Meatzariak ere samien lurrei so dira, Europako lur arraro hobi handiena bertan dagoelako

  • Suedia iparreko Kiruna herrian Europako lur arraro hobi handiena aurkitu berri dute. Alde batetik, trantsizio energetikorako ezinbertzeko baliabidea da eta Txinaren menpekotasuna murrizten lagunduko digu. Bertzaldetik, bertako ekosistemak eta Samien jarduera tradizionalak zuzenean mehatxatzen ditu meatzaritzak, jasangarritasunaren inguruko galderak sortuz: nolako etorkizun “berdea” nahi dugu? Desazkunderako prest ote gara?

Kiruna herria eta bere burdin meategia. 1899an irekia, gaur egun munduko burdin meategi handiena da, urtean 27,5 milioi tona ekoitziz. LENNART DUREHED

Duela hilabete guti, Europako lur arraro hobi handiena aurkitu dute Suediako iparrean, Kiruna herrian. Herri hori jadanik ezaguna zen munduko burdin meategi handienarengatik. Gaur egun, urtean 27,5 milioi tona burdin mineral ateratzen dira bertatik. Meategiaren zain nagusiak lau kilometroko luzera du, 80 metroko zabalerarekin, eta horren inguruan ehundaka kilometroko meazuloak eraiki dituzte. Denboran zehar Kirunako burdin meategia hainbeste garatu dela eta, hiriaren oinarriak, literalki, jaten hasi dira, arrokak zulatzearen ondorioz. Horren ondorioz 2004an herria deslokalizatu beharko zela erabaki zuten, hortik pixkanaka kilometro batzuetara berreraikitzeko.

Antzeko garapena irudika dezakegu aurkitu berri duten lur arraro hobi honekin. Bertan aurkitu diren lur arraro mineral nagusiak dira praseodimioak edota neodimio oxidoak –hots, ibilgailu elektrikoen edota haize erroten eraikitzeko behar diren baterien osagaiak–. Hobiaren edukia milioi bat tona dela ebaluatu dute. Zenbakiak handia dirudien arren, kopuru xumea da 120 milioi tonako mundu mailako baliabideekin alderatuz. Halere, Europa mailan hobi handiena da, eta horren jabea den LKAB enpresak bere prentsa agirian berri ona dela dio, ez bakarrik konpainiarentzat edo Suediarentzat, baizik eta Europarentzat eta klimarentzat ere. Klimari dagokionez, bederen, ez da baitezpada hala izanen: historian zehar, energia iturri berriak erabiltzen hastearekin ez da inoiz aurreko iturrien erabilpena utzi, Jean-Baptiste Fressoz tekniken eta ingurunearen historialariak erakutsi bezala. Horren ondorioz, energia berriztagarriei buruzko faltsuzko ilusioak baztertzera deitzen du: berriztagarriek fosilak ordeztu beharrean, litekeena da gehitzea, eta beraz klimaren arazoa konpondu gabe geratzea. Aldiz, Europari dagokionez, meategi berri horrek balio estrategikoa izanen duela ezin uka. Europar Batasuneko merkatu komisario Thierry Bretonek iaz zioen “litioa eta lur arraroak laster petrolioa eta gasa baino garantzitsuagoak” izanen direla.

Bi ereduren talkagunea

Meategia hemendik 10-15 urte arte ez dela martxan jarriko irakurri daiteke LKAB enpresaren agirian. Baliabidearen aztertzeaz eta ustiapen plana egiteaz aparte, ingurunean izan daitezkeen kalteak ebaluatu behar dituzte ere, ondotik, kalte horiek saihesteko edo konpentsatzeko neurriak pentsatuz eta martxan ezartzeko gisan. Hala ere, agiri berean Suediako autoritateei dei egiten die prozesua azkartu dezaten, baliabide horren garrantzia kontuan harturik. Oroitarazgarria da 2022ko hauteskundeen ondorioz Suediako gobernuak ez duela gehiago ingurune ministeritzarik.

Klima argudiotzat hartzea ingurunea bigarren planora bultzatzen saiatzeko, datozen hamarkadetako joera indartsua izan daiteke Fressozen ustez. Hain zuzen, Kirunako meatzeak ez dio hiriari bakarrik kalte egiten, inguruko ekosistemei ere eta bertan bizi diren Samien jarduera tradizionalei –batez ere elur-oreinaren abeltzaintza transhumanteari–. Suediako Sami Konfederazioak eta Gabna Sameby herriko elur-orein hazleen elkarteak salatu dutenez, Suedia lotsagabe dabil materia “berdeen” ehizan, eta Sami herria ikusezina bihurtzen du. Meategi horrek alhabide gune tradizionalak erdibitzen ditu, bien arteko pasagune estuan kokatua baita, eta estuago bihurtuko da meategia gehiago zabaltzen bada eta garraiobide berriak gehitzen bazaizkio. XX. mendean zehar garapen industrialak Samien lurrak jan zituen, alhabide eta transhumantzia bide batzuk uztera behartuz. Karin Kvarfordt Niia Gabna Sameby herriko bozeramaileak dio alhabideez aparte aintzirek ere meategiaren kalteak pairatu dituztela, eta bertako arrainak ezin direla gehiago arrantzatu. Lur arraroei dagokienez, lurpetik atera baino materiala lortzeko bertzelako moduak ikertu beharra azpimarratzen du, hala nola Kirunan 130 urtez pilatu diren burdin mineralaren zaborra birprozesatzea. Bere hitzetan, “zer da berdea? Zerk geldituko du klima aldaketa? Lurpetik burdin eta lur arraro gehiago ateratzeak edo lur gehiago ez kutsatzeko ekosistema gehiago ez kaltetzea xedetzat  hartzeak?”. Greta Thunberg klimaren aldeko militanteak ere argi du: erregai fosilen ustiapen neurrigabea uzteak ez du erran nahi berriztagarriak neurrigabe ustiatzen hastea. Mezu hori zabaltzeko joan zen Samiekiko elkartasunez.

Dependentzia batetik askatu, zein preziotan?

Txinan dagoen Bayan Obo meategian aurkitzen da munduan ustiatzen den lur arraro baliabidearen %60a, eta Txina nagusi da ere mineral horien ustiapenean, oraingoz egoera ia monopolikoan egonik. Adibide esanguratsua da 2021ean Europar Batasunean erabili ziren lur arraroen %98 Txinatik inportatu zirela. Aldaketa beharrezkoa dela dio Ebba Busch Suediako energia ministroak, Europa bertze herrialdeei – eta batez ere Txinari – dependenteegia delako materia horiei dagokienez. Mineral horiez gain, ongarriei dagokienez Kirunako hobi berriak argudio bat gehitzen du: lur arraroekin batera, Europak behar duen fosforoaren laurdena dauka, ebaluatu dutenez. Kanpoko herrien menpekotasunetik atera beharraz gordinki ohartu zen Europa iaz, luzaz oinarrizko baliabideak hornitzen zizkioten industria kutsatzaileak bere mugetatik urrun zeudela: lur arraroak, erregai fosilak, ongarriak, gurean baino ingurune arau askoz lausoagoak dituzten herritatik prezio merkean inportatzen genituen. Bayan Obo meategia dagoen Baotou hirian, Mongoliarekiko mugan, normala baino 32 bider handiagoa da erradioaktibitate maila (konparaketarako, Txernobylen 14 bider da) eta minbizi asko lur arraroen prozesatzeari lotuak direla susmatzen du Txinako Greenpeace taldeak.

Funtsean, Kirunako meategi berriaren proiektuaren inguruan jasangarritasunaren bi aurpegik talka egiten dute. Meategiaren promotoreen ikuspegitik, dena errazago litzateke Samiek ez balute haien bizimodu tradizionala atxiki nahi, eta horren ordez hobetsiko balute ibilgailu elektrikoaren mundua. Samien ikuspegitik, garapen industrialak mehatxua izaten jarraitzen du, zeharka –klima aldaketaren bidez– edo zuzenean –meatzearen bidez–.

Bietarik jasangarriagoa zein den argi bada ere, gizarte mailan desazkundea onartzeko prest ote gara?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


Eguneraketa berriak daude