Ezker paretatik orainari


2023ko apirilaren 27an
Kontzertuak: Hainbat talde. | Non/noiz: Gazte Topagunea (Elorrio), apirilaren 6tik 9ra. (Argazkia: Iñigo Satrustegi)
Kontzertuak: Hainbat talde. | Non/noiz: Gazte Topagunea (Elorrio), apirilaren 6tik 9ra. (Argazkia: Iñigo Satrustegi)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sakea egin zuen Olaia Inziartek ostegun iluntzean Elorrioko Gazte Topagunean. Oronozkoak izan zuen antolatutako kontzertuen karpa txikia irekitzeko ardura. Eta are, txiki geratu zen Ezker Pareta abeslariaren harridurarako. Orduek aurrera egin ahala, baina, indarrak gordetzea erabaki zuten askok. Egun argiko beroaren osteko gau hotzak ere erretiratuko zituen beste batzuk. Azken orduan, ordea, etxeratu (furgoratu edo oihaletxeratu, zuzenagoak izatera) ezin zirenak dantzan jarri zituen Madmuaselek.

Errebotean, talde “txikientzako” gordetako oholtza seguruenik gehien bete zuten taldeak izan ziren ostiralean. Iruñerritik, Hofe-k sekulakoa muntatu zuen, taldekide berri eta guzti, Atarrabiako fansen epelean. Bestetik, Burutik izan genuen (argazkian). Espero nituen aurpegi ezagunak talde ez-hain-hasiberriari babesa emateko asmoz. Baina kontrara, kontzertua hasi aurreko minutuetan lepo zegoen festalekua eta ez ziren soilik hiri buruzagiko gazteak. Ez omen ziren geratu gustoregi soinu kontuak direla eta. Baina entzule gisa esan dezaket inor (gutxi) ikusi nuela mutur luzez. Zeruak eta zoruak bat egin zuten, eta aski defendatua eta gozatua izan zen iruindarren zuzenekoa. Aipatzekoa, halaber, Madrildik etorritako La Eliteren showa, arreta berezirik egin ez banion ere.

Azken gauerako indarrik bazuen inork, Toc mungiarrek abiatuko zuten festa beren kontzertu hipnotikoarekin. Ordutegiak gora-behera, kontzertu “nagusiei” “konpetentzia” egin ahal izateko indar adina erakutsi zuten Iramo gasteiztarrek eta sakanako Nafarroa 1512 taldeak. Lukiek-en formula magikoa zein den oraidik ez dakit, eta beste behin ere ulertuko ez ditudan soka-jolasekin dantzan jarri gintuzten hamarnaka parranderoak eta txandalariak.

Nago talde txikitzat ditugun asko handiak baino gehiago direla, eta ez dagoela zertan ulertu behar karpa txikiagoa izateagatik, ez dutenik merezi oholtza handi eta proiekzio zabalagorik. Entzuleen berotasuna eta giroa ere baloratu beharreko zerbait da, eta Ezker paretan izan ginenok hala bizi genuela uste dut.

Ernairen hamar urteak eta gazte antolakundeen beste hainbeste, ezin ospatuagoak geratu ziren Elorrion. Orainari erreparatu eta kantatu diote hiru egunez, soa etorkizunean jarririk. Borrokan eta berau birplanteatzen segitzeko unea da orain. Burutik-eko lagunek dioten moduan: "Ez da beste irtenbiderik, kolpatzea besterik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


2024-01-02 | ARGIA
80 pertsonak dastatu zuten Bermu Okerra

Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]


Eguneraketa berriak daude