Gogoan dut orain dela 20 urte Google enpresa zenak bere hodeian ofimatika baliabideak atera zituenean izan nuen zirrara. Berrikuntza iraultzailea izan zen. Denbora igaro zen, eta bere negozio ereduaren norabidea ulertzen joan ginen, berandu zen ordea, gure bizitzetako eremu zaurgarrienetan sartuta genuen bere sistema: hezkuntza, etxea, osasuna...
Egun, zenbait adituk dio Google-en sistema ordezkatuko duen beste berrikuntza baten aurrean gaudela. Googlek erabili zuen estrategia berarekin, gure bizitzak errazteko tresna berri bat sartzen ari da gizartean: adimen artifiziala. Eremu guztietan sartu nahi da, lan prozesuak modu eraginkorragoan egiteko ahalmena baitu, eta horrek abantaila lehiakorrak ekarriko ditu, beraz ez erabiltzearen beldurra dago airean, atzean geratzearen beldurra.
Adimen artifiziala denon eskura izateari adimen artifizialaren demokratizazioa deitu diote, hau da, edozeinek nahiko modu errazean bere lan/sorkuntza prozesuetan adimen artifizial eskuragarri baten laguntza izateko aukerari. Baina batzuok jada ikasi dugu zeinen erraz egiten diren eremu digitalean gizakiok gizarte analogikoetan lortzen zailak izan ditugun onurekiko analogiak... Adimen artifiziala demokratizatzearen ideiaren azpian zer dago orduan? Erantzuna ez da zaila, gizakion arteko joko zaharra baita, menderatzearen jokoa, non joko taula berria sortu nahi den, botere harreman berriekin.
Arrakala digitalaren inguruan lan egiten dut, eta azaltzen dudan lehenengo gauzetako bat da teknologia bat izatea dela berau zerotik sortzeko aukera izatea. Teknologia sortzeko aukerak ez ditugunok erabiltzaileak gara. Egun, gero eta zailagoa da teknologia izatea. Inoiz baino arrisku handiagoa dugu mendekotasun teknologiko posizio batean bizitzeko. Baina noski, errealitateak ez du zertan bakarra izan; hori bai, errealitate horri aurre egiteko irudimen ugari izan beharko dugu. Erabiltzailez beteriko herriak baino, hiritarrez beteriko herriak izatera bideratuko gaituen irudimena behar dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]