Irauten ez duten irudiak

  • Georgia O’Keefe artistak Mexiko Berrian zonalde malkartsu eta menditsu batekin egin zuen topo 1940. urte inguruan; haren lurra beltz kolorekoa zen, eta beltzak ziren magaletako forma bihurri eta leunak ere. Paisaia horrek txunditu egin omen zuen, izan ere, pintura asko egin zituen leku hori oinarri hartuta. Black Place (Toki beltza) izena eman zion Aztek ondoan dagoen zonalde menditsuari. Jutta Koether artista alemaniarrak titulu bera erabili du Artium Museoan duen bakarkako erakusketa izendatzeko: hogeina pintura beltzez osaturiko bidaia.

Argazkia: Ander Sagastiberri
Argazkia: Ander Sagastiberri

Korridore ilun eta huts baten barrena nabil paseoan. Atzetik Ivan Zuluetaren erakusketako soinuak heltzen zaizkit distortsionatuta. Nolabait, arraroa egiten zait ezerez honen artetik igaro beharra, hustasuna zeharkatu beharra. Korridorearen bukaeran zerbait distiratsua begiztatzen dut, eta gerturatuaz batera, elementu ezberdinen elkarketari esker, forma hartzen dioan konposaketa bat antzematen dut. Emakumezko baten forma asma dezaket metal xaflekin egindako osaketa horretan. Oraindik ez dakidan arren, gerora ohartuko naiz Koetherren margolanak deszifratzeko beharrezkoa izango dudala beti oso gertutik begiratzea, barruraka, belztasun horren barrenera. Tonalitate beti beltz, batzuetan koipetsu, beste batzuetan distiratsu edota dentsoetan baitaude artelanaren muina eta bihotza, taupada diren aipu, erreferentzia eta sinboloak. Bizitzan bezalaxe, hemen ere gerturatzea da kontua.

Jutta Koether (Colonia, Alemania, 1958) margolaria dela esan genezake, baina bidezkoagoa da esatea pinturatik beste diziplina askotara gerturatzen dela, izan testura, musikara edota performancera. Alemanian jaio bazen ere, 90eko hamarkada hasieratik New Yorken (AEB) bizi da eta bertako eszena artistikoak eta musikalak bere lanean eragina izan du. Punkak, DIY filosofiak eta lo-fi akaberak bere lanetan oihartzuna dute; era berean, artearen historian mugarri izandako artelan, margolari eta mugimendu artistikoen islak ere ageri dira bere magoetan, era soil eta meditatuan. Artearen historia kanonikoa –liburuetan eta eskolan ikasi dugun kontakizun lineal eta nagusiki maskulinoa– kolokan jartzen du apropiazioaren, kopiaren eta desitxuraketaren bitartez, pintura diziplina “tradizionalki maskulinoa” auzitan jartzeko eta pintura beretik genealogia berriak eraikitzeko. Artistak 1987. urtetik gaur egunera arte egindako lanen aukeraketa ikus daiteke Artiumen, museoko horma zuriak tantaka ilunez estaltzen dituen proposamena.

Gustura egin dut topo ordurarte ezezaguna zitzaidan artista horren lanarekin. Eta gustura egin dut museorako bidaia ere. Izan ere, orain urte batzuk gurean inoiz egin ez diren emakumezko artista mid-career-ei eskainitako erakusketa monografikoak programatzen hasi dira Artiumen, taxuzko lan kuratorial baten bitartez genealogia interesgarri bati ekinez: Moyra Davey (1958), Katinka Bock (1976), Mariana Castillo Deball (1975) eta oraingo honetan Jutta Koether (1958). Tankera honetako proiektuen bidez, nazioarteko arte eszenan aktiboki parte hartzen duten artisten lana modu zabal batean ezagutu dezakegu etxean, eta euren ibilbide artistikoa ikertzeko aukera zabala eskaintzen zaigu.

