Espetxeetan harremanak ezberdinak dira. Hainbat baldintzapen dituzte, baina nagusiak dira espetxean daudenek ez dutela bertan egon nahi eta ezin dutela elkar ekidin. Testuinguru muturreko horretan sortzen diren egoera komunikatiboak, hizketa egintzak, erregistro eta gakoak bereziak dira eta, ondorioz, arrasto agerienetakoa hizkeran islatu ohi da. Hamaika ikerketa egin dira hizkuntzalaritzaren hainbat esparrutatik, eta ondorio argia da lexikoan zein fraseologian berrikuntza iturri oparoa direla burdinen atzean sortzen diren hizkera horiek. Gerora, berrikuntza horiek kalera irten eta hizkuntzaren parte bilakatzen dira, hasieran hizkera kolokialetan, baina azkenean akademiek ere onartzen dituzte ekarpenok.
Euskarak ez du izan esparru hori beretzat. Euskaldun ugari egon dira espetxean, baina ez da gure eremua izan. Euskarak berezkoa zuen informazioa ezkutatzeko gaitasuna eta, jazarria izan bada ere, beste presoen inbidia piztu izan du. Horren lekukotasuna Txori Urdinak liburuan jaso zuen Zigor Olabarriak Santi Cobosen eskutik.
Euskaldunen arteko harremanak bereziak direla esango nuke. Horrek eraman zuen Santi, adibidez, euskara ikastera. Liskarrak ohikoak diren testuinguruan, besarkadak, zaintza keinuak eta elkarlana dira nagusi euskaraz
Hala ere, euskara ez da Puerto de Santa Maria, Alcala Meco, Picassent edo Fleury Merogiseko hizkuntza, eta bertan izan diren ehunka presoei senideak, lagunak eta herria bera urruntzeaz batera, euskara ere urrundu diete. Horri partxea jarri nahian ibili dira bost urtez berrogeitik gora irakasle, gutunen bidez eta batzuetan lagunei bisita kenduta, euskara zulo txikiren batetik sartu nahian. Arrakasta itzela izan du ekimenak, batez ere sortu diren harremanen ikuspuntutik, baina baita ikasleek lortutako emaitza akademikoei dagokienez ere. Ikasle finak inondik ere.
Orain gutxi Zaballako espetxean Kolonbian hizkuntzen biziberritzean laguntzen egiten dugunari buruzko hitzaldi bat eman nuen, euskaraz, jakina. Bertan zeuden 60 entzuleak euskaldunak ziren, tartean bi kolonbiar belarriprest eta Santi Cobos bera, Leoneko semea. Euskara komunikazio hizkuntza bilakatu da bertara heldu berri diren hainbat presoren artean. Euskara erdigunean kokatu eta hainbat ekimen sortu dituzte, bertsoak, liburuak eta mintza saioak, adibidez. Irakaspen ederra denontzat ere, euskara erdigunera ekartzea.
Euskaldunen arteko harremanak bereziak direla esango nuke. Horrek eraman zuen Santi, adibidez, euskara ikastera. Liskarrak ohikoak diren testuinguruan, besarkadak, zaintza keinuak eta elkarlana dira nagusi euskaraz, eta hori, batzuei deskolokea badakarkie ere, erakargarria gertatzen zaie beste hainbati. Euskara ikasteko eskariak izugarri igotzen ari dira Eukal Herrian dauden espetxeetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]