Ibai hegalariak munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

  • Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso garrantzitsua baita klima erregulatzeko. Hori ulertzen hasi berriak gara.

Victor Gorshkov eta Anastassia Makarievak punpa biotikoaren teoria garatu dutenetik, zientzialariek arreta handiagoa ematen diote uraren zikloak klimarentzako daukan garrantziari. Science et Avenir
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 22an

New Yorken 1992an klimaren beroketari buruzko Biltzarreen prozesua abiatu bezain laster, argitalpen zientifikoak hasi ziren arreta jartzen "aireko ibai" deituei, eurien sorreran garrantzia handia duten ur-lurrinezko korronteei. Hasieran "ibai troposferikoak" izendatutako "aireko ibai" horiek sortzen dira ozeanoetako ebaporaziotik eta Amazonia, Kongo eta Siberiako oihan handietako ebapotranspiraziotik. 1992an Tropospheric rivers? A pilot study ("Ibai troposferikoak? Azterketa pilotua") ikerlanean Reginald Newell eta beste zenbait zientzialarik zioten aireko lurrin-korronteon emaria oso handia zela: Amazoniakoa hurbiltzen zitzaion Amazonas ibaiaren emariari –165.000 m3 segundokoa–.

Hamabost urte beranduago, 2006an eta 2007an, San Petersburgoko Victor Gorshkov eta Anastassia Makarievak formulatu zuten punpa biotikoaren printzipioa: "Mekanismo bat zeinaren bidez berezko oihanek sortzen eta kontrolatzen dituzten ozeanotik lehorrera doazen haizeak, lurreko bizi-klase guztiei hezetasuna eramanez". Honela erakutsi zuten oihanek eta zuhaitzek klimaren gain jokatzen duten rol funtsezkoa: oihan handiek ebapotranspirazio bidez sortutako lurrin-ibaiei gehitu behar zaie ozeanoei xurgatu eta lehorrean milaka kilometrotara barnatu arazitako hezetasuna.

Hego Amerika osoaren kliman rol erabakigarria dute Amazoniatik sortu aireko ibaiek

Ideia hau bereganatu zuen 2014an Brasilgo INPE Espazioaren Ikerketarako Institutu Nazionaleko ikerlari Antonio Donato Nobrek, The Future Climate of Amazonia ("Amazoniako etorkizuneko klima") azterlanean. Hartan, Nobrek azpimarratzen zuen Amazoniako oihanetik sortutako lurrinezko aireko ibaiek rol erabakigarria jokatzen dutela Hego Amerika osoaren kliman (hesi lana egiten duten Ande mendietatik ekialdekoan), baita Ipar Amerikako zati batekoan ere, eta euriak sortzen dituztela.

Gelditu berehala deforestazioa

Baina Antonio Donato Nobrek deforestazioaren kalte suntsitzaileak ere salatzen zituen: gutxitu egiten ditu zuhaitzen ebapotranspirazioak eragindako ur-lurrun kopuruak, eta ondorioz haietatik sortutako euriak ere bai, eta punpa biotikoari nahasmendua eragiten diote, asko kaltetzen dituelako itsaso inguruko basoak, itsasoko aire hezea xurgatzen dutenak. Gerta liteke suntsiketa honek ondorio dramatikoak ekartzea: Amazonia sabana bihurtzea, eremu bat non zuhaitzen presentziak indarra galdu duen belar motako landareen mesedetan. Lehendik bada sabana bat Cerradon, Amazoniako hego aldean, eta jada haren %40 suntsitua dute abelazkuntzaren eta soia soroen mesedetan.

Horrela, Brasilgo biztanleen eta jardueraren gehiengoa biltzen dituen Sao Paulo hiriaren mendebaldeko eremu zabal bat bilakatu liteke basamortu, gaur antzeko latitude batean Australiak daukan basamortu itzelaren antzekoa. Berrikitan, 2021ean, Arte telebista kateak eskaini du Pascal Cuissoten Le mystère des rivières volantes d’Amazonie ("Amazoniako ibai hegalarien misterioa") filma eta bertan erakusten da nola jada bilakaera hori hasia den: Iguazuko ur-jauzi famatuetan, aipatu eremu horretan Brasil eta Argentina arteko mugan daudenetan, garai batean ura baldin bazihoan hiru kilometroko zabalera batean, gaur egun sasoi lehorrean zabalera horren erdia baino gutxiago hartzen du.

Beste alde batetik, UNEP Nazio Batuen Erakundearen Ingurumenarentzako Programak 2021eko abuztutik gomendatzen du "lurreko klima freskatzeko eta paisaiak hidratatzeko lan egitea landareekin, lurzoruekin eta urarekin". UNEPek argi eta garbi ondorioztatzen du klimaren hondamendia saihesteko beharrezkoa dela deforestazioa berehala gelditzeaz gain, mundu osoan ekitea oihanak landatzeari eta garatzea lurzoruak biziberritzen dituzten nekazaritza praktikak, esate baterako agroforesteria.
Izan ere, gaur nagusi den laborantza ereduan, ongarri kimikoetan oinarrituta dagoelako, lurzoruetan geratzen den gai organikoa (humusa) hain murritza izateak eragiten du lurzoruek galtzea urari eusteko ahalmena, eta soroek lehorteari aurre egiteko erresilientzia gutxiago edukitzea. Horrek ondorioak dauzka ebapotranspirazioan, hau ezberdina baita lurzorua estaltzen duen landaredia laborez, belazez, heskaiz edo zuhaitzez osatuta dagoen arabera.

GIEC taldea irteerarik gabeko bide batean da, ezikusia egin diolako urak kliman daukan garrantziari

GIEC Klimaren Garapenerako Gobernuen arteko Aditu Taldea irteerarik gabeko bide batean sartu da, ezikusia egin diolako klimaren aldaketetan urak daukan garrantziari, soilik kontuan hartuz negutegi eragineko gasak. Zeren eta, atmosferan negutegi eragineko gas kopuruen handitzea geldi araztera iritsiko bagina ere, berdin jarraituko lukete deforestazioak eta lurzorua okupatzeko dauzkagun gure moduek, klima aldaketa eraginez eta Lurreko eskualde zabalak basamortu bilakatzeraino iritsiz.
Egia da GIEC sortu zenean (1988. urtea) klimaren aldaketen esplikazioa negutegi eragineko gasen kopuruen handitzean zetzala. Baina gaur egun, planetaren idortzea eta desertifikazioaren zabaltzea saihestu nahi baldin badira, nahitaezkoa da kliman urak jokatzen duen rola kontuan hartzea. Beraz, berehala gelditu beharra dago oihan handien deforestazioa, baso berriak landatu eta laborantza eredua iraultzeari ekitea. Zeren eta lortu baitaiteke nekazaritzak uraren zikloa suntsitzeari utzi eta, alderatziz, aldaketaren palanka bihurtzea, hezetasunari eusteko eta karbono gehiago lurrean atxikitzeko gaitasuna daukaten lurzoru bizien bitartez.

Daniel Hofnung, ingeniari gaur erretretan sartua, Eau Ile-de-France (Ile-de-Franceko Ura) koordinakundeko lehendakaria da. Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna dela eta, iritzi artikulu hau frantsesez argitaratu du Reporterre aldizkarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak arazoa kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-20 | Nicolas Goñi
Betirako urpetutako lurrez ordaintzen dute klima aldaketa Hego Sudanen

Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


COP29 Azerbaijanen
Klima aldaketari aurre egiteko orain arte baino hamar aldiz diru gehiago bildu beharko dute Bakun

COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude