2022an 40 urte bete ditu Maiatz-ek aldizkari gisa hasi zela, eta datorren urtean 40 urte beteko ditu argitaletxe izaera ere baduela. Luzien Etxezaharretak, Maiatz-ekin ez ezik, euskal letretan egindako lanaren aitortza jaso du azokaren irekiera ekitaldian, eta omenaldia amaitu orduko, Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editorea batu zaio oholtza gainera. Zubibiru mahai inguruak emandakoak jaso ditugu hemen.
Biak ala biak argitaletxe txikiak dira, baina alde nabarmena markatzen duena, enpresa ikuspegitik, zera da: Maiatz-ek ezin izan duela inoiz inor soldatapean eduki. “Hori bada nirekiko diferentzia handi bat”, esan du Lopezek, baina aldi berean aitortu du kontraesan iraunkor batean murgildurik ikusten duela bere burua: “Hilabete bukaeran kobratu egiten dut, soldata bat dut; aldiz, argitaratzen duten idazleek liburu bakoitzagatik kopuru jakin bat kobratzen dute, eta argi esanda, ezin dira literatura egitetik bizi”.
Idazteko forma berriak
Besteren artean, mahaiaren inguruan jorratu duten gaietako bat izan da gaur egun egiten den euskal literaturaren kalitatea eta bilakaera. Etxezaharretak, adibide konkreturik jarri gabe, nabarmendu du euskara batuaren aldeko joera nagusitu dela azken urteotan, Bidasoatik iparraldera bereziki, eta ez dela lehen bezala euskalkia erabiltzen: “Denek formatu berdintsua darabiltela esango nuke, gazteen kultura unibertsalizatu balitz bezala, eta, uste dut, ez dela beti onerako izan. Espresioan, esaterako, galdu egin da”.
Lopezek zehaztu du “konplikatua” egiten zaiola idazleari nola idatzi esatea, baina, era berean, ados agertu da editoreek literaturaren ekoizpenean duten eraginaz Etxezaharretak esandakoarekin. Horrez gain, nabarmendu du, argitalpen sinpleek euskal literaturaren beraren sinpletzea ekarriko luketela, eta alderantziz ere bai.
Lurraldetasunaren afera
Lopezek sarri erreparatzen dio Susaren argitalpenen zerrendari, eta honela eman du horren berri: “Ipar Euskal Herriko idazle oso gutxi argitaratzen ditut, arabarrak gutxi, nafarrak gehiago, bizkaitarrak ere gehiago eta gehienak gipuzkoarrak”. Zentzu horretan, uste du edukiak sortzen eta argitaratzen dituenak sortzen dituela literatur ereduak, eta, finean, idazle horiek markatzen dutela liburuak egitura aldetik konplexuak izan ala ez, eta hiztegiaren kasuan ere berdin.
Etxezaharretak gustuz heldu dio lurraldetasunaren gaiari, kezkaz begiratzen duen afera delako: “Bidasoa zabaltzen ari da batzuetan, gure artean elkarlan gutxi egiten dugu. Gure errealitatea da Hegoaldean gutxi erosten direla Iparraldeko liburuak, ustea baitute ezingo dutela ulertu frantsesez blaitutako euskara. Eta Iparraldean berdin, euskara-espainol hori ez dela ulertuko uste da”.
Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]
Berrogei argitaletxe eta diskoetxe, horietarik bederatzi berri, eta 120 salmahai bosgarren Ziburuko liburu eta disko azokan. Ekainaren lehenean ospatuko dute Baltsan elkarteak eta Argia hedabideak
Argitaletxeez gain, diskoetxeak egonen dira Ziburuko Azokaren baitan. Horietariko batzuen sorkuntzak zuzenean deskubritzeko parada izanen da aurtengoan ere azoka.
Urtean bertan argitaratutako lanak izaten dira protagonista Ziburuko Euskarazko Liburu eta Disko Azokan. 2024an argitaratu eta Ziburuko azokara eramango dituzten liburu eta diskoen zerrenda iragarri dute bertan egongo diren 33 liburu-argitaletxe eta 3 diskoetxeek. Era guztietako... [+]
Elkarrizketa bat papereratzerakoan galtzen dira isilune eta esku keinuak. Pena da. Daniel Landart entzuten ari zela gogoeta hori zeukan kazetariak, eta gauza bera pentsatzen zukeen argazkilariak ere, ikusirik ondoko egunean esku keinuen argazki andana bidali ziola kazetariari... [+]
Aurtengo Ziburuko Euskal Liburu eta Diska Azokaren aurkezpenean, irakurketa hau plazaratu dute antolatzaile diren Baltsan elkarteak eta ARGIAk. Baltsan elkartean, maiatzaren 7an.
Ekainaren 1ean izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatzen duten euskara hutsezko azoka, eta oparo dator bosgarren edizioa. Aurten 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehien) eta egitarauan ordu erdiro izango da ekitaldiren bat musikaz eta literaturaz... [+]