Desikasi daitekeen minaren ondoeza

  • “Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta min horren zergatia bilatzen aritu da denbora luzez. Arturo Goikoetxea neurologoaren arabera, akats neuronal baten ondorioa da.

Iraia Etxebeste GoiGroupera joan zen: "Minaren inguruan galdetu zidaten, eta kontatu zidaten zer den mina, nondik datorren, zein den abiapuntua". Argazkia: Dani Blanco

Arturo Goikoetxea neurologoak azaldu digunez, nahiz eta probetan kalterik ez atzeman, biztanleen %20ri eragiten dio min kronikoak. Bere hitzetan, batzuetan burmuina okertu egiten da, eta sistema immunologikoaren antzera mehatxu bat hautematen duenean gorputzari eraso egin diezaioke: “Sare neuronalean akats bat dagoenean, eta burmuinak mehatxu bat sentitzen duenean, norbanakoari ez mugitzeko mezua bidaltzen dio, eta mugitzen denean mina agertzen da”.

Goikoetxeak berak, lesiorik izan gabe urtero bizkarreko mina izaten zuen: “Oso ezgaitzailea zen eta astebetez ohetik ezin atera egoten nintzen”. Neurologoaren ustez, minaren jatorria ulertzea eta minaren inguruan ikasitakoa desikastea da gakoa: “Hezur bat apurtzen dugunean hezurrak ez du minik sentitzen, mina burmuinean sentitzen da. Hau da, burmuinak informazioa jasotzen du, eta izandako esperientzien arabera eta testuinguruaren arabera min sentsazioa handiagoa edo txikiagoa da”.

Gaineratu du adituek minaren inguruan emandako informazioak mina sentitzeko modua baldintzatzen duela: “Jendeak minaren inguruan dakiena adituek emandako informazioa da, eta hor profesionalok kale egin dugu, informazioa okerra delako”. Horregatik, min kronikoa aztertzeko eta minaren inguruko dibulgazioa egiteko GoiGroup taldea sortu zuen Gasteizen: “Gure asmoa da minaren inguruan sortutako sinesmenak deseraikitzea eta profesionalok erabiltzaileei kendu diegun askatasuna itzultzea”.

Minaren inguruko formakuntza eta dibulgazioa egitea dute xede, eta min kronikoarekin bizi diren pertsonak artatzea. Baina taldea ez da ezerezetik sortu, bizkarreko mina zeukanean hasi zen proiektua sortzen:  “Ohetik ezin atera nengoen egun horietako batean irakurri nuen egin nezakeen gauzarik okerrena zela egun osoa ohean egotea. Hortaz, gutxika, eta burmuinari tranpa eginez, mugitzen hasi nintzen”. Pixkana, gero eta gehiago mugituz eta mina aztertuz, hobetzea lortu zuen.

Mugitzeak on egiten ziola ikusita, pazienteei ere mina kentzeko on egiten zizkioten gauzak azaldu zizkien: “Ikusi nuen mina beste ikuspegi batetik lantzea oso onuragarria dela, min hori baretzen zaielako pazienteei”. Erretiroa hartu zuenean mina lantzeko talde “txiki” bat sortu zuen Gasteizen, eta handitzen joan zenean GoiGroup izena jarri zion.

Bertara jo zuen Iraia Etxebestek, irratian entzundako elkarrizketa batetan “oso identifikatuta” sentitu zelako. Hasieran, soilik oinetako mina sentitzen zuen, baina denborarekin kirola egiten zuen bakoitzean ondoeza nabaritzen zuen besoan, oinetan edota hankan: “Oso arraroa zen, kirola egin eta bi egunera ateratzen zelako; orduan, hasi nintzen pentsatzen lotura egon zitekeela min guztien artean”.

Arturo Goikotxea: “Medikuak oraindik oso zentratuta daude farmakologian, eta pilulekin mina kentzen ez denean, uste dute jatorria maila emozionalean dagoela”

Aukerak agortzen direnean
Denetarik probatu zuen, hala nola medikua, fisioa, psikologoa, osteopata eta naturopata: “Ez zekiten zer zen, uste zuten faszitisa izan zitekeela, baina probetan ez zen deus atzematen”. Egun batzuk “hobeak” izan arren,  “korapilatuta” eta “etsituta” zegoen. Goikoetxeak azaldu du ohikoa dela azalpenik topatzen ez dutenean denetarik probatzea: “Aukerak agortzen direnean sozialki ezezaguna dena onartzen dute, eta on egiten dienean ez dakite gertukoei nola azaldu”.

Fisio batek artatu zuen GoiGroupen eta Etxebeste “harrituta” geratu zen, ez ziolako probarik egin eta ez zuelako ukitu: “Minaren inguruan galdetu zidan, eta kontatu zidan zer den mina, nondik datorren, zein den abiapuntua”. Urte eