Bertso aske bat da Araba

  • Bertso askea errimarik gabekoari esaten zaio: beste puntuek errimatzen dute eta zu hoskidetasunik gabe utzi zaituzte; hedaduraz, bere kasa dabilen pertsonari deritzo. Bada, Arabako hauteskundeen panorama zein den azaltzeko, egokia da irudikatzea Araba politikoki bertso libre gisa. Izan ere, hauteskundez hauteskunde aldaketa gehien egon den herrialdea da.

Iñigo Urkullu lehendakaria eskuinean, eta haren ezkerrean Gorka Urtaran, Beatriz Artolazabal eta PSEko Gasteizko alkategai Maider Etxebarria. Argazkia: Endika Portillo / FOKU.

Aldaketen zergatiak ulertzeko, honako bi faktore hauek azpimarratzekoak dira. Lehenik, kameleoiak: leku guztietan bezala, badira beti boto bera ematen dutenak (inoiz botorik ematen ez dutenak barne), baina Araban, itxuraz badira kameleoi asko, eta ez dago erraz igartzerik zein txaketarekin dabiltzan. Bigarrenik, Gasteizentrismoa: Arabako populazioaren %75 Gasteizen bizi da, eta 5.000 biztanletik gorako beste hiru udalerri besterik ez daude.

Lauren arteko lehia

Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeen emaitza historikoei begiratuz gero, EAJ da gehienetan irabazi duen alderdia: zazpi aldiz, ondotik PPk hirutan eta EAk behin. Gasteizen are anitzagoa da panorama: EAJk bost aldiz irabazi du, PPk lautan, eta EAk eta PSEk behin. Arabar arrarotasun horretan –eta frikismoarekin mugan–, Unidad Alavesa alderdiak behin bigarren egin zuen Gasteizen eta Araban. EAEtik banantzeko eskatzen zuten haiek; non daude orain kameleoi endemiko haiek?

Beste berezitasun bat da ezker abertzalearen gorakada azken hamarkadan; herrialde honetan hazi da gehien. 2011ko bozetan, EH Bilduk 11 eserleku lortu zituen Batzar Nagusietan eta 6 zinegotzi Gasteizen. Emaitzak errepikatu zituen 2015ean eta 2019an (urte horretan, Batzar Nagusietan, eserleku bat gehiago ere lortu zuen: 12). Ilegalizazioen aurretik, Herri Batasunaren eta Euskal Herritarrok-en emaitzarik onenak puskaz apalagoak izan ziren: Batzar Nagusietan 8 eserleku 1987an, eta Gasteizen 3 zinegotzi (1987, 1991 eta 1999an). Bestalde, Podemosek 8 eserkelu lortu zituen Batzar Nagusietan 2015ean, lehen aldiz aurkeztu zirenean (Gasteizen 3 zinegotzi). 2019ko bozetan 4 eskuratu zituen, eta inkestek 3 ematen dizkiote oraingoetan.

Gasteiz

Gaur-gaurkoz, EAJ-PSE-PP hirukoan PP ageri da ahulen. Javier Marotok lortu zituen emaitza ikusgarriak 2015ean (9 zinegotzi), arrazakeriaren karta aterata. Baina karta horrek berak agerrarazi zuen “Gora Gasteiz” mugimendua, Marotok alkatetzan ez jarraitzea eragin zuena, eta geroztik PP behera ari da Gasteizen eta Araban. Inkesta gehienek 5 zinegotzi ematen dizkiote.

PSEk 5-6 zinegotzi izan beharko lituzke Gasteizen. Udal gobernua partekatu du EAJrekin, baina ez dirudi horrek bereziki higatu duenik. PSEk Madrilgo egoeraren uhina jaso ohi du: PSOE eta Pedro Sánchez indartsu badaude, indartsu, bestela, ahul. Une honetan, ez hotz ez bero.

EAJk aldatu du alkategaia, Gorka Urtaranek omen zuen higadura zela eta. Baina Urtaran ezaguna da, Gasteizen zortzi urtez alkate izan eta gero, Beatriz Artolazabal ez bezala. Gainera, azken aldian EAJ ez da batasun gehiegirik erakusten ari, are, Gasteiz vs Jaurlaritza ere transmititu da, tranbia, AHT edo etxebizitza politiketan. Inkesta gehienek faboritotzat jotzen dute, hala ere.

EH Bilduri dagokionez, batzuetan “Larrion efektua” aipatu da. Miren Larrionek inoizko emaitzarik onenak lortu zituen Gasteizen ezker abertzalearentzat, 2019an: 24.529 boto, 6 zinegotzi. Baina aurreko hauteskundeetan baino 1.100 boto gehiago izan ziren, “soilik”. Aurten, 6-7 zinegotzi, inkesta gehienen arabera.

Alegia, egoera zera da: EAJ, PP eta PSEren artean badago boto-poltsa komun bat, eta, bestalde, ez dago motibo handirik pentsatzeko EH Bilduk azken hamarkadako emaitzei berriz eutsiko ez dienik. Beste hiru hautagaietan baten bat ez bada argi nagusitzen –inkesta gehienen arabera, EAJ gailenduko da–, EH Bilduk irabaz lezake.

Kuadrillaka

Arabarrak ez direnentzako bitxikeria eta ohar gisa, esan behar da XVI. mendetik Araba kuadrillaka antolatzen dela (ez bakarrik poteorako). Lurralde osoa asko baldintzatzen du Gasteizek: Batzar Nagusietarako 38 eserleku ematen ditu; Aiaraldeak 5 eta gainerako herrialde osoak, “Lur Jareak” deritzanak, 7.

