Xabalina euskal erara

  • Madril, 1956ko irailaren 21a. Miguel de la Quadra-Salcedo Gayarre (1932-2016) atletak xabalina 82,80 metrora bidali zuen, Erik Danielsen 81,20 metroko munduko marka hautsiz. Baina euskal atletak –Madrilen jaio arren, euskal herritartzat zuen bere burua, erdi bizkaitar eta erdi nafartzat– munduko errekor hori ere guztiz txikituko zuen, 112 metrora iritsita. Horretarako, “euskal” moduan jaurtitzen zuen xabalina; batzuek “artzainaren teknika” esaten zioten, edo “Erauskin teknika”, asmatzailearen omenez, eta garaiko hainbat komunikabidek “espainiar teknika” ere esan zioten.

Miguel de la Quadra Salcedo (ezkerrean) eta Felix Erauskin (eskuinean) xabalina “euskal erara” jaurtitzen.
Miguel de la Quadra Salcedo (ezkerrean) eta Felix Erauskin (eskuinean) xabalina “euskal erara” jaurtitzen.

2004an Amets Arzallusek ARGIAn egindako elkarrizketa batean azaldu zituen Miguel de la Quadra-Salcedok teknika bereziaren nondik norakoak. “Ermuko nire lagun batek, Felix Erauskinek, kontatzen zidan artzainek zer teknika erabiltzen zuten ardiak zaintzeko. Hurritz akuilu txiki batzuk botatzen zituzten estilo berezi batean”. Cecilio Erauskin Gorbeiako artzainaren semea zen Felix Erauskin (1907-1987), gaztetan bera ere artzain ibilia. Miguel de la Quadra Salcedo bezala, atletismoan nabarmendu zen, jaurtiketa probatan; Espainiako txapelketa 19 aldiz irabazi zuen hainbat modalitatetan. “Botatzerakoan eskutan irristatzen uzten zuten eta hala askoz urrunago joaten zen makila”. Hala, jaurtitzaileak eskua urez edo xaboiez bustitzen zuen, xabalinak errazago irrist egin zezan; jaurtiketa probatan alderantziz egin ohi da, eta magnesioa erabili ohi dute ez irristatzeko.

Baina Miguel ez zen teknika hori xabalinan erabiltzen lehena izan; berrikuntza hori ere bere lagun Felix Erauskini ikusi zion lehen aldiz. Palankarien teknika ederki ezagutzen zuen Erauskinek, ordurako euskal barrako errekorra 8 aldiz hautsita baitzeukan

“Baina, ez zen hori nire teknika bakarra, barra euskaldunaren teknika erantsi nion estilo horri. Nire familia Enkarterrietakoa zen, Somorrostro partekoa. Han barra batzuekin, palankariek, zuloa egin eta minerala ateratzen zuten. Tarteka. lan egiten zutenen artean txapelketa batzuk egiten zituzten ea nork botako barra urrunago. Hori zen barra euskalduna. Eta haien teknika zen botatzean barrak hiru buelta ematen zituela bere baitan, bidean indar zentrifugoa indar lineal bilakatzeko”, egun mailu jaurtiketan gertatzen den bezala. Beraz, De la Quadra-Salcedok udan Hendaiako hondartzan entrenatzen zuen teknika hori “artzainarena” izateaz gain, “meatzariarena” ere bazen.

Baina Miguel ez zen teknika hori xabalinan erabiltzen lehena izan; berrikuntza hori ere bere lagun Felix Erauskini ikusi zion lehen aldiz. Palankarien teknika ederki ezagutzen zuen Erauskinek, ordurako euskal barrako errekorra 8 aldiz hautsita baitzeukan, eta Bizkaiko txapelketa 19 aldiz irabazita. 1956an Bartzelonako Montjuiceko estadioan erakutsi zuen lehenengoz modu berritzailea xabalina proban. 48 urte zituen orduan, eta, handik gutxira, irailaren 21ean, 24 urteko de la Quadra-Salcedo gazteak Erauskinen estiloa erabili zuen marka guztiak hausteko.

Baina 1956ko urte amaieran bertan, Melbourneko Joko Olinpikoetan teknika hori erabiltzea debekatu zuen Nazioarteko Atletismo Federazioak, arriskutsua omen zelako; biratzeko eta irristatzeko teknika harekin, xabalinak edonora ihes egin zezakeen. Orduan, teknika egokitu zuen: “Lehenik xabalinak ez zuela itzulirik eman behar idatzi zuten, eta hori gabe 95 metrora botatzen nuen”. Munduko errekorra hausteko sobera, beraz. Baina oraindik errotazio txiki bat egiten zuen xabalinak, eta hori ere debekatu zuten beste araudi batean: xabalinaren puntak une oro aurrera begiratu behar zuen. “Hor izorratu ninduten”. Beraz, De la Quadra-Salcedok ez zuen araurik hautsi, gerora aldatu zituzten arau horiek, baina hori nahikoa izan zen aurretik lortutako markak bertan behera uzteko. 112 metroko marka munduko errekorra izango zen oraindik gaur egun, markarik onena 98,48 metrotan baitago 1996az geroztik.

Baina, azkenean, Miguel de la Quadra-Salcedo abenturazaleari balio izan zion teknika hark. “Amazonasko indioen artean estatus handia nuen. Estatus hori sekula ez zuen txuri batek izan, nik nuen otordurik onena, hamakarik onena, surik onena, hori guztia xabalinari eskerrak, urrutien nik botatzen nuelako”.  Nazioarteko Atletismo Federazioak ukatu ziona aitortu zioten amazoniarrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


Kultura grekoaren seme-alabak gara?

Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Argizaria: bizitzaren eta heriotzaren artean

Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Bederatzigarrena eta azkena

Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]


Ospitalepeko zigor-sarekada oroimenean

Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]


Normandiako beste lehorreratzea

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]


Hildako guztiek ez dute berdin balio

Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]


Uruken biki digitala

rrak fundatu zuen duela 6.500 urte inguru. Eta berriki, Max Haibt Alemaniako Arkeologia Institutuko arkeologoak  hiriaren "biki digitala" sortu du, bideojokoetan erabiltzen den  teknologia baliatuz.

Aztarnategiak hartzen dituen 40 kilometro koadroen hiru... [+]


Historiari eta esklerosi anizkoitzari buruzko irakaspenak

Mallorca, 1968. Joana Maria Escartin historialaria jaio zen. 1989an esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta joan den maiatzaren 30ean hil zen jaioterrian, 56 urte zituela, hain zuzen, esklerosi anizkoitzaren nazioarteko egunean.

Ikasketak UIBn (Universitat de les Illes... [+]


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Ikusten banauzu, egin negar

Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau berriro ikusten baduzu, negar egingo duzu. Ura maila honetan zegoen 1417... [+]


XIX. mendeko Japonia bideojokoan

Duela aste batzuk Sony etxeak Rise of the Rōnin bideojokoa kaleratu du, eta adituek jokoaren kokapen historikoa nabarmendu dute orduz geroztik. Jokoa XIX. mende erdialdeko Japonian kokatuta dago,  Yokohama, Edo eta Kyoto inguruetan.

Edo aroaren azken urteak izan ziren... [+]


Eguneraketa berriak daude