Oposiziogile eta opositore

  • Azken boladan euskaraz eroso aritu nahi izan dut oposizioak egiten. Hasteko, oposizioa bera ez da erosoa, hobe definitzen dute hitzaren aldaerek: erasoa inteligentziari memorizazioan oinarrituta dagoelako, batzuetan erosia, bertzeetan erauzia zaigun aukera, penosoa edo peñazoa, gehienetan arazoa eta eroa oso. Beraz, oposizioan euskaraz eroso aritzea erronka bikoitza edo berrerronka izan da eta jarraian kontatuko dizuet zergatik.


2023ko otsailaren 08an - 12:56
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lehendabizi, izena eman behar. Formularioa betetzen hasi orduko plataformak "patua" aukeratzeko eskatu zidan. Zorionez, ez zen galdera irekia eta, zerrendan erreferentzia geografikoak bertzerik ez zeudenez, segituan ohartu nintzen lantokiari buruz ari zela, hau da destino fisikoari buruz. Dena den, ongi ulertu nuen euskaraz aritzeak nire patua markatuko zuela eta, egiari zor, enpatia sentitu nuen, patu horrek berak bultzatuta, "klika" kontrako aldera egin zutenekiko, alegia momentu horretan formularioaren hizkuntza aldatzeko klik egin zutenekiko.

Bigarren momentu kritikoa azterketa egiteko hizkuntza erabakitzea izan zen. Erabaki pertsonala, askea dirudi, baina kasu. Zein hizkuntzatan dago bibliografia? Eta ikasmaterialak? Akademia batera joateko asmoa baduzu, irakaslea zein hizkuntzatan arituko da? Azterketa egin nahi duenak, bertzeak bertze, bere esku ez dauden aldagai guzti horiei erreparatzen die eta horregatik da garrantzitsua erakundeek dagokien lana egina izatea, aztertzaileak berak errotik baldintzatu ez dezan askea zirudien abiapuntuko erabakia.

Oposizio dezente egin ditut eta behin, behin bakarrik, eskaini du oposizioa deitzen zuen erakundeak prozesu osoa euskaraz eroso egiteko aukera. Zin dagizuet gainerako hizkuntza guztietan bezain aspergarria dela euskaraz administrazio prozedura ikastea, baina zin dagizuet, egin dudalako, posible dela. Orduan, posible bada, zergatik ez da sistematikoki bermatzen oposizio guztiak euskaraz eroso egin ahal izatea? Administrazioa euskalduntzeko bide eraginkorra litzateke. Gaur gaurkoz, kasurik onenean meritua edo baldintza da euskara jakitea oposizioetan, baina kasu guztietan oposizioa euskaraz egiteak are meritu handiagoa du. Ez da normala euskaldunak oposizioa erdaraz egitera bideratzea eta konfort gune horietatik aterarazi beharko ditugu erakunde batzuk bertan euskaraz eroso aritzeko guneak eraiki nahi baditugu.

Azkenik, azterketa eguna ailegatu eta bozgorailuetatik aditu da: "Azterketa euskaraz egin nahi baduzu, mesedez, altxatu eskua". Ez dago eskurik bistan, baina erabakia hainbertze baldintzatu ondotik, zitala litzateke azterketa euskaraz ez egitearen errua osoki leporatzea azterketa egiten duenari. Euskalduna itotzen du erruaren zamak, feministak eta ekologistak erruz itotzen ditugun bezalatsu. Ikasi behar dugu askatzen eta, aldi berean, ito gabe aitzinera segitzen. Noski "klika" egin beharko dugula, hizkuntza ohiturak aldatu oposizioetan ere, zehapena eta emakida zer diren ikasteko, adibidez; fisika euskaraz ikasi zuten aitzindariek egin bezala edo besapeko ileak mozteari utzi zioten emakumeen gisan. Hau da, kontzientzia piztu, aldarrikapenak dagokienei egin, bideak zabaldu, baina bidean doanari goitik beherako minimoaren langarik ezarri gabe.

Funtsean, erronkak gogorarazi dit euskaraz eroso aritzeko guneak ez datozela berez, eraiki behar ditugula. Kontzientzia eta elkarlana eskatzen dute, non eta indibidualismoa eta ez pentsatzea aurrerakoitzat saltzen dizkiguten testuinguruan. Hala eta guztiz ere, paradoxikoa dirudien arren, ingurura begiratu eta posible dela erakusten digute etengabe euskararen biziberritzeak, feminismoak edo ekologismoak. Izan ere, emakumeentzako gune seguruak, babesgune naturalak edo euskaraz eroso aritzeko guneak, hein batean, iduritsu eraikitzen ditugu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Donostiako Decathlonek dio errotulazioa euskaraz ere jarri beharra “inposizioa” dela

Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


2024-09-25 | ARGIA
Aiaraldea Komunikabideak Jaurlaritzari bitartekaritza eskatu dio, Amurrioko Udalarekiko gatazkan akordioa lortzeko

Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Eguneraketa berriak daude