Argazkia: Ander Sagastiberri

Aretoko arkitekturak erritmoa ematen dio erakusketari, eta lanen multzokatze zaindu bat egiteko erraztasunak ere ematen ditu. Egia esan arreta eman dit diseinu espazialak: guztia dago horma perimetralean zintzilikatuta, erdiko espazio handia hutsik dago, eta agian horrek pausatzen du bisita; obra bakoitzari eskainitako denbora luzatu egiten da, erritmoa, nolabait, geldotu egiten da, eta bisitariak urrundu eta gerturatze mugimendua egingo du tamaina eta akabera ezberdineko obra horien erraietan zer ezkutatzen den ikusteko. Gerturatze eta urruntze koreografia behin eta berriro errepikatzearen ondorioz badago zerbait performatiboa obra hauei begiratzeko moduan. Koetherren margotzeko erak berak ere badu performatibitate horren zantzua, non mugimendua, berehalakotasuna eta materialen aukeraketaren prekariotasuna artelan askotan nabari daitekeen. Aretoko sabaiko zertxak erakusketan barneratzen zaitu, poliki-poliki, eta erakusketako obra zentrala partzialki estaltzen badute ere, polita da gerturatu ahala –berriz ere gerturatzen– gure aurrean zabalduz dioan Touch and Resist 5 (after Rubens copying Tizian) [Ukitu eta Eutsi 5 (Rubensek Tiziano kopiatu ondoren)] margolan ederra aurkitzea. Horma luze batean dagoen artelan bakarra da ia bost metro zabalerako oihala, eta Koetherrek obra horrekin egin duen operazioa bere lan egiteko moduan perspektiba feminista txertatzeko ekintzaren lekuko da.

Kasu honetan, artistak Tizianoren Festa degli amorini o Omaggio a Venere (Venusi eskaintza, 1518-1520) artelana kopiatu du, oihala lurrean jarrita eta exekuzio azkar baten bitartez. Tizianoren margolana kopiatu egin du, Rubensek ere egin zuen bezala. Halako operazioak maiz egiten ditu, obrak desitxuratuz, bere eginez, kopiatuz edo bertan kontatzen den istorioa moldatuz. Azken horren adibidea da Leibhaftige Malerei (Gorpuztutako pintura , 2007), non Botticelliren eszena biolentoa eta matxista saihesten duen pintura horren bertsio eguneratua margotuz. Koetherrek inongo zalantzarik eta ironiarik gabe ekiten dio kopiatzeko ekintzari, pinturan berariazko ekintza balitz bezala. Berak dioen bezala, “nire floraren inperioa, Poussin eta Twomblyri jarraituz, edo nire oihan-paisaiak, Henri Rosseauri jarraituz, 'betiko desegiteko' munduak dira. Meta-ordezkaritza eta bitartekoen bidez gidatzen da beti. Gorputza bera bezala. Eta horrelako gorputz batek beste gorputz batzuetatik ikasten du. Irudi batek beste irudi batzuetatik ikasten du”.

80ko hamarkadan, beren historiaren genealogia propioa sortzeko, emakumezko artista askok artearen diziplina tradizionaletatik ihes egin zuten –pintura, eskultura–, oraindik idatzi barik zegoen arte mota bat abiarazteko hutsetik, iraganeko karga eta herentzia maskulinorik gabe. Hor txeratzen dira, adibidez, perfomanceak, akzioak eta happeningak, eta VALIE EXPORT edo Carolee Scheemann izan ziren, besteak beste, beren sorkuntza eta nahiak adierazteko eszena berrien bila aritu ziren artista feministak. Baina Koetherrek pinturan bertan eragin nahi du, pinturan bertan egin nahi du transformazioa, artearen diziplinen artean "maskulinagoa" den horretan. Horregatik, Botticelli, Rubens, Gauguin edo Twombli artisten zantzuak identifikatu ditzakegu pinturaren termino beretan. Koetherren arabera inongo irudik ez du irauten bere baitan, baina badira biziraun egiten duten irudiak, eta horietan jartzen du arreta eta horiei jarraika egiten du lan artistak, eteten ez den hari bati tiraka.

Gasteizen Koetherren margolanak dira ikusgai daudenak, baina bere alderdi musikala ere nabarmentzekoa da. Sonic Youth-eko baxujolea zen Kim Gordonekin izaera performatiboa duten emanaldiak eskaintzen ditu, eta emanaldi iradokitzaile horietan bat egiten dute zaratak, ahotsen xuxurlak, gitarra baten distortsioak eta Koetherren pinturen proiekzioek. Ikuskizun horien tonua haztatzeko, merezi du Interneten saltseatzeak. Koetherren testuak ere aurkitu daitezke nazioarteko hainbat arte aldizkarietan, garaikideak dituen artisten lanak iruzkintzen eta pinturaren tradizioan zirrikitu berriak zabaltzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


Yun Ping. Aldiro etxera itzuli
“Inor ez da gauza bakar bat, ezta gauza oso itxi bat ere”

Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


2024-06-21 | Sustatu
AA irudien lehiaketa batean tranpa, benetako argazkia aurkeztuta

Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude