Esna-aldiaren mezu ezkutuak

'Platea' | Tripak kolektiboa | Kult Parnasoan (Gernika), maiatzaren 6an.
'Platea' | Tripak kolektiboa | Kult Parnasoan (Gernika), maiatzaren 6an.

Jainkoa agertu da eszenatokian. Aurpegi luzea du eta ahots sakonarekin bota ditu hainbat ohartarazpen. Ez dirudi txantxetan dagoenik. Ohartarazpenak bai, baina ikusi behar dugunaren azalpen handirik ez, bukatzean galderak egingo dituenaren mehatxua bota duen arren. Baina azalpenak ez dira beharrezkoak izan, egia esan, Tripak konpainiaren Platea obraz gozatu ahal izateko. Esna-aldian zehar egotearen sentsazioa izango dugu obrak iraun bitartean. Batzuetan ametsetan, besteetan erne. Amets gaiztoentzako lekua ere izango da, noski. Tripak konpainia osatzen duten nesken eskutik subkontzientera bidaiatu eta, ametsen laguntzarekin, mezu ezkutuak deskodetzen saiatuko gara.

Jainkoaren baimenarekin batera irtengo dira eszenatokira gainerako antzezleak, amets honen protagonistak. Atrezzoa minimoa izango da. Hilobi itxura duen mahai bat, oihal bat eszenatokiaren atzekaldean eta adarrak zorutik nonahi. Hiru aktoreen, eta Jainkoaren, nondik norakoei laguntzeko bibolinjole bat egongo da eszenatokiaren albo batean. Disposizio honekin emango zaio hasiera oturuntzari, zeinetan aktoreen arteko botere harremanen lekuko izango garen, beti ere Jainkoaren non-nahiko begirada zelatari eta epailearen pean.

Esna-aldia bi munduren arteko trantsizioa da. Obra hau ere hori bera izango da, bizitzaren eta heriotzaren tarteko bidea. Linbo honetan gure pentsamendu ilunak, beldurrak, neurak eta obsesioak, gure bekatuak izango ditugu aurrez aurre. Gure desioak ere izango ditugu parean, isildutako amets eta anbizioek talka egingo dute gure adimena gobernatzen duen beldurrarekin, energía boteretus ete erreakzionari horrekin. Jainkoak kontzientziaren epaile papera beteko du, zeinaren aurka egingo duten aktoreek, bere boterea zalantzan jarriz, euren sinismenak zalantzan jarriko dituzten moduan. Barrenak hustuko dituzte hiru protagonistek.  Gai hauek ez dira soilik ikuspuntu dramatiko batetik landuko, umoreari eta absurdoari ere lekua egingo baitzaio.

Sentsazio onirikoa areagotzeko euri jasa ederra jausi da kalean eta ur tanta lodiek gogor jo dute Kult Parnaso kokatuta dagoen lokalaren kontra. Euriaren hotsak eta antzeztokian gertatzen ari zenak nahasketa ederra egin dute, kanpokoa barrukoaren soinu banda hautatua izango balitz bezala. Horrekin esnatu gara, eta horrekin eman zaio bukaera antzezlanari, ametsaldiari. Ondo edo “ez hain ondo” lo egin izanaren sentsazioarekin aterako gara kalera eta, edozein esna-aldirekin bezala, kostako zaigu ametsa eta errealitatea bereiztea, behintzat guztiz esnatu arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


Eguneraketa berriak daude