"Lorategi bat zaintzeak idazten laguntzen du. / Leihotik begiratzeak idazten laguntzen du. / Lehenago egon ez den leku batera bidaiatzeak idazten laguntzen du. / Udako egun batean bideari jarraiki gidatzeak idazten laguntzen du. / Batzuetan, Miguel Bosé entzuteak idazten laguntzen du. / Asteko egun batean arratsaldeko lauretan dutxatzeak idazten laguntzen du. / Astegun batean arratsaldeko ordu bietan zinemara joateak idazten laguntzen du. / Zereginik ez izateak ez du idazten laguntzen. / Zorigaiztoko samar sentitzeak, batzuetan, idazten laguntzen du”. Leila Guerrieroren testua gustatzen zait, idazten laguntzen diguten gauzei buruzkoa. Nik elurra gehituko nuke; elur malutak aurrez aurre datozkizunean parabrisarantz. Erdi lo nagoenean jendeak edukitzen dituen elkarrizketak hegazkinetan. Larunbat goizetako kafea tren geltokitik gertu dagoen tabernan. Laura Ferroren Instagrama; baina, ororen gainetik, idazten dudan lerro bakoitzak hobea egiten nauela sinisteak. Guk mundua aldatu ez, baina geure burua mudatzen ari dela prentsatzeak. Izan ere, idaztea sineste ariketa bat da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Wallapop aplikazioaren bidez bozgorailu kaxkar batzuk saldu nituen uda aurretik. Agian produktuaren deskribapena pixka bat puztuta zegoen, egia da. Erosleak hiru izar jarri zizkidan bostetik. Argi dago, ez nuen gehiagorik merezi.
Hurrengo astean, Irundik Bilbora eraman nuen... [+]
Lagun baten aitaren hiletan egon nintzen aurrekoan. Lagunak lore-sortetatik lore bana hartzeko esan zigun bertaratutakoei, nahi izanez gero. Loreei ezin diet ezetzik esan, askoz gutxiago arrosei, batez ere gorriei. Hala, arrosa gorri eder bat hartu nuen.
Arrosa eskuan,... [+]
Gure herri eta hiriek ez gaituzte zaintzen. Lurra falta zaigu, berdeguneak, espazio komunitarioak. Gure herria kapitalaren zerbitzura dago diseinatuta. Zaintzaren herrian, ordea, bizitza da erdigunea.
Lehen Kale Nagusia zegoen, hiria zeharkatzen zuen kale erraldoi bat... [+]
Duela zonbait egun, Bruno Retailleau Frantziako Barne ministro berria lotu da “migrazio nahasmendu” deitu duen arazo premiatsuari. Estatuko prefetei manu argiak helarazi dizkie: tolerantziarik ez etorkinekin eta haiei begira lazo edo konplize agertzen diren egitura... [+]
Urriaren 15ean, lan arloko ekonomialarien topaketetan, mahai inguru interesgarri bat egin zen. Patronalak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta sindikatu batek parte hartu zuten. Eztabaidagaia lan munduan gero eta oihartzun handiagoa duen absentismoa izan... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]
Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]