Ukrainako errusiar inbasioaren urteurrenean berriro ikusi ahal izan dugu Mendebaldeko hedabideak errusiarrak bezain beste daudela militarizatuta: gustuko ez zituzten datuak lurrundu edo manipulatu dituzte, ukrainar faxismoa normalizatzen jarraitu dute eta, noski, bando okerreko biktimen mina eta sufrimendua ikusezin bihurtu dute.
Bitartean Pablo Gonzálezek preso jarraitzen du Polonian, kazetarien kontrako zeharkako mehatxu gisa, nahiz eta egun ohikoena den disidentzia narratiboak heriotza sozialarekin isilaraztea. Horregatik, autozentsura mekanismoak indartu egin dira zuzeneko zentsura finkatzearekin batera, Josep Borrellen esanetan, "hori eginda (hedabideak zentsuratzea), ez diogu eraso egiten adierazpen askatasunari, babestu baizik". Ongi etorri George Orwellen 1984 eleberrira: gerra bakea da, askatasuna esklabotza da eta ezjakintasuna indarra da.
Europako Batasunak (EB), lehen aldiz historian, erasopean dagoen herrialde bati, Ukrainari, armak eta ekipamendu militarra erosteko milaka milioi euro eman dizkio; besteak beste, dirua Bakea Babesteko Europako Funtsetik atera da. Gerra bakea da eta ideia hori saltzeko Egiaren Ministerioa lanean dago.
Hedabideek etengabe errepikatzen duten mezua da gatazka gudu-zelaian erabakiko dela, eta, gainera, horixe bera nahi dutela ukrainarrek, beraz, bakearen izenean arma gehiago, heriotza eta suntsipen gehiago eskatzen dute. Zergatik ez zituzten eskatzen armak Jugoslaviarentzat, Irakentzat, Libiarentzat edo Palestinarentzat?
Logika aristotelikoa da: gerra batean ahulena armatzen baduzu gerra gehiago luzatzea lortzen duzu, ez lehenago amaitzea
Josep Baqués-ek, Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak eta Ikasketa Estrategikoen Espainiako Institutuaren (IEEE) eta Lurreko Armadaren Trebakuntza eta Doktrinaren Agintearen (MADOC) kolaboratzaileak azaldu berri du UNEDen:
"Hemen filma zera da: 'Ukraina armatu dezagun gerra lehenago amaitu dadin'. Ez dago militarra izan beharrik, Batxilergoko hirugarren maila egin izana bakarrik: logika aristotelikoa, gerra batean ahulena armatzen baduzu gerra gehiago luzatzea lortzen duzu, ez lehenago amaitzea (…) Taktika da: 'Errusia zigortuko dugu, baina Ukraina erabilita'".
Planteamendu hori bi modutara amaitu daiteke: ohikoena litzateke AEBek uneren batean Kieven interesak zaborretara botatzea, edo, ez dena ohikoa, gatazka goratzen jarraitzea, esploratu gabeko agertokietara eraman gaitzakeena, adibidez, gerra nuklearrera. Baqués irakasleak horrela azaltzen du:
"Krimeako penintsularen subiranotasuna salbatzeko hirugarren mundu gerrara arriskatzen banaiz, agian immorala da karta horiek jokatzea(…) Krimeako ukrainar subiranotasuna gordetzeko gerra nuklearrera jotzea, ez dut uste horretan ados dauden moralista profesional asko dagoenik, ez da proportzionala".
Gerra ez da zertan gudu-zelaian erabaki. Bake agertoki bat eraikitzeko negoziazioa eta su-etena behar ditugu. Irtenbideak daudela aurreikustea posible da: ukrainarren arteko gatazka konpontzeak bideragarria izan beharko luke deszentralizazio edota federalizazio prozesuak bultzatuta, hain zaila da probintzietako buruak presidenteak izendatu beharrean herritarrek bozkatzea? Hain zaila da errusiar armadak etxerako buelta egitea ukrainarren neutraltasunaren truke, eta NATOk bere garaian emaniko hitza bete eta 1997ko mugetara bueltatzea? Ekialdeko herrialdeak, Ukraina barne, EBko kideak izan litezke NATOko kide izan gabe, eta ez litzateke ezer gertatuko. Adibide batzuk baino ez dira, ulertzeko nahi bada gerra amaitu daitekeela, arazoa da batzuk ez dutela amaitu nahi, beraiek ez dituztelako ondorioak pairatzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]