu Le vrai du faux béton bas carbone ("Gezurrezko karbono apaleko betoiari buruzko egia") txostenean. Demagun, klinkerraren ordezkatzeko altzairugintzako zaborren inpaktu ekologikoa 0 dela diote industrialek. Alta, altzairugintzako nazioarteko erakunde World Steel Association-en datuei segi, ikerleak ondokoa baieztatzen du: "Ingurugiroaren alde doazen emaitza apartak plazaratzeko balio die horrek, baina beren benetako inpaktua hiru aldiz handiagoa da".

CO2 isurketa alimalea ondorioztatzen du betoia beharrezkoa duen zementuaren ekoizpenak: tona bat hormigoiren ekoizpenak tona bat CO2 ondorioztatzen du.

Klimaren erronkari aurre egiteko eta ekosistemen zaintza bermatzeko bai ala bai beharko litzatekeen ekoizpenaren gutitzerik ez da ageri, eta gainera, "betoi alternatiboak" ez doaz zabalduz, beraien ekoizpen-kostu altuagatik. Azkenean, logika kapitalista mugagabe batekin zabaltzen segitzen duelako. Denetan da, eta jakina, eraikuntza bat baino hobeagorik ez da Barne Produktu Gordina emendatzeko. AHT ala bide berritze, bada atzealdean hazkundea sostengatzeko nahi ere.

Modernitatearen sinbolo, Bigarren Mundu Gerlaz geroztik hedaturiko urbanismoaren osagai nagusia dugu. Mendebaldetarron bide beretik doaz –normala– "modernizazioaren" eta "garapenaren" izenean Hegoko herriak ere. Asia eta Afrika buru belarri dira hormigoiari loturik –denon artean lau aldiz biderkatu da zementuaren ekoizpena 1990eko hamarkadaz geroztik–. Pentsa, munduan gehienik baliaturiko materiala da –plastikoa eta burdina baino gehiago–. Iruditegi hegemonikoan herri bat moderno bihurtzen dutelako bere azpiegiturek eta eraikin handiek, eta pertsona bat ere "bide onetik" eta itxuraz "ekonomikoki ongi" doalako etxe pribatua eraikitzen duenean.

“Gure egiteko modua erabat gaitzetsia dago. Materialak ez ezik, teknikak ere aldatu behar dira. Askoz erradikalagoak izan behar gara”
P. Madec arkitektoa

2020an plazaratu zuen filosofo alemandar Anselm Jappek Béton, arme de construction massive du capitalisme ("Betoia, kapitalismoaren eraikuntza masiborako arma") liburua interesgarria da kutsu kapitalistaz ohartzeko. Funtsean, ustelkeriaren kontra dabilen Transperency International GKEaren arabera hormigoiaren sektorean dugu ustelkeriarik handiena kausitzen –armagintzan, meatzaritzan edo etxegintzan baino gehiago–.

Inpaktu ekologikoa kalkulatzeko orokorturiko neurgailuak –CO2eq edo CO2 baliokidea– ez ditu kontuan hartzen ekosisteman eragin kalteak eta baliabideen agortzeak. Urtero, uraren erabilpen industrialaren %10 eta 40.000 milioi tona harea eta obra hondakin behar ditu hormigoiak –harearen geroa bera da zalantzan gaur egun, neurriz kanpoko ustiapen horrengatik; batez beste, pertsona bakoitzeko 18 kilo dira ustiatzen egunero Ademe egituraren arabera, nagusiki zementuarentzat–. Nola ez aipa behin betiko estalitako espazio berdeak eta horietatik desagerrarazitako faunak eta florak. Urtero, 695.000 kilometro bide eraikitzen dira munduan barna. Hemendik eta 2050 urtera bitartean 25 milioi kilometro bide berri eraikiko dira.

Hemen ez da trantsizio ekologikorik, betoiak segitzen du indartsu, nahiz eta GIEC Klima Larrialdiari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen gomendioen aurka doan. Lurraren Altxamenduak taldeko "ekoterroristen" aholkuak entzun nahi ez dituenak entzun ditzala Philippe Madec arkitektoaren gomendioak: "Gure egiteko modua, joan den mendekoa dena, erabat gaitzetsita dago. Materialak ez ezik, teknikak ere aldatu behar dira. Duda-mudatan egotearekin gelditu behar gara, askoz erradikalago izan behar gara". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zedarriak taldea eta bere interesak armagintzaren lobby gisa

Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Julene Flamarique
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an

Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


EAJk eta Juntsek energia enpresa handiei ezarritako zerga ezabatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


Eguneraketa berriak daude