Abeslaria, komunikatzailea, sortzailea eta ekintzailea da Zuriñe Hidalgo (1990, Gasteiz). Batek baino gehiagok Hesian taldearekin oholtzan edo telebistan ezagutu du. 2020an, emakumeen zaintza, autoezagutza eta ahalduntzea jomuga dituen Enraizadas proiektua abiatu zuen.
Noiz eta nola sortu zen Enraizadas?
Konfinamenduan izan zen. Guztia eta guztiok gelditu ginen eta hortxe ikusi nuen neure momentua, neure aukera. Ordura arte, nire lan egoera eta bizimoduagatik, erretiroak antolatzearen ideia ezinezkoa zen. Baina etxean itxita geundenean eta dena kolokan zegoenean, hau da, ezjakintasun etengabean bizi ginenean eta aldi berean guztia posible zenean, nire ideia utopiko hori garatzen hasi nintzen. Ekainean, askatu gintuzten momentuan, maleta eta kotxea hartu, eta Enraizadas proiektuari ekin nion. Ibizara egin nuen alde.
Zer bilatzen zenuen?
Emakumearen autoezagutzan, ahalduntzean, zaintzan eta ongizatean lan egitea: sororitateaz hitz egin, hausnartu eta praktikara eraman. Elkar entzun, sostengatu eta babesten diren emakume talde baten parte direla sentitzea. Alegia, erretiroetan parte hartzen duen bakoitza den bezalakoa azaltzeko askatasuna sentitzea, konplexurik eta "autoepairik" gabe.
Emakumeon ongizatea helburu duen espazio segurua sortzea duzu xede. Gizartean espazio seguruak izatea ohikoa da?
Espazio hauek beharrezkoak ditugula azpimarratu nahiko nuke aldez aurretik. Ez dira asko gure burua guztiz aske izaten uzten diguten espazioak. Besteen epai edo kritikengatik mugatuta bizi gara askotan, edo autozentsuratuta. Eta sarri epai horren beldur garenez, ez gara modu askean komunikatzen, ez gara %100ean gu izaten eta oso tristea iruditzen zait.
Emakumeok gure burua nahiko ezagutzen dugu?
Sistemak ez ditu emakume ahaldunduak nahi, ez zaio komeni. Autoezagutzak ahalduntzen gaitu eta horrek, aldi berean, libre egiten gaitu. Imajinatu gizarte batean, non emakume guztiak libre sentitzen eta libreak garen.
Askatasuna boterea da, sistemari ez zaio komeni, kontrola galdu egingo litzatekeelako. Horregatik, gure gorputzak ezagutzea, onartzea, maitatzea eta modu libre batean bizitzea guztiz iraultzailea da, txikitatik burua beldurrez, tabuz, gorrotoz, konparazioz… betetzen digutelako.
Lehendabiziko erretiroa Ibizan antolatu zenuen. Zergatik han?
Aspaldi maitemindu nintzen irlarekin. Bertako energia benetan ederra da, eta munduko toki bat aukeratu behar nuenez, Ibiza hautatu nuen. Zoragarria izan zen. Gaur egun, bertaratu ziren emakumeekin oso harreman estu, osasuntsu eta ederra mantentzen dut, oso lagun onak dira.
Hiru urte geroago, Maldivak, Sri Lanka eta Balira ere iritsi zarete. Nola suertatu zen aukera?
Egia esan, toki horiek ez nituen nik aukeratu. Bertan erretiroak antolatzeko aukera heldu zitzaidan, beste pertsona batzuk toki hauetan hori egiteko proposamena luzatuta. Lehena Panaman izan zen, eta beste guztiak etorri dira atzetik.
Zer aurkitu dezake zure erretiroetan parte hartzen duen emakume batek?
Erretiro bakoitza bakarra da, eta egia esan, maite dut askotariko esperientziak sortzeko aukera izatea, guztiok ez baitugu erretiro hauetan berdina bilatzen, eta ederra da aukera ezberdinak dituen abanikoa eskuragai izatea. Ibizan emakume lantalde zoragarria dago eta hauxe da gure kanpamentu base nagusia. Hainbat tailer eta lanketa egiten ditugu: yoga, biodantza, chakra-k, ziklo menstruala… Etortzen diren gainontzeko emakumeen eskutik, barne lanketa sakona egiten da. Maldivetako esperientzia askoz ere abenturazaleagoa da. Sri Lankakoak, besteak beste, bertako emakume komunitatearekin lan egiteari ematen dio lehentasuna.
Aurrera begirako asmorik baduzu?
2023a ederra dator, batek daki zer gertatuko den 2024an. Bizitzak buelta asko ematen ditu eta egia esan, gustuko dut etorkizuna idatzi barik ikusi eta aurreikusi gabe sentitzea. Inork ez du liburu bat irakurtzean azkeneko orrialdeetara jotzen amaiera ezagutzeko, bestela, grazia guztia galduko luke. Bizitza, niretzat, halako zerbait da, nahiz eta beti ez den horrela izaten. Lehen, ezjakintasunak eta kontrol ezak antsietatea sorrarazten zidaten. Orain, hau sentitzea ikaragarria egiten zait, eta bizimodu honekin askatasuna sentitzen dut.
Enraizadas-en eskutik han eta hemen bizi zara, hori da zure bizimodua?
Nire bizitza azken urteetan asko aldatu da eta poliki-poliki moldatzen ari naiz. Bidaiatzea asko gustatzen zait, eta orain, ordenagailua hartu eta munduko edozein tokitik lan egin ahal izatea plazer hutsa da.
Bukatzeko, zein toki du musikak orain zure bizitzan?
Musika beti dago eta beti egongo da presente, nire pasiorik handiena delako eta zoriontsu egiten nauelako. Urte asko eman ditut fokuen azpian, baina orain beste toki batean kokatuta dago. Musika egiteko eta kantatzeko beste espazio batzuk ezagutzen ari naiz.
Eta Enraizadas proiektuan?
Ezagutu berri nauen pertsona orok minutu gutxi beharko ditu jakiteko kantatzea maite dudala, orduak eta orduak ematen baititut kantuan. Musika nire bizitzako espazio guztietan presente dago, baita Enraizadas-en ere.
“Lehen aldiz 2020an joan nintzen erretiro batera, Sri Lankara. Ordurako autoezagutza eta ziklo menstrualaren munduan bete-betean murgilduta nengoen. Formakuntza jaso eta gai hauek zabaltzeko helburuz, hainbat tailer egin nituen Euskal Herrian. Sororitatea praktikara eramateko hautu pertsonala egin nuen, baina nire nahia haratago zihoan: autoezagutza eta sororitatea, besteak beste, kolektibotasunetik landu nahi nituen. Emakumeei zuzendutako espazio seguruak sortzeko beharra ikusi nuen, baina ez nekien espazio hauek zein formatutan antolatu. Sri Lankako erretiroak asko lagundu ninduen eta argi ikusi eta sentitu nuen: tailer formatua motz geratzen zen, eta, beraz, esperientzia luzeagoak sortzea oso aberasgarria izan zitekeela ikusi nuen".
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]