Lasarte-Oriako Oriarte institutuan emaitza positiboak izan dituzte Ongizate proiektua abiatu eta bi urtera. Eskolatik bazter gelditzeko joera zuten ikasleak mantentzea lortu dute. Gakoa: eskola bilakatzea ikasleentzako ingurune seguru.
Ikasleak lanik ez egiteak ez du zertan alferkeria edota gaitasunik eza izan, eta hezkuntza langileak jabeturik daude horretaz: “Emozionalki ikaslearen oinarrizko beharrak aseta ez baldin badaude, oso zaila izango du ikasketei begira jartzea”.
Bigarren ikasturtea da Lasarteko Oriarte institutuan Ongizate proiektua martxan dagoenetik. Ikasteko motibaziorik gabe eta laguntza psikologikoaren premiarekin ikusi dituzten ikasleengan jarri dute arreta, ikusita gela arruntetako metodologiak ez diela mesederik egiten.
Aurten, esaterako, hamar ikasleko taldeak hartu du parte. Lehen hiru orduak gela arruntean egiten dituzte, laguntzarako bigarren irakasle batekin. Azken hiru orduetan, Ongizate Gelan biltzen dira hamarrak, eta proiektuka lan egiten dute. Bi irakasle aritzen dira beti bertan, eta ikasle bakoitzaren jarraipen estua bermatzen dute.
Proiektuaren koordinatzailea da Maria Luisa Garmendia. Nabarmendu du garrantzitsua dela ikasleentzat ingurune segurua izatea eskola, entzunak, ulertuak eta lagunduak izatea. Kasu askotan eskolaz kanpo horretarako guneen falta dutela azaldu du Garmendiak.
Eguneko lehen lana harrera egitea izaten dute hainbatetan. “Gustatuko litzaiguke ikasle guztiei galdetu ahal izatea ea zer moduz dauden, baina ulertzen dugu batzuek behar handiagoa dutela horretarako. Harrera egitean, lehenik egun txarrei buelta ematen saiatzen gara, eta gero lanean jarri. Eta pixkanaka, ikasten ari dira emozionalki apal egonda ere ikasketei begira jartzen. Ikusten dute bizitza halakoxea dela”.
Lekuz kanpo
Gela arruntean “lekuz kanpo” sentitu ohi diren ikasle hauek absentismora jotzen dute. Oriarte institutuko zuzendariordea da Diego Lopez, eta azaldu du betidanik izan dutela begirada jarrita profil jakin horretako ikasleengan. Hala ere, ez berak ez Garmendiak ez dute zalantzarik: pandemiaren ostean larriagotu egin da gazteen buru osasuna. Hainbatek bizitako egoera “oso gogorrek” eta bakartuta egoteak eragina izan dute.
Lasarteko institutuan horri erantzun beharra ikusi zuten, eta aldi berean iritsi zitzaien Hezkuntza Sailaren elkarlanerako proposamena. Bien ideiak uztartu eta 2021-2022 ikasturtean abiatu zuten proga pilotua, gaurdaino. Momentuz, Oriarten bakarrik jarri dute martxan.
Bi ikasturteren ostean emaitza positiboak ikusi ditu lantaldeak. “Ikasle hauek eskolara etortzea lortu da, eta tontakeria dirudi, baina pauso oso garrantzitsua da. Kasu batzuetan eskolaz kanpoko bizimodua desestrukturatua dute, eta institutua da egituratuta duten gauza bakarra”, iritzi dio zuzendariordeak.
Iaz 2. mailako 11 ikasle ziren, eta horietatik bederatzi 3. mailako dibertsifikazio gelara pasa ziren. Kontuan izanik ohikoena dela ikasle hauek derrigorrezko hezkuntza utzi eta beste bideak hartzea, aldaketa goraipatu dute: “Onuragarria da urte batzuk gehiago jarraitzea beren herrian ikasten, eta adineko gazteekin harremanak ez moztea. Gainera, dibertsifikazio gelan jarraipen estua egiten zaie eta titulatzeko bidea erraztu”.
