Bartzelonako Clínic ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia saileko arduraduna eta Society of Endometriosis and Uterine Disorders elkarteko presidentea da Francisco Carmona (Jaen, Espainia, 1959). 2021ean Endometriosis. La guía para entender qué es y cómo cuidarte (Endometriosia. Ezagutzarako eta zaintzarako gida bat, Grijalbo argitaletxea) liburua argitaratu zuen.
Martxoaren 15a Endometriosiaren Nazioarteko Eguna da. Zer da zehazki gaixotasun hau?
Jatorri ezezaguna duen gaixotasun kronikoa da. Funtsean, nolabait ulertzeko, endometriosia duten gaixoei endometrioa bere tokitik kanpo hazten zaie. Umetokia estaltzen duen mukosa bat da endometrioa, eta hori umetokitik kanpo dagoenean inflamazioa eta itsaspenak eragiten ditu. Mingarria da.
Hilekoan zehar min izatea barneratuta dugu, baina endometriosia zenbateraino da ohikoa eta kezkagarria?
Hilekoak ez luke ondoez arina baino eragozpen gehiagorik eragin behar, eta medikuren batek kontrakoa erraten badu profesionalez aldatu beharra dago, ahalik eta agudoen. Adibide bat jarriko dut: 0tik 10erako eskala batean, 0 min guttiena eta 10 gehiena izanik, 3tik goiti dagoen guztia aztertu eta esploratu beharko litzateke, zergatia jakin eta tratamendua bilatzeko.
Espainiako Estatuan ugaltzeko adinean dauden hamar emakumetik batek pairatzen du. Datuen arabera, endometriosa duten emakumeak gehiago dira diabetesa edo asma dutenak baino. Ezezaguna izaten jarraitzen du, ordea. Zergatik?
Hilekoaz solastatzea tabua bada, hileko mingarriaz solastatzea are gehiago. Baina endometriosiaren tabua haustea funtsezkoa da, modu bakarra delako hainbertze emakumeren bizitzan eragiten duen talka murrizteko.
Zeintzuk dira endometriosiaren sintomak?
Bi azpimarratuko nituzke. Batetik, mina. Gaixotasuna duten ia pertsona denek pairatzen dute: hasieran, hilekoaren gisakoa izan ohi da; baina, gerora, bortitzagoa bilakatzen da eta denboran ere luzatzen da hilekoaz haratago, hala nola, obulazioan eta harreman sexualak izatean kroniko bilakatu arte. Bertze sintoma ohikoa da gaixotasuna duten hamarretik ia lauk haurdun gelditzeko zailtasunak dituela.
Osasun mentalean eraginik izaten du?
Noski. Kontua da, denbora luzez gaixotasuna duten emakume anitzen sintomak normalizatu eta ezeztatu egiten direla. Ohituta daude aditzera sintomak imajinatu egiten dituztela edo ez direla hainbertzerako. Ezin dugu ahantzi sintomak agertzen direnetik diagnostikoa egiten den arte batez bertze hamar urte pasatzen direla. Larria da, eta, noski, horrek guztiak antsietatea, depresioa eta bertzelako hainbat kalte eragiten ditu osasun mentalean.
Zergatik da garrantzitsua gaixotasuna goiz atzematea?
Modu bakarra delako emakumeak behar duen tratamendua garaiz abiatu eta gaixotasunaren bidea aldatzeko. Detekzio goiztiarrari esker, itsaspenak, bertze organoetan kalteak sortzea edo ugalkortasun arazoak eta minaren kronifikazioa ekidin daitezke. Funtsean, emakumeen bizimodua hobetzea lortuko genuke.
Zentzu horretan, endometriosia duen emakume askok salatzen dute emakume izateagatik ahantzita daudela osasun sisteman.
Osasun sisteman nagusi den genero joeraren adibide argia da endometriosia. Gaixotasunaren zergatiak, seguruenik, sozialak ere badira. Eta, noski, gizartean nagusi den begirada androzentristak eragin zuzena du: medikuok gizartearen parte garen heinean, gabezia berdinak ditugu.
Osasun mentala tabua bada, emakumeena are gehiago. Osasun sistema publikoak endometriosia duten emakume horien beharrak ongi zaintzen ditu?
Inola ere ez. Emakumeen osasun mentalaren arreta eskasa eta guttiegia da. Ez daude behar bezala prestatuko profesional asko, eta ez dago babesik.
Eta zein izaten da endometrioa pairatzen duten gaixoentzako tratamendua?
Ez dago tratamendu sendagarririk, hori hala da, baina tratamendu hormonal eta kirurgikoen erabilera egokiak laguntzen du, esaterako ugalketa laguntzarako teknikak praktikatuz eta bizitza estiloan hainbat aldaketa eginez. Horrela lortu daiteke gaixotasuna duten emakumeek bizitza normala eta zorionekoa izatea. Baina horretarako funtsezkoa da emakume bakoitzaren beharretara egokitutako bide-orri bat egitea.
"Funtsezkoa da emakume bakoitzaren beharretara egokitutako bide-orri bat egitea"
Abortuaren Lege berriarekin, hileko mingarriak dituzten langileek hiru eguneko gaixoaldirako baimen eskubidea izango dute aurrerantzean. Zer deritzozu?
Neurri aproposa iruditzen zait, zalantzarik gabe, baina guttiegi da. Endometriosiari dagokionez ez dira lan bajak bakarrik behar: gaixotasunaren zergatiak ezagutzeko ahalegina egitea ezinbertzekoa da, baita konponbide egokia aurkitzea ere. Ikerkuntza ezinbertzekoa da tratamendu sendagarriak aurkitu ahal izateko.
Zein da premiaz ekiteko endometriosiak duen erronkarik garrantzitsuena?
Medikuntzaren begiradatik detekzio goiztiarra, batetik; eta gaixotasuna nondik datorren ezagutu ahal izatea tratamendu sendagarriak aurkitzeko, bestetik. Baina gizartean ere erronka garrantzitsuak daude: endometriosia ezagutzera eman beharra dago, normalizazioak emakume anitzei eragiten dien sufrimendua bukatzeko.
"Ezinhobeki gogoratzen dut endometriosiarekin artatu nuen lehendabiziko emakumea, 1996. urtea zela uste dut: endometriosi sakona zuen eta nire zerbitzuko medikuek ebakuntza egin zioten. Bi urte geroago Ginekologia Orokorreko anbulatorioan nintzela, berriz egin nion kontrol bisita. Ebakuntza egin zioten arren, berdin zegoen. Bere kasuak gaixotasunarekiko interesa piztu zidan. Orduz geroztik saiatu naiz ahalik eta emakume gehienengana iristen, gaixotasunari buruzko informazioa eta behar dituzten erantzunak emateko. Horregatik erabaki nuen 2021ean liburua idaztea: modu errazean azaldu nahi nuen gaixotasunaren inguruan jasota neukan informazio guztia".
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]
Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.
Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute gaixotasuna ikusarazi, elkar babestu eta formakuntzak emateko. Salatu dute “gutxi” ikertzen dela eta mediku batetik bestera ibili behar dutela.
Europar Batasunean hilekoaren minaren ondoriozko baja aitortu duen lehen estatua da Espainiakoa. Abortuaren Legearen erreformak jaso ditu neurriok.
Hainbat gaztek ginekologoarekin duten lehen harremana korapilatsua izan ohi da. Euren bizipenak eta kezkak kontatu dizkigute Aroa Sotelok (Bilbo, 1998), Ainhoa Labairuk (Bilbo, 1998), Naiara Martinek (Mar del Plata, Argentina, 1990) eta Uxue Reyk (Iruñea, 1997). Lehenago... [+]
Imajinatu, nonbait honetako elkarteren batean, neska sartu berri batek, inozentzia osoz proposatzen duela komunean, komuneko papera dagoen moduan, konpresak edo tanpaxak jartzeko. Eta komuneko papera jartzeaz arduratzen den kidea guztiz asaldatzen dela bere adinean konpresak... [+]
Ane Narbarte Lasa eta Maddalen Aristegi Sanchez oiartzuarrak dira Loregorri proiektuaren sortzaileak, “ziklizitatea eta hilekoa askatasunez bizitzea” helburu duen egitasmoa. Euskal Herri osotik euskarazko tailerrak emateaz gain, haiek ekoiztutako konpresa ekologikoak... [+]
Odola dario literaturari artikuluan euskal literaturan hilekoak bete izan duen tokiari erreparatu genion, aztertzeko nola irudikatua izan den. Artikulu haren segida da honakoa, baina fokua pixka bat zabalduta: testuaz gain irudiak ere barne hartzen dituzten lanei erreparatuko... [+]
2019an hitzeman zuen PSOE eta Podemosen gobernu koalizioak hilekorako produktuen BEZa jaitsi edo ezabatuko zuela, baina azkenean 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan txertatuko dute neurria, BEZa %10etik %4ra apalduta.
- Ba al zatoz, izeba? –galdetu zidan bainujantzia soinean eta loredun flotagailuak besoetan.
- Bai. Egon pixka batean, komunetik pasa behar dut eta –erantzun nion maitekor.
- Lagunduko dizut! –Eskutik helduta abiatu ginen eskaileretan gora.
Soinekoa... [+]
Nola dago irudikatua hilekoa euskal literaturan? Ainhoa Aldazabal Gallastegik esku artean ibilitako liburuetan aurkitu ditu, besteak beste, hain hedatuak dauden hilekoarekiko isiltasuna, tabua eta mina, baina baita hilekoaren beste perspektiba bat plazaratzen duten narrazioak... [+]
Hilekoaren zikloak kirol emaitzetan duen eragina “gehiago ikertzeko” eskatu zuen Dina Asher-Smith Erresuma Batuko atletak, Europako txapelketan 100 metroko finala azkena bukatu eta egun gutxira 200 metroko finalera lehena sailkatu zenean. Orain arte gaiaz dauden 35... [+]
Erresuma Batuko Dina Asher-Smith zen Munichen jokatu berri diren Europako Atletismoko Txapelketan 100 metroko lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina azkena egin zuen. BBC hedabidearen elkarrizketan aditzera eman du hilekoaren eraginek zaildu ziotela lasterketa eta kirol... [+]
Bizitzak buelta asko ematen ditu. Nork ez du esaldi hori entzun eta esan? Bizitza faseak dira, ziklikoa da eta momentura egokitzen joaten gara. Badu bertute hori gizakiak. Egokitzearena. Baina zer gertatzen da hileko ziklikotasunarekin? Munduaren erdia gara gutxi gorabehera... [+]