Jaurlaritzak luxuzko bidaiak oparitzen dizkie nazioarteko kazetariei Euskadiko turismoa sustatzeko

  • Asteburu pasa baterako, 1.800 euro inguruko bidaia bana ordaindu zien Eusko Jaurlaritzak Italiako sei kazetariri joan den azaroan. Iaz, guztira antzerako 26 talde-bidaia ordaindu zituen Jaurlaritzak; guztira, 145.000 euro.


2023ko otsailaren 22an - 14:00
Azken eguneraketa: 22:08
Italiako kazetariak jatetxe batean, errealitate birtualeko betaurrekoekin. BasqueTour

Sei kazetari italiarrek azaroaren 4tik 7ra egin zuten oporraldia Euskal Autonomia Erkidegoan. Bilbora heldu ziren ostiralean, azaroaren 4an. Ur azpiko upategi Crusoe Treasure-n ardo- eta pintxo-dastaketak egin zituzten lehenik, Guggenheim museoa bisitatu zuten ondoren, eta Michelin izarra duen Atelier Etxanobe luxuzko jatetxean afaldu zuten gero, pertsonako 150 euro baino gehiago ordainduta Jaurlaritzak.

Lehen eguneko antzerako plangintzarekin jarraitu zuten beste hiru egunetan. Balenciaga museoa bisitatu zuten Getarian, Zarautz ezagutu, Michelin izarra duen Donostiako Kokotxa jatetxean bazkaltzera eraman zituzten eta pintxo-dastaketarekin jarraitu, besteak beste. Eta Araban, berriz, Izki Golf-era joan ziren, Kanpetzuko Arrea! jatetxean jan zuten, eta Guardian eta Marqués de Riscal upategi ospetsura eraman zituzten, dena ordainduta. Gasteizen, Zabala jatetxean bazkaldu zuten.

Sei kazetariak turismo-kazetaritzan espezializatutako Italiako hedabide hauetatik zetozen: Itinerari e Luoghi, Bell’Europa aldizkaria eta haren argitaletxe Cairo Editore, Radio Popolare eta Corriere della Sera hedabide entzutetsuaren Dove aldizkaria.

Asteburu hartako bidaiatik itzuli eta hilabete eskasera, Radio Popolarek ordutebete inguruko saioa eskaini zion Euskal Autonomia Erkidegoko turismoari, "exotiko" gisa azalduz “bertako hizkuntza minorizatua”, euskara. Dove aldizkariak bestalde, bidaia amaitu bezain pronto, Espainiako Estatuan “bisitatu beharreko hirien” zerrendatxo bat aurkeztu zuen eta tartean sartu zuen bai Donostia, bai Bilbo baita Errioxa ere, Arabari erreferentzia eginez.

Iaz 145.000 euro horretan

Euskadi Confidential Premium izena du programak eta “nazioartearekin harremanak estutzeko” helburua du Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren arabera, "Euskadirekin harremana familiarizatzeko". 2022an 145.000 euro bideratu zituzten prentsa-bidaia horietara. Iaz, 26 “press-trip” edo prentsa-bidaia antolatu ziren: horietatik hamabi Espainiako eta Frantziako Estatuetatik etorri ziren, eta besteak Alemania, Herbehereak, Norvegia, AEBak eta Filipanetatik, esaterako.

Espainiako Turismo Bulegoarekin lankidetzan antolatzen dira halako bidaiak, eta bulegoak berak aholkatzen du zein hedabide gonbidatu.

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuaren arabera, "Euskadi sustatzeko itzulketa erakargarria izan dezaketen hedabideak gonbidatzen dira, beren profilagatik, tiradagatik edo merkatu interesgarrian sartzeagatik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


2024-08-27 | Jon Torner Zabala
Putreentzako janlekuak, turistak erakartzeko amu

"Valderejoko hegazti sarraskijaleen janlekuak erabilera turistikoa izango du". Atentzioa eman digu Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute kazetariak Alea.eus agerkarian plazaratutako albistearen goiburuak. "Putreak baliatu, putreak erakartzeko?", ateraldi gatzduna... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


2024-08-06 | Euskal Irratiak
Egunero 200.000 bisitari Iparraldean, usaian baino aberatsagoak

Udatiar gutxiago zenbatu dira uztailean Iparraldean. Departamenduko Turismo Agentziak egunean 200.000 bisitari zenbatu ditu, usaian 240.000 direlarik. Turista guttiago bai, baina aberatsagoak ere bai.


Eguneraketa berriak daude