Hurren arte

Dagoeneko bost urte pasatxo igaro dira ARGIAn kolaboratzeko proposamena jaso nuenetik. Akordatzen naiz, artean nirea ere bazen gurasoen etxean nintzela e-maila irakurri nuenean. Urduri jarri nintzen. Segundo erdia behar izan nuen erantzuna pentsatzeko, baina denbora hartu nuen bueltako mezua batere akatsik gabe idazteko. Behin eta berriro errepasatu nuen bidali aurretik, eta zalantza egin nuen ARGIAn argitaratzeko moduko maila izango ote nuen. Ardurak harrapatu ninduen. Txukun egin nahi nituen gauzak.

Ordutik hona, gustura jardun dut hiruzpalau hilabetez behin eskribitzen. Saiatu naiz patxadaz eta mimoz lan egiten. Aske mugitu ditut behatzak teklatuan zehar; “3.400 karaktere espazioak barne”, horixe izan dut muga bakarra. Ugalezintasuna, haurdunaldia, erditzea, dolu perinatala, puerperioa, edoskitzea, hilekoa, sexualitatea… Egia esan, harro nago horrelako gaiei tartetxo bat eman izanaz. Alabaina, kantak dioen moduan, ezer ez da betiko. Eta honaino heldu naiz. Asko kostata hartu dut erabakia: hauexek dira ARGIAn idatziko ditudan azken letrak.

2023. urtea asmo potoloz bete dut. Leiho handiak ireki ditut parez pare, eta beldur naiz korrontearen ostikoa gehiegizkoa izango ote den. Horregatik erabaki dut aurretik zabaldutako zenbait leiho ixteko unea heldu dela. Haize boladaren esku uztea baino, nahiago baitut hautua neronek egin. Emeki egin nahi dut, ezer puskatu aurretik.

Tira, erdi damutzen hasia naiz jada, eta inguru-minguru ibili baino, hobe dut harira jo. Hauxe dut agur-testua. Literatura gutxi, oraingoan. Zuzen eta soil. Esker hitzez bete nahi ditut lerro hauek. Horixe besterik ez.

Ugalezintasuna, haurdunaldia, erditzea, dolu perinatala, puerperioa, edoskitzea, hilekoa, sexualitatea... Harro nago horrelako gaiei tartetxo bat eman izanaz

Mila esker, ARGIA, nire aldeko apustua egin izanagatik. Mila esker zuen etxean horren jator hartu izanagatik. Mundiala izan da tarteka-tarteka idazteko denbora hartu behar izana. Aitortzen dut tristea dela, baina derrigortasunak eman dit abagunea. Entrega-data bat; aitzakiarik ez, beraz. Neurri batean izan da nolabaiteko auto-zainketa. Gustuz egiten denari agendan tokia topatu behar izatearen paradoxa.

Mila esker nire artikuluren bat irakurtzeko astia hartu duzuen guztioi; oraindik ere oso arraroa egiten zait ezagutzen ez ditudan irakurleak badirela pentsatzea. Eta, noski, bihotz-bihotzez eskerrik asko sekula hutsik egin ez duzuen lagun, familia-kide eta lankideoi. Luxuzko fans-ak zarete. Asko maite zaituztet.

Mila esker, uniformea soinean, nirekin topo egin duzuen emakume eta familiei. Nire ofizioari zentzua ematen diozue, eta hortik idatzi dut gehien-gehienetan. Zuetatik abiatu naiz ia letra guztietan. Zuek piztu dizkidazue burutazioak. Zuei zor dizkizuet hausnarketak.

Azken eskerra izan ohi da bereziena. Eta zuretzat doa, Aitor; idatzi dudan guztiak izan baitu zuretik ia niretik bezainbeste. Arretaz irakurri dituzu artikulu den-denak. Gordin egin didazu kritika. Zorrotz bezain maitekor lagundu didazu. Mila esker aldamenean egoteagatik. Nire musa. Polita izan da zure alboan sortzea. Are politagoa pentsatzea, orain, sabel barruan daramadala elkarrekin sortu berri duguna. Datorrena datorrela, horri eskainiko diogu aurrerantzean ahal bezainbeste patxada eta mimo.

Seguru zer idatzia izango dudala hemendik aurrera. Eta segituko dut idazten. Horixe baita ahaztu nahi ez dudana betiko gordetzeko topatu dudan modua. Beste batzuek argazkiak ateratzen dituzten gisan idazten dut nik. Izango da hurrengoren bat, beraz. Ze, leihoa itxi bai, baina ondo gorde dut giltza, badaezpada. Izango da noiz eta non. Hurren arte.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Eguneraketa berriak daude