Ama Birjina barrez

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaztetako txistea. Apostoluak txalupan, Jesus ikusi dute eurengana hurbiltzen oinez ur azalaren gainean. Pedro, Maisua imitatzen, uretara abiatu, baina hondoratu egiten da. Orduan, Jesusek haserre: "Txotxolo, arroken gainetik ibili, miraria izorratuko didak eta".

Antzeko asko, batzuetan lodi samarrak ere, entzun izan ditut pertsona erlijiosoen artean, beti barre sanoez onartuak. Bruce Marshall idazlearen esaldia: "Inoren fedea ez da benetakoa haren inguruko txisteak egiten hasten den arte".

Naizen kristau katoliko, apostoliko eta erromatar honek aitortu behar dut Ama Birjina esamoldea bera nerabezaroan contraditio in terminis iruditzen zitzaidala, absurdoa. Geroago ulertu nuen, dogmak dogma, horrelako baieztapenek esanahi literarioa izan dezaketela, eta historiaren eta kulturen garai batzuen baitan gorespentzat eman behar direla, ez dela beharrezkoa sensu stricto hartzea.

Haurdunaldi subrogatuaren kontua sortu zen arte. Eta egia balitz? Antzinako xamanek edo profetek ere izango al zuten amatasun birjinalaren sekretua? Hainbeste memelokeria agertzen dituzten modako nobela historiko-mitologikoek badute hemen pagotxa.

Horixe festa antolatu zena! Andaluziarrei iraina egitea zela eta ohiko erretolika. Nik esketxa ikusi eta barre egin nuen

Aste Santu giroan, komediante katalan batzuk Virgen del Rocío alproja samar atera zuten esketx batean. Horixe festa antolatu zena! Andaluziarrei iraina egitea zela eta ohiko erretolika. Nik esketxa ikusi eta barre egin nuen, andaluziarrei inongo burla kontzientziarik gabe. Arantzazu, Idoia, Estibaliz edo Arantzetakoarekin egin izan balute ere, ez zidakeen minik emango. Komiko ibili nintzen urteetan, ordea, ziur aski ez nukeen horrelakorik antzeztuko. Xehatuko dut.

Umoregintzan funtsezko hastapenak hauek dira: 1. Edonor, edozer eta edozein egoera erabil daiteke barrea sortzeko. Mugarik gabeko umore sormena. 2. Barrea eta umorea botikak bezain baliotsuak direnez osasun fisiko eta mentalerako, Hipokratesen printzipioa ere atxiki behar zaie: primum non nocere (aurrenekoa, kalterik ez eragitea). 3. Komunikazioaren arauak saihetsezinak dira. Komikoak asmatzen ez badu, bere profesionaltasunaren akatsa da eta kexu egiteko eskubiderik ez du. 4. Komedianteak bere burua definitu egiten du aurrekoetan egiten dituen aukeretan. 5. Eta jasotzaileak berea, duen erantzunarekin.

Oraingo honetan asaldatutako gehienak politikariak izan dira, baita Eliza maite ez dutenak ere, eskuin muturretik ezkerraren ertzeraino... eta hauteskunde garaian. Kokoteraino naukate. Lasaitzeko, zalantzan nago zer kantatu barrez begiratzen duen Ama Birjinari, Agur Jesusen ama edo Salve Rociera. Agian latinez: Salve Regina. Hirurak ezin ederragoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hemengoa

Ordenagailua itxi, txankletak jantzi, eguzki-kremaz laztandu. Nora zoaz oporretan? Oporrak egitea nonbaitera joatea dela normalizatu dugu, deskantsuak distantzia behar duelako, diogu. Eta bidaia egitean, turista bilakatuko gara, izendapen aldaketak deserosotasun bat sortzen... [+]


Materialismo histerikoa
Txatarra

Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude