Erabakia

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hipotekak gora, sindikatuak muturka, bi nerabe bortxatu dituzte, hamalau migratzaile itota, bi palestinar tiroka hilik Zisjordanian, Etiopiako egoera lazgarria… eta, besteak beste, nola ez, Ukrainan antolatu duten gerra amaigabea. Aste hau ere gogorra izan da albistegietan.

Nahi ordu ez, baina iritsi da larunbat arratsaldea: sofan luze-luze jarri eta  pentsatu beharrik gabe egoteko tartea. Ez dakit ziur zer den ataraxia, baina holako zerbait behar du.

Iratzargailuaren kargu hartzearekin esnatzeko garaia bukatzen ari zaidan honetan, horixe da aldarrikatu nahi dudana: pentsatu beharrik gabe bizitzea astean ordu batzuk bederen! Arnasa hartzea eskubidea da.

Eta, hain zuzen ere, gure ordez pentsatzeko sortutako inkomunikazio leihoan, Sydney Pollack-ek 2005ean zuzendu zuen The Interpreter (Itzultzailea) pelikula, pare-parean.

Bertan, Nazio Batuen Erakundean itzultzaile lanetan aritzen den Silvia Broome (Nicole Kidman) eta Tobin Keller (Sean Penn) detektibea elkarri hainbat kontu argitu ezinean dabiltza.

Ez al du merezi justiziaren ibaian itotzea berak sortutako gerrari balizko bake akordiorako ahalegin oro boikotatzen aritzen denak?

Halako batean, itzultzaileak halako zerbait bota dio adi-adi begira duen detektibeari: “Bada Afrikan tribu bat, non justizia era nahiko berezian ezartzen duten. Norbaitek norbait hiltzen badu, eta herri-epaiketan ustezko hiltzailea errudun jotzen badute, hildakoaren senitartekoek aukera dute hiltzailearen bizitzaren gainean erabakitzeko.

Orduan, herritarrek erruduna ibaira botatzen dute eskuak eta hankak lotuta dituela, eta hildakoaren senitartekoek uretatik bizirik atera edo bertan itotzen utzi erabakitzeko eskubidea dute. Eta badakizu? Tribu horretan uste dute hiltzailea uretatik bizirik ateratzea erabakitzen dutenek aurrerantzean bizitza zoriontsuagoa izango dutela gorroto hutsa zena baretu egin zaielako eta berriro bakea iritsi delako familiako kideen arimetara”.

Akabo pentsatu beharrik gabeko nire larunbat arratsaldea! Berriro galderak borborka buruan, erasoka. Bizirik mantendu ala itotzen utzi erabakitzeko unean, maila berean jarri beharrekoak al dira, esate baterako, gerraren beroan, bizitzari eusteagatik, tiro egiten duena, eta gerra hori diseinatu duena bere interes ekonomikoak, geoestrategikoak edo dena delakoak aurrera eraman ahal izateko?

Larri dabilenak tiro egiten duenean, ez du hausnarketarako denboraren laguntzarik. Aitzitik, gerra noiz eta non izango den deliberatu duenak denbora luzea izan du hildakoak nortzuk izango diren erabakitzeko.

Eta, ez al du merezi justiziaren ibaian itotzea berak sortutako gerrari balizko bake akordiorako ahalegin oro boikotatzen aritzen denak?

Suposatzen dut arrazoi etikoek, moralek eta gainontzekoek bultzaturik, korrika joan beharko nukeela itotzen hasitakoa uretatik ateratzera, baina gaur ez pentsatzea erabaki dut.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eguneraketa berriak daude