Batzuei berehala sinesten diet, zerbait kontatzen didate, eta ez zait susmorik pizten. Haserretu naiteke, baina sinesten diet. Sinesteak edo ez sinesteak ez du, askotan, egiarekin zerikusirik, egiantzekotasunarekin baizik. Ipuingile ona izan behar da gezurrak egiaren itxura handiagoa izan dezan egiak berak baino. Eta fikzioan desiragarria dena, errealitatean ez da hala izaten. Ez dugu jendeak gezurrak ondo konta diezazkigun nahi, nahiago baitugu gezurra antzeman. Hauteskundeak datozkigu, eta politikak errealitateaz hitz egin behar liguke, egiantzaz, eta egiaz; baina zalantza daukat, ipuinetan bezala, zenbait diskurtsok, berez, bi istorio ez ote dizkigun kontatzen. Esaten digutena, eta ezkutatzen dutena.

Nik Aitor Estebani sinesten diot sexu askatasunaren legea nahasgarria dela dioenean, puntu batzuk argitzea behar duela.  Ez nago ados, baina sinesten dut, ez berak agian, baina ordezkatzen duen jendarteak ez duela ulertzen. Esaten ari zenak egiatik asko zuen. Eta, aldiz, ez diot sinesten etxebizitza legeari ezetz esan diotenik eskumenak inbaditzen dituelako. Eta azken hori izan da kanpainan gehien esplotatzen ari direna, sinesgaitzena izan arren. Baina norbaiti ipuin ona iruditu zaio, eta hala izango da, jasotzen duten boto kopurua ikusita. 

Hauteskundeak datoz, eta egiaz mozorrotutako erdi-egia eta gezurrak botako dizkigute, eta politika ez da fikziorako eremua; egia bat ondo kontatzea garrantzitsua den arren, eta horretarako batzuetan ez diren istorioak erabili behar badira ere. Baina ipuingileak istorio bat kontatzen digun bitartean, egia bat ikusarazi nahi digu, kontatzen ez duen hori. Politikari batek istorio bat kontatzen digunean, ez du beti azpiko egia hori hobeto ulertarazi nahi, ezkutatu egin nahi du. Ezkutatu egin nahi du, ez duzula uste duzuna bozkatuko. Adi politikariek kontatzen ez dituzten kontakizunei.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-09-11 | Edu Zelaieta Anta
Eskua altxatzeko artea

Ikasle asiriar eta babiloniarrek ez zuten ezagutzen eskua altxatzeko artea. Mendeak igaro behar izan ziren, bai eta beharbada milurtekoren bat ere, Egiptoko eskola bateko ikasle batek, zerbait galdetu nahi baitzuen, eskua altxatzeko artean saiatzeko: azalpen bat ematen ari zen... [+]


2024-09-11 | Maialen Arteaga
Erantzun konplexuen alde

Garai hiper azeleratu eta likido hauetan erantzun sendoek heldulekuak eskaintzen dizkigute. Erraza da krisi garaietan halako premisa bati heldu eta zure egitea, bandera altxatzeraino. Inguruan gertatzen ari den guztia ulertzeko erantzunak behar dituzu, erantzun azkarrak; eta... [+]


2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


2024-09-11 | Karmelo Landa
Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude