Larru beltzak josi asmoz

Solasaldi musikatua | Non-Noiz: Baltsan elkartean (Ziburu), maiatzaren 3an / Argazkia: Amets Aranguren
Solasaldi musikatua | Non-Noiz: Baltsan elkartean (Ziburu), maiatzaren 3an / Argazkia: Amets Aranguren
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gure kulturaren transmisioaren etena edo gure etenaren transmisioaren kultura. Hiru hitz lodi, nahi duzuen ordenean jartzeko. Kontuan izanda "kultura", "transmisioa" eta "etena" hitzen esanahi diferenteak eginen dituela bere esaldia irakurriko duen "gu"tako bakoitzak.

Zer da transmititu nahi dena? Zer da transmisioaren bermearen erakusle? Eta etenarena?

Ez dakit transmisioak bere baitan norabide bakarreko ibilbidea proposatzen duen, baina haren etenaren irakurketa norabide bakarrean egiten dela bai, hori badakit. Entzuna da azkenaldian gazteen artean euskaldunon (hau zen lehengo "gu" hori, bai) "tradiziozko" erreferente kulturalen gabeziarekiko kezka handia dagoela, egungo gazteek ez dakitela Mikel Laboa nor den. Musikaren munduan ez dabilen 50 urtetik gorako (eskuzabala izanda) zein señorok daki nor den Kai Nakai? (EAJkoek salbu, arrazoi ebidenteengatik). Nork daki nortzuk diren Orbel? Nork daki nor den MICE? Edo, nor diren nork dakien baino, zein kezka agertzen da horien inguruko ezjakintasunaren aurrean?

Anariri entzun nion elkarrizketa batean: transmisioaren etenik ez da, edo ez pintatzen ari garen/zareten/diren terminoetan. Transmisioaren etenik ez da transmisioaren etenak ez lukeelako izan behar Mikel Laboak zein aurpegi zuen ez jakiteak. Euskaraz sortzeko gogoa izateak eramanen ditu belaunaldi gazteak ezagutu behar dituzten erreferenteak ezagutzera. Ezin dugu egiten dugun dena zuri-beltzezko argazki baten biziraupena xede izanik egin, bestenaz Oteiza asko (gehiago) haserretuko da eta hori ere ez dugu nahi.

Musikariaren paperetik ateratzen saiatzen naiz askotan. Burbuilarik txikienetik pixka bat handiagoa denera pasatzen. Zein puntutaraino da inportantea gure burbuila barneko burbuila hau? Ez dut ulertzen aurreko egunean txiolandian (eta hemendik zeharka kafe baterako proposamena) Juan Luis Zabalaren "Dantza egitea derrigorrezkoa bada, ez da nire iraultza" esaldiari Oier Araolazak berarendako "Euskaraz egitea derrigorrezkoa bada, ez da nire iraultza" esatea gauza bera dela erantzutea. Baietz, kulturak baduela komunitatea indartzeko gaitasuna, ez bada funtzioa. Baina bueno, Indar Gorrik ere bai.

Aldarrikapenetatik iradokizunetara edo "gu"tik "ni"ra zergatik eta nola pasa. Literaturaren zeregin nagusia ote den herri bat eraikitzea. Aitzol, Aresti, Duhalde, De Felipe eta Tapiaren asmo kolektiboan nor sartzen den...

Galdera batzuk etxetik nekartzan, baina hamaika berri sartu zizkidaten motxilan musikari eta idazle bikote batek pasa den asteazken iluntzean Ziburuko Baltsan Elkartean. Denboraren orratzak plegatzen segitzen dugun honetan, ahal izatera, segi Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedarengana galdera gehiagoren eske.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-02-27 | Xalba Ramirez
Zuloa zen irteera

Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025

-------------------------------------------------------

Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
Nire ama-hizkuntza feminismoa da

Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Eguneraketa berriak daude