Espainiako Alderdi Popularra.

2023ko maiatzaren 29an - 10:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez zuen askorik behar txupina jaurtitzeko, baina egiari zor, egin du egin beharrekoa eta gehiago. Astindu galanta eman dio ezkerrari, eta abendura begirako mehatxu erreala bota du jada Espainiako eskuinak. Alderdi Popularrak zaplazteko dezente banatu ditu batean eta bestean, inkestek ziotena baino gehiago. Feudo sozialistenak popular bihurtu dira, Extremadurako gobernua kasu, eta Sevillako Udala, Cadiz – Andaluziako zortzi hiriburuetatik zazpitan gailendu da, inoiz ez bezala–, Errioxa, Valentziako erkidegoko gobernua eta udala, Aragoi, Balearrak... eta gotorlekurik preziatuena den Madril hiriburua eta erkidegoa, urrunetik behatuta serio hartuko ez genituen hautagaitzez jantzia dena, urdinez tindatu da erabat: gobernu absolutua eskuratu du PPk bi erakundeetan. Bai, politika instituzionaleko teatroaren gorena direnek ezkerreko hautagai guztiak zanpatu dituzte, eta ez dute inoren aprobaziorik beharko nahi dutena egiteko, gutxienez, datozen lau urteetan.

Madrilen bada bestelako bizi-filosofia bat. Zera hori, garagardoaren kultura libreak eta bikotekide ohiek arazorik ipintzen ez duten askatasunak girotutako atrezzo mundiala, nazioarteko eskaparatea. Madril Espainia da eta Espainia Madril da, eta 17 autonomia erkidegoetako herritarrek hautatzen duten Espainiako Gobernuarekin ados ez baldin badago erkidego jakin horretako presidentea, lasai egon, erkidego horrek egingo dio-eta oposizioa. Alegia, “askatasuna” aldarrikatu eta zanpatu komunismo berantiarra eta merkea. Erkidego bihurria, horixe bera. Espainiako irrati-tertulia batean entzuten nion bati: Díaz Ayuso, batzuen begiradarako Dulcinea Tobosokoa dela eta, aldiz, beste batzuentzat Aldonza Lorenzo. Kixote ala Santxo, nor zaren zu, horretara mugatu da auzia.

Andaluziako zortzi hiriburuetatik zazpi bereganatu ditu PPk; Madrilen, erkidegoan eta udalean, gehiengo osoa izango du

Lokatzetan sartu eta ez sartu ibili gara geurean, baina sartzen saiatu ez eta azkenean sartu dena, Espainiako Gobernua izan da. Aspaldi hasi zuen kanpaina PSOEk, astez aste egin ditu Interraileko bonu, zineko sarrera eta besteko laguntzen iragarpenak, baina ezer gutxirako balio izan dio, bistan da. Uste zuena baino are eskuinagotik aurreratu dio Díaz Ayusok, eta etxean, alegia, berari botoa eman zekiokeenengana zuzendu baino, Espainiako Estatu osoan zentratu du kanpaina. “ETA, zergak eta okupak”, horietxek izan dira bere hiru lerroak. Eta indarkeriaren izua zabalduta, argi esanda zeintzuk ziren asmoak: gehiengo osoa eskuratzea. Eta ze kuriosoa behin eta berriz EH Bilduri harrika ibiltzea, bateko herritarrek ez dituztelako besteko hautagaiak aukeratzen. Pentsa, euskaldun peperoak ere nazkatuta daude ETArekin politika egiteaz... bestela entzun Mikel Lezama Gipuzkoako hautagaia, edo garai bateko Maroto, edo lehenagoko Sémper –orain itzuli dela, nork daki, akaso aldatu du “alderdi eta kolore guztietako jendearekin hitz egitearen aldeko jarrera”–.

Baina gipuzkoar politikari peperoen buruek ez lukete dolar askorik balioko erakunde arteko politiken Western-ean. Eta Núñez Feijóorenak ere, momentuz, ez asko. Orain, txupina bota duela tasatuko da bere prezioa, datozen hilabeteetan. Hobe luke ipurdia ongi babestuko balu, Kixoteak azaltzeko asmorik izan dezake-eta. Ikusitakoak gara Madrilgo Dulcineak zer egin zuen Pablo Casado eta enparauekin. Orain, denek elkarrekin ospatu dute igandea, baina ea nork bizirauten duen, eta ze preziotan jakina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan “iruzur saiakera zantzuak” salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Unai Hualde da berriz Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria

Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.


Bastidako alkategaiak dimisioa eman du Araba Buru Batzarrak ez diolako utzi hautagaitza aurkezten

Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]


Aulki dantza hasi da: zein dira larunbatean udalak osatzeko alderdien arteko azken mugimenduak?

Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]


2023-06-14 | ARGIA
Voxen zerrendetan joandako PPko zinegotziaren babesa behar du EAJk Kuartangon alkatetza kentzeko EH Bilduri

EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]


2023-06-13 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Demokraziaren festa

Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]


EAJk eta PSEk akordioa itxi dute “ahal den leku guztietan” instituzioak beren artean banatzeko

EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]


ANALISIA
Koldo Martinez Iruñeko alkate?

Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.


EH Bilduk ez du Iruñeko alkatetzatik kanpo utziko duen “hirugarren biderik” onartuko

Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.


2023-05-31 | Aingeru Epaltza
Boto eskea, zortzi hizkuntzatan

Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".

Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude