Euskaldunen azpiratze prozesu historikoa


2023ko maiatzaren 17an
'Barbaroak eta zibilizatuak' | Ibai Atutxa Ordeñana | Txalaparta, 2022
'Barbaroak eta zibilizatuak' | Ibai Atutxa Ordeñana | Txalaparta, 2022

Ibai Atutxak Txalaparta argitaletxearekin eta Iratzar Fundazioarekin argitaratu berri du Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista. Gogo handiz irakurri dut, pentsamendua euskaraz sortzea eta baliabide teoriko eta diskurtsiboak bertatik eta bertarako eskaintzea izugarri garrantzitsua dela uste dudalako. Begirada kritiko, engaiatu eta jantzia.

Liburu labur baina trinko honetan topatuko dugun tesia hurrengoa da: “Euskalduna izendatzeko ‘basa’ iruditeria oso bat etengabe berriztu, eraldatu eta zabaldu egin da modernitatean zehar euskaldun desobedientea deshumanizatzeko eta subalternizatzeko”. Eta, horrela, haren aurkako biolentzia legitimatu da. Euskara izan da aldi berean zapalkuntza eta erresistentzia eremua, eta egileak zibilizatu/basa dikotomia gainditu eta nazio inzibilizatu baterako deia egiten du.
Historian zehar euskaldunak "barbaro", "heretiko" eta "antidemokratiko" gisa irudikatu direla irakurriko dugu: denboran zehar euskaldun ‘basa’ sorgin, langile edo terrorista izango da eta horren ondorioz torturagarria. Bitartean euskaldun zibilizatuak eraikiko dira balantzaren beste aldean, baina horiek “bortxa eta mozkin kapitalista-kolonialaren erdigunean” kokatuko ditu modernitateak.

Hizkuntzarekin jolasteko gogoa piztu dit terminologiak, hausnarketa linguistikoa egiteko amua. "Basa" eta "barbaro" darabiltza egileak, ez du basati aukeratu. Barbaro hitza bar-bar onomatopeiatik dator eta mundu klasikoan "atz-herritar" edo "er-besteko" jendea izendatzeko termino gutxiesgarria zen. "Basa" eta "basati" basora garamatzate, ordea, herritik kanpo dagoen eremu ezezagunera, literaturan eta zineman hain emankorra dena. Biek mundu ikuskerak dakartzate, lanaren tesia indartzen duten sinboloak.

Hala ere, lan honek eraldaketarako eskuliburu edo erreminta-kutxa izan nahi badu, agian hizkera dibulgatiboagoa izan beharko luke jende gehiagorengana heltzeko. Tere Maldonadoren Hablemos claro lanari jarraiki, horrelako esaldiak saihestu beharko lirateke: “Euskaldun basak ez dio erabat erantzuten orain arte teorizatutako erregimen biopolitiko eta nekropolitiko neoliberal zisheteropatriarkal eta kolonialei”, eta hiztegi espezifikoa irisgarriago egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Eguneraketa berriak daude