Harribitxi bat

Olaia Inziarte | Non: Arizkunenea (Elizondo) | Noiz: Otsailak 11
Olaia Inziarte | Non: Arizkunenea (Elizondo) | Noiz: Otsailak 11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eskerrak denboraz etorri garen. Ez da inor gehiago kabitzen Elizondoko Arizkunenea ganbaran eta, esan didatenaren arabera, barruan gaudenak bezainbeste geratu dira kanpoan. Etxean jokatzen du gaur Olaia Inziartek. Etxean eta formatu txikian; erronka bikoitza.

Lekua hartu bezain pronto izan dut flash bat hamar bat urte atzera, kontserbatorioko ganbera-taldearekin oholtza hori zapaltzea tokatu zitzaidanekoa (eta bereziki ongi pasa ez nuenekoa). Hirukotean atera da Inziarte ganbarara, Ander Unzaga teklatuan eta pianoan eta Erik Deza gitarran lagun. Ezin izan dut bere lekuan jartzea ekidin eta urduri jarri naiz, baina kantuan hasi eta segituan pentsatu dut: "Deusek ez du huts eginen, fidatzen naiz %100". Gertatu izan zait hori beste batzuekin, baina inoiz ez Inziarte bezain gazte den inorekin. Lehenengo kantua bukatu eta ondoan dudan lagunari begiratu diot, flipatzen ari gara.

Hiruko formatuak dakartzan alde onak probestuta, kantuak lasai azaltzeko eta publikoa hurbil izateko aukera izan du kantariak. Lehenengoarekin bakarrik lortu du bigarrena. Ezinezkoa da Olaia hizketan entzun eta hiru esaldi bota dituelarik norberak bere buruarendako puta ama ez pentsatzea. Inposiblea da bere laguna izan nahi ez izatea.

Norbere minei eta besteenei kantatzen die, amatxiri, suizidioari, jakin gabe mintzo direnei eta Laguni, gai sakon eta garrantzitsuenei kantatzeko ez baita egunerokotasunetik urrunegi joan behar. Kolaborazio dezente ditu Inziarteren diskoak, ez da ohikoa izaten lehenengo lan batean. Eta beldur nintzen pixka bat horiek denak nola ekarriko zituen hirukotean oholtzara. Segituan ikusi dut ez duela bere burua baino askoz gehiago behar.

Transmisioaren auzia, periferiak, erreferenteen genealogiak eta hitz lodi horiek guztiak mahai gainean dauden honetan, lagun baztandar gazte birekin egin nuen aurreko egunean bidaia bat. Eta esplikatzen zidaten Baztan beti “euskalduntasunarekin" lotua izan bada ere, haiek ez dutela adibidez euren burua euskal musikaren munduan ordezkatua ikusi orain arte, eta oso pozik zeuden Olaiak zentzu horretan (ere) egiten zuen aportazioagatik. Norbaitek hartzekotan Olaiak hartu behar zuela paper hori. Orain hobeki ulertzen dut zergatik.

Kontzertutik atera eta ez dut ongi jakin zer esan, baina argi izan dut azken bizpahiru urteetan ikusi dudan kontzerturik fuerteena izan dela. Eta plazera izan da deskubritzea etxetik batere urruti joan gabe ere badela nor miretsi eta norengandik ikasi. Musika eskolako garaietatik ez zuen eszenatoki hori ukitzen oronoztarrak, eta gaurkoarekin garai hartako oroitzapen garratzari agur esan diola kontatu digu. Eta berak bezala, beste batzuok ere bai.

P.D.: Oxala denok Olaia bagina.


ASTEKARIA
2023ko martxoaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Karmelo Landa
#5
Ane Ablanedo Larrion
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude