Euskaldunon udaberri hau

Eguna ekialdetik esnatzen ohi da. Urtaroa, aldiz, mendebaldean hasi da gurean aurten, Bilbon ernaldu baitzen Loraldia, martxoa bere erdira heldu aurretik, gainera. Udaberri goiztiarra, lore eta fruitu ematen dirauena. Bizkaiko hiriburuan sendo euskal kultura martxoaren 9tik 31ra bitartean, 150 sortzaile, 14 eszenatokitan.

Inoizko goizen loratu ziren aurten zuri eta eder Martzana kaian gereziondoak, eta hori seinale baikortzat hartu eta erabaki nuen orduan Euskal Herri osoan zehar horren arrastoan aritzea. Mendebaldetik salto lasterrean ekira, bedatsean bazterrak berdatu ziren Barkoxen, bertan Xiberoko maskarada eman zenean Aberri Egun berean. Handik ez urruti, Gotaine-Irabarnen Xiru festibala, sasoi horretan urtero legez, eta aurtengoan osagarri esperimentalak agertuz, tartean Elkano nano pastoral estonagarria.

Ez zen pastorala izan, baina bai drama hunkigarria Gernikako herritarrek bertako bonbardaketaren urteurrenerako antzeztu zutena Foru plazan. Kandelen manifestazio jendetsua ondoren, amaierako predikua, guztia euskaraz, eta amaitzeko eguneratze interesgarria; lehen aldiz, nik dakidala, modu horretan eta solemnitate osoz, Gernikako arbola abestu genuen partaide guztiok, berau Euskal Herriaren ereserki bihurtzeko proposamenari baietza era horretan emanda, non eta Gernikan bertan.

Bilbora bueltan, apirilaren 22ak gogoetatzeko gonbidapen bikoitz mamitsua ekarri zigun: batetik, Hezkuntza eta Hizkuntza jardunean elkartu ginelako gai horien inguruan adituak direnen azalpenak partekatzera, ELA sindikatuaren eskutik. Bestetik, Berria egunkariaren orrialdeetan agertu zelako Hizkuntza-lurraldetasunari buruzko proposamena, Naziogintza elkarteak mamitua.

Euskal Herrian eta euskaraz bizitzearen sentipen erabatekoa. Udaberriaren erdian, eta uda betea hortxe eskuragarri dugun froga

Lehenak, jardunaldiak, ekarpen benetan aberats eta ezagutu beharrekoak eskaini zizkigun, hezkuntza eta hizkuntza lotura hori, bai gurean bai Katalunian, gizarte eztabaidaren muinean dagoenean. Miren Zubizarreta Gizalan-ELAtik, Izaskun Rekalde Pantailak Euskaraz-etik, Iñaki Iurrebaso soziologoa, Jordi Martí Monllau hizkuntzalari eta filosofo katalana eta Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalaritza katedraduna, guztiak euskaraz edota katalanez aritu zirenak, gako argiak eskaintzen. Non irabazten du eta non galdu euskarak? Bidegurutzean bagaude euskararen eta katalanaren kasuetan, zein bidetatik hurbilduko gara heriotzerantz eta beste zeinetatik, aldiz, bizitza betera? Zergatik gabiltza ahul euskaldunok ezagutzan eta erabileran, baina sendo, aldiz, motibazioan eta euskaltzaletasunean?

Egun berean ezagutu zen Hizkuntza-lurraldetasunari buruzko proposamenak, Naziogintzak landuak, dakar, hain zuzen ere, bidegurutze horretatik onbidean abiatzeko gida praktiko zehaztua. Soziolinguistika zientifikoaren azterketei jarraituz, euskara hutsez biziko diren guneak bermatu, jadanik euskal hiztunak gehiengoa garen eremuetan hasita. Euskararen lurraldetasuna garatu, eskubide linguistiko kolektiboak kontuan hartuta. Ibilbide luzea izango duen proposamena eta dagoeneko aldeko iritziak jasotzen ari dena.

Apirileko azken egunean, Baigorrin, Nafarroaren Egunean. Euskal Herrian eta euskaraz bizitzearen sentipen erabatekoa. Udaberriaren erdian, eta uda betea hortxe eskuragarri dugun froga. Egun betearen emozio zirraragarrien artean, Barakaldotik bertara joandako familia osoarekin elkartu, aitita-amama bikotea, horien alaba biak eta horietako baten bi semeak, erdi itzarri erdi lo, kanpinean izandako gau ezohikoaren ondorioz.

Atzar hadi, euskalduna.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Eguneraketa berriak daude