Diego Lopez: "Ikasle hauek eskolara etortzea lortu da, eta tontakeria dirudi, baina pauso oso garrantzitsua da. Kasu batzuetan, institutua da egituratuta duten gauza bakarra"
Talde lanean eta era praktikoan
Modu praktikoan ikasten dute Ongizate Gelan. Aurten irratirako fikziozko ipuinak egin dituzte, film laburrak grabatu dituzte Lasarten barrena, eta hurrengo lana komikia dute. Irakasgai kurrikularrak lantzeko proiektuak ere egiten dituzte, eta lehen hiru orduetan eskola teorikoak jaso. Baratzean ere aritzen dira tarteka.
Oriarte da Lasarteko institutu bakarra, eta bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren mailan 330 ikasle dira. Aniztasuna handia da, eta ohiko hezkuntza sistemarekin irakasleek zaila ikusten dute ikasleen beharretara egokitzea: “Normalean gure helburua bilakatzen da gelan bakea lortzea”, onartu du Lopezek. Ingeleseko irakaslea da bera, eta aurten sartu da zuzendaritzan. Orain, ongizate proiektuarekin kontaktuan, ikasleekin harremana estutzea lortu du: “Goizean, etxetik zein aldarterekin datozen jakiten dugu atetik sartu bezain laster”.
Irakasleen arteko talde lana “ikaragarria” dela aitortu du Garmendiak. Hamar bat langile dabiltza proiektuaren inguruan, eta astero biltzen dira jarraipena egiteko. Oro har, gustura ari dira sistema berriarekin lanean, baina txanponak beti ditu alde bi: “Ikasleek konfiantza handia jartzen dute gugan eta lotura estutzen da. Hortaz, onerako eta txarrerako, gure ongizatean ere eragin handiagoa dute haien gorabeherek”, kontatu dute bi irakasleek.
Eskertuta agertu dira jasotako baliabide eta laguntzagatik. Lasarteko Berritzeguneko ordezkariarekin astero biltzen dira, eta aholkularitza eskaintzen diete. Hezkuntza Sailak hiru hilabetean behin egiten die jarraipena. Formakuntza saioak jaso dituzte, batez ere gaitasun sozio-emozionalen inguruan.
Ongizatea betikotzea helburu
“Ongizatearen arrakasta” ikusirik, oraingoz proba proiektua dena betikotzea nahi dute Garmendiak eta Lopezek, bai Lasarten bertan, bai gainontzeko herrietan ere. Baina urrun ikusten dute, exijitzen dituen giza baliabideak aintzat harturik: “Hezkuntza Sailaren esku dago honek aurrera egitea”. Hala ere, datorren ikasturtean Lasarten mantenduko den esperantzarekin, proiektura atxikitzeko ikasle talde berria proposatuko du eskolak.
Lehendik ere bazuten begirada jarrita ikasleongan, eta oraingoan eskua nola luzatu asmatu dutela dirudi. Ongizate Gelan, hamar ikasleak bilduta, haien “ametsetako lanbidea” irudikatzeko eskatu die irakasleak. Maketa batean bildu dituzte kiroldegi bat, bideo-joko denda, ospitalea… Garmendia eta Lopezentzat berezia da eskulana: “Ikasle hauek maiz pentsatzen dute ez dutela ezertarako balio, eta etorkizunari begira jartzea kosta egiten zaie. Baina ikusi dugu horri buelta ematea posible dela”.
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
Nolako esperientzia eta ondorioak izan dituzte iraganean bateratu ziren ikastetxeek? Zein berme eskatzen dituzte orain fusio fasean murgilduta daudenek? Bi ikastetxek bat egiteko prozesuan, aintzat hartu beharreko gakoak zein diren aletu ditugu, etorkizunean fusioen politikak... [+]
Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]
Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.
Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]
Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]