Antzezlana: Souvenir, komeria estralurtarra. Testua eta dramaturgia: Horman Poster. Zuzendariak: Igor de Quadra eta Jon Ander Urresti. Aktoreak: Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabala eta Matxalen de Pedro. Noiz/Non: Martxoaren 4an, Gasteszenan (Donostia).
Hozkailuan itsatsita geratuko den imana ala historiaren historian inflexio puntua izango den aurkikuntzaren fosila? Diot, fosilaren aurkikuntza. Balorerik gabeko objektu lirdingatsu eta kutrea edo seme-alabek ikasi eta seme-alabei kontatuko dioten ekintza gogoangarria. Erositakoa ala egindakoa. Pertsonala ala kolektiboa. Zein da mundu honetan utzi nahi dugun arrastoa? Nora joateko?
Ni-tik abiatzen dira hiru pertsonaiak abentura honetara: Bardeetan dagoen simulazio zientifikoen eta parke telematikoaren kanpamendura, eta hala bada, espaziora. Gure munduan, lurrean, konforme ez, esperientzarik ez eta beste mundu bat esploratzera doaz, non benetan han egongo balira bezala jokatu behar duten. Eta horrek areagotu egiten du garunak zein eguneroko jardunak jarritako mugak gainditzeko gaitasuna.
Mundu fisikoaren eta emozionalaren irakurketa zein lanketa nahastu egingo dira eta hainbat aurkikuntza egingo dute esparru bietan. Gu nor eta zer den galdetzen dute lerroartean, zer nahi dugun eta zertan ari garen.
Ezinbestean ageriko dira kontraesanak, forma desberdinetan azalduak: soinean jantzita edo puztuak; plastikoan, landareetan zein mekanizatuta. Bisualak izango dira eta erakargarriak, hitzez baino irudiz azalduko dituztenak. Hori baita antzezlan honen punturik interesgarrienetakoa: ikusgarritasuna. Pertsonaiek lurraz haragoko espazioan zehar flipatzeaz gain, ikuslea agertokiko espazioaz gozatzera darama, barrenak kanporatzearen ideia esplizituki adierazita. Darabilten elementuen konbinazioak, errekurtso desberdinen erabilerak eta batez ere jantzien eta atrezzoaren aukeraketak beste mundu bateko giroaren eta errealitatearen arteko jolasa uztartzen ditu. Horren bueltan hiru aktore bihurri, obraren izaera mantentzearren.
Hizkuntza absurdoak barre eta algarak are absurdoagoak bilakatzen ditu; kutsakorrak, edozein hitz edo keinurekin egitekoak, errazak. Egileek arrazoi dute “esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun” deskribatzen dituztenean. Horman Poster kolektiboa Antigone tragediaren lanetik dator umorea egitera orain. Obra honen funtsa umoreak baitakar, komedia estralurtarrak. Eta umorea zer den, zerk eragiten digun barrea, zer bilatzen dugun, zer bilakatzen garen... Souvenir ez da sinplea, ez hutsala, ez irainkorra. Ez da estereotipatua, ez normala, ez esperotakoa. Souvenir ez da merkea, ez kutrea, ez lirdingatsua. Absurdoa da onerako eta txarrerako, esateko duena ere barre artean galtzen delako. Umorea kontu serioa da eta gauza asko konta ditzake. Nire iritziz ez litzateke derrigor entretenitzera mugatu beharko. Dena den, oroigarri ederra da hozkailura hurbildu eta irribarrea aterako dizun iman hau.
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.
----------------------------------------------
Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]
Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.
30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]
Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.
TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)
--------------------------------------------------------
Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]