Hauteskunde kanpainaren atarian gaude… Edo, hobeto esanda, etengabeko hauteskunde kanpaina batean murgilduta bizi gara. Ezagutzen hasi gara maiatzean udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaien zerrendak eta gure ongizatean eragingo duten proposamenak, nahiz eta, itxuraz, kanpainek ez duten gehiegi eragiten boto-asmoetan edo, behintzat, ia inork ez duen uste eragiten diotenik.
Gertuko politikak izango dituzte hizpide eta horregatik, hain zuzen ere, datozen urteotan garatu asmo dituzten programa eta ekimenak aurkezten ari zaizkigu… Horien artean, euskarak berebiziko protagonismoa izatea nahiko nuke, politika eta programa guztietan eragiten baitu, zuzenean edo zeharka. Susmoa dut, hala ere, egoera bestelakoa izango dela.
Hautagaiak, zenbait kasutan, ezagunak dira; beste batzuetan, alderdiek eta koalizioek orain arte zeregin horietan aritu ez diren pertsonak hautatu dituzte. Bakoitzak bere irizpideak izan ditu aintzat. Zeintzuk dira hautagaiek izan beharko lituzketen ezaugarriak? Zein ezaugarriri irizten diogu ezinbesteko? Etorkizuneko ikuspegia izatea, baikortasuna, ekimena, konfiantza sortzen jakitea, benetakotasuna, enpatia, konpromisoa adieraztea, gardentasuna, sormena, kudeatzeko gaitasuna izatea, pertsonengan oinarritzea, parte-hartzea sustatzea… Formazio edo ikasketa bereziren bat izan beharko lukete? Zein hizkuntza menderatu beharko lukete? Zer baloratzen dugu hautesleok?
Ahulezia handia erakusten dute hizkuntza menderatzen ez duten hautagaiek eta, gainera, ahulezia hori konpontzeko asmorik (izan) ez dutenek
Gure kasuan, gertuko politika egiteko garaian ere, euskara ezinbestekoa da. Nire ustez, ahulezia handia erakusten dute hizkuntza menderatzen ez duten hautagaiek eta, gainera, ahulezia hori konpontzeko asmorik (izan) ez dutenek.
Horrek, bidenabar, eragina du eguneroko praktikan. Politikariek eragin nabarmena dute hizkuntza prestigiatzean, beren jardueraren dimentsio publikoaren eta hedabideetan egunero-egunero ateratzearen ondorioz, beren hizkuntza erabilera oso garrantzitsu bihurtzen da euskara ere “hizkuntza normala” dela gizartean zabaltzeko. Eta jendaurrean euskaraz aritzeko, noski, jakin egin behar da.
Gainera, politikariek administrazioen hizkuntza-erabilera guztiz baldintzatzen dute, lan hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza. Izan ere, administrazio publikoetako langileek (Euskal Herriko administrazio batzuetan bakarrik, eta muga askorekin bada ere) hizkuntza-eskakizunak ezarrita dauzkate. Baina administrazio publiko horietako buruak, kargu politikoak, hizkuntza-eskakizun sistema horretatik kanpo gelditzen dira eta, gehienetan, erabat erdaraz funtzionatzera eramaten ditu egoera honek. Horrek dakar administrazio horren kanporako proiekzioa ere erdaraz izatea, normalean hedabideetan arituko direnak, beste erakunde eta enpresa batzuekin ordezkaritza lanak egingo dituztenak eta erakundearen izenean han eta hemen agerraldiak egingo dituztenak kargu politikoak baitira. Euskaraz jakite hutsak ez dakar erabilera, noski, baina ezinbesteko baldintza da.
Euskal Herrian posible da alkate, zinegotzi, diputatu, lehendakari, sailburu edo kargu politikoa izatea eta euskaraz aritzeko gaitasunik edo-eta derrigortasunik ez izatea. Gure esku dago aldagai hori baloratzea, alderdi politikoen lehentasunen artean ager dadin.
Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]