Aiaraldeko kuadrillan, Laudio (Arabako bigarren udalerri populatuena) EAJ eta EH Bilduren artean ibili da dantzan; inkestek oso gertu jartzen dituzte bata eta bestea. Amurrion ere estu egon daitezke gauzak (EAJ izan ohi da nagusi), Artziniegan (azkenengotan nabarmen samar EH Bildu nagusitu da) eta Aiaraldeko herri txikietan bezalaxe.

Lur Jareak

Arabako Lautadari dagokionez, aurreko hauteskundeetan Agurainen EAJ nagusitu zitzaion EH Bilduri, 17 botoren aldeaz. Gainerako herrietan ere hortxe dute lehia. Oraingo alkatetzak honela banatuta daude: EH Bildurenak dira Asparrena, Barrundia, Donemiliaga eta Zalduondokoak; EAJrenak Burgelu eta Iruraiz Gauna; eta Dulantzi independenteena.

Zuia-Gorbeialdean ere EH Bildu eta EAJren arteko lehia dago, eta legealdiz legealdi ezker abertzalearen aldera lerrokatzen joan da Aramaion, Urkabustaizen, Zuian eta Legution. EAJ nagusi da Zigoitia eta Arratzua-Ubarrundian.

Arabako Errioxan, 15 udalerrietatik 10 EAJrenak dira gaur egun: Bastida, Bilar, Ekora, Kripan, Lantziego, Leza, Moreta, Oion, Eskuernaga eta Guardia. PPri Navaridas eta Mañueta baino ez zaizkio geratzen, garai bateko nagusitasunetik. Eltziego historikoki PSErena izan da, baina independenteak dira egun; Lapuebla de Labarcan ere independenteak daude alkatetzan. EH Bilduk Samaniegon du alkate bakarra.

Arabako Mendialdean, EAJrenak dira Arraia-Maeztu, Harana, Bernedo eta Lagran. Kanpezun eta Urizaharran independenteak, baina esan liteke EH Bildutik gertuagokoak direla.

Añanaldea da Arabako (eta Euskal Herriko) far west-a, lurralde “urruna” eta “ezezaguna”. 10 udalerri dira, gehienak EAJren aldekoak: Kuartango, Erribera Goitia, Erribera Beitia, Gaubea, Beranturi eta Lantaron. Iruña-Okan PSEk irabazi ohi du. Independenteak daude Añanan, Armiñonen eta Zanbranan.

Bukatzeko, azken hauteskundeetan, Trebiñuko konderriaren barruan Argantzonen EH Bildu nagusitu zen, eta Trebiñun independenteak. Arabako zortzigarren kuadrilla da.

Batzar Nagusietan, EAJk aiseago nagusitu beharko luke, baina EH Bildu areago gerturatu ahal zaio. Azken hamarkadetan, lehen EAJrenak ziren zenbait udalerri EH Bildura pasatu dira eta PP eta PSEren udalerri batzuk EAJra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan “iruzur saiakera zantzuak” salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Unai Hualde da berriz Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria

Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.


Bastidako alkategaiak dimisioa eman du Araba Buru Batzarrak ez diolako utzi hautagaitza aurkezten

Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, ABBk emandako aginduarekin bat ez datorrelako. EAJk hautagaitza aurkeztu ezean, PPk lortuko du alkatetza Arabar Errioxako herrian. Hori da PPk jarritako baldintzetako bat Gasteizen EH Bildu alboratu eta PSE-EAJ gobernu... [+]


Aulki dantza hasi da: zein dira larunbatean udalak osatzeko alderdien arteko azken mugimenduak?

Larunbat honetan Hego Euskal Herriko udalak osatuko dira, maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren. Udalerri batzuetan ez dago zalantzarik zeinek hartuko duen aginte makila, baina beste batzuetan indar orekak ez daude garbi eta alderdiek mugimenduak hasi dituzte hautagaiak... [+]


2023-06-14 | ARGIA
Voxen zerrendetan joandako PPko zinegotziaren babesa behar du EAJk Kuartangon alkatetza kentzeko EH Bilduri

EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]


2023-06-13 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Demokraziaren festa

Hauteskundeetara deituak izan dira azken egunotan espainiar hiritarrak, juntetxe, parlamentu edota udaletxeetako partaideak hautatzera, erakunde horiek berriztatzera, eta hor ari dira orain guztiak, analisietan, kalkuluetan, noren esku eroriko boterea, norekin lortuko aliantzak,... [+]


EAJk eta PSEk akordioa itxi dute “ahal den leku guztietan” instituzioak beren artean banatzeko

EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen... [+]


ANALISIA
Koldo Martinez Iruñeko alkate?

Gobernagarritasunerako hainbat aukera utzi dute iragan igandeko hauteskundeek Nafarroan, baina haien osaketarako bidea korapilatsua da, eta Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 23ra aurreratzeak are eta gehiago korapilatu du prozesua.


EH Bilduk ez du Iruñeko alkatetzatik kanpo utziko duen “hirugarren biderik” onartuko

Hautesleen % 27 ordezkatzen dute eta “hiriko lehen indar aurrerakoia” izanik ordezkaritza printzipio demokratikoari helduko diotela adierazi du Iruñeko EH Bilduko alkategai Joseba Asironek.


2023-05-31 | Aingeru Epaltza
Boto eskea, zortzi hizkuntzatan

Sua eta mina piztu dizkigu PSNren hauteskunde kartel eleaniztunak. "Barrenak behar dira Nafarroan 2023. urtean botoa zortzi hizkuntzatan eskatzeko, euskara baztertuta. Putakumeak. Urdeak. Ezta itxura egiteko ere".

Halako purrustadak irakurri dira egun hauetan Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude