Opus Liricaren ahalegin berria

FITXA

Kursaal Eszenak aurkeztutako Leoncavalloren Pagliacci opera. Opus Lirica Orkestra. Zuzendariak: Iker Sánchez, Santa Cecilia Abesbatza. Laida Otaduy, Promusika Abesbatza. Alain Ayerdi, Easo Abesbatzaren Eskolaniak. Gorka Miranda. Bakarlariak: Nacho Guzmán (tenorea), Ainhoa Garmendia (sopranoa), Hao Wen eta Pau Armengol (baritonoak), Aitor Garitano (tenorea). Eszena-Zuzendaritza: Pablo Ramos eta Carlos Crooke. Lekua: Kursaal Auditorioa. Data: otsailaren 18a.

 

Batzuetan, gozamenerako ez ezik, gizartea gai jakin ba­ten inguruan kontzientziatzeko ere progra­matu daiteke jarduera artistiko bat. Hori izan da Opus Liricaren asmoa Leoncavalloren Pagliacci opera publiko donostiarraren aurrean aurkezteko orduan. Opera honetan jeloskortasunak eta emakumearenganako mespretxuak dute protagonismoa. Argumentua XIX. mende amaierako Italia sakonean gertatzen da. Egia esan, denbora asko igaro eta gizartean aurrerapen handiak egin diren arren, emakumeen aurkako indarkeriak eta emakumeen mendekotasun harremanak ez dira nahi genukeen guztia aldatu.
Goazen gai artistikoa aztertzera. Lehenik eta behin, antzezpenaren abiapuntu den kontzeptu eszenikoari erreparatu behar diogu. Zerbait klasikoari twist bat ematea ohi­koa da, askotan ikusi dugu. Baina batzuetan bira txiki horrek ez du zentzurik, edo ez dio obrari ekarpen handirik egiten.

Kasu honetan originaltasun elementuak egon ziren. Eta originaltasun hori, oro har, eszenatokiaren gainean pertsona eta elementu gehiegi egotean oinarritzen zen. Zalaparta handiegia agertokian. Koruko kideak ikusle gisa, gertakarien lekuko, dantzari zentzugabe samarrak, pailazoei ustez eragiten zieten hariak... Dena gehiegizkoa. Arreta galtzea eragiten zuen benetan garrantzitsua zen horrengan, gertaera artistikoaren gainean, eta publikoari helarazi nahi zitzaion mezuan.
Ahots arlora pasata, bakarlarien emanaldia eraginkorra izan zen, baina agian eraginkortasun horretatik ere ez zen pasa.
Ainhoa Garmendia, Opus Liricaren zuzendaritza artistikoa eramateaz gain, soprano bikaina da, eta Neddaren papera xarmaz interpretatu zuen. Oso une ederrak izan zituen (adibidez, Qual fiamma avea nel guardo, zinez polita), nahiz eta papera ez izan agian bere ahots dohainei distira gehien ematen diena.

Nacho Guzman tenoreak Canio antzeztu zuen, Ned­daren senarra. Proiekzio ona erakutsi zuen, nahiz eta bere fraseaketa  hobea izan zitekeen. Hao Wen eta Pau Armengol, biak baritonoak, Tonio eta Silvioren roletan hurrenez hurren, juxtu geratu ziren proiekzioan, baina beren paperak erraztasunez eta eraginkortasunez egin zituzten.

Santa Zezilia Abesbatzak, Easo Abesbatzaren Eskolaniak, Promusika Abesbatzak eta Opus Lirica Orkestrak une on eta txarrak izan zituzten, baina beren lana zuzen egin zuten uneoro.

Jakina, Opus Lirica zoriondu behar dugu ahalegin handiagatik, batez ere kontuan hartuta Kursaal ia hutsik zegoela. Hori bai pena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


Eguneraketa berriak daude