Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather ekintzaile apatxea igo zen oholtzara, jantzi tradizionalak soinean, eta komunikatu bat irakurri zuen, AEBetako jatorrizko herriei ematen zitzaien tratua salatuz.
Oscarretako ekitaldian bildutako aktore eta zinemagile askoren txistuen artean, Hollywoodek jatorrizko herriak gutxietsi eta kriminalizatzen zituela esan zuen Sacheen Littlefeatherrek 1973ko martxoko egun hartan, eta hilabete lehenago Wounded Knee herrian abiatutako okupazioa ekarri zuen gogora.
1890ean sarraskia egin zuen AEBetako armadak Hegoaldeko Dakotako Pine Ridge erreserban. 83 urte geroago, AEBetako Gobernuak jatorrizko herriekiko zeukan jokaera hobetzeko eskatzen zuten, eta haiekin ordurarte hitzartutakoa gutxienez betetzeko. Zehazki, tribuen presidente Richard Wilsonen ustelkeria eta abusu praktikak salatu nahi zituzten eta hura kargutik kentzea zen mobilizazioaren helburu nagusietakoa.
Okupazioak 71 egun iraun zuen guztira, bi ekintzaile hil zituzten, eta okupatzaileek ez zuten berehalako helburua lortu; Wilsonek karguan jarraitu zuen, eta gainera 1974an hauteskundeak berriro irabazi zituen, iruzurra eta mehatxuak medio. Ondorioz, hurrengo urteetan bertakoen aurkako indarkeriak gora egin zuen Pine Ridge erreserban, nagusiki, Wilsonen milizia pribatuaren eskutik –erreserbaz kanpoko arduradunek ez ikusiarena egin zuten–. Amerikako Indiar Mugimenduaren (AIM) arabera, hiru urtetan argitu gabeko 64 hilketa kasu izan ziren erreserban; FBIren arabera, ordea, lau besterik ez ziren izan itxi gabeko kasuak.
Eta, hala ere, Marlon Brandoren keinuak eragina izan zuen, negatiboa nahiz positiboa. Oscarrari uko egitearen alde txarra atentzioa neurri batean desbideratzea izan zen, batez ere, Sacheen Littlefeather ekintzaileari buruzko informazioa azaleratzen hasi zenean.
Brandok eta gainerako pertsona ezagunek kazetariak erakarri zituzten erreserbara, eta AEBetako herritarren nahiz munduko beste hainbat herrialderen begiradapean, armadaren interbentzio bortitza zaildu zuen
Mezua iritzi publikora
Littlefeather (jaiotzez Marie Louis Cruz 1946-2022) ekintzaile eta aktorea zen, eta aitaren aldetik apatxe, yaki eta pueblo herrietako arbasoak zituela zioen. Baina bere senitarteko guztiek ukatu egin zuten hori, familiak jatorria Mexikon, Frantzian, Alemania eta Herbehereetan zuela esanez. Besteak beste, apatxe tribuko arduradunek ere Littlefeatherrek esandakoa gezurtatu zuten. Hortaz, benetako mezua zabaltzea nahi ez zutenen pozerako, Marlon Brandok aktore bat kontratatu omen zuen jatorrizko herrien borroka (eta jantziak) bereganatzeko.
Baina mezua nolabait zabaldu zen. Marlon Brandoren keinuak oihartzun gehien lortuta ere, beste hainbat pertsona ezagunek bat egin zuten okupatzaileen alde: Johnny Cash abeslaria, Angela Davis ekintzailea, Jane Fonda aktorea, William Kunstler abokatua, Tom Wicker kazetaria… Babes horren eraginez, jatorrizko herrien gaia iritzi publikora iritsi zen, eta herri horietaz zegoen pertzepzioa zertxobait hobetzen lagundu omen zuen, berehalako neurri praktikorik ekarri ez bazuen ere.
Baina berehalako neurri negatibo bat saihestea lortu zuten behintzat, AIMk aitortu zuenez: Brandok eta gainerako pertsona ezagunek kazetariak erakarri zituzten erreserbara, eta AEBetako herritarren nahiz munduko beste hainbat herrialderen begiradapean, armadaren interbentzio bortitza zaildu zuen. Bestela esanda, Oscar sariari uko egiteak Wounded Kneeko bigarren sarraskia saihesten lagundu zuen.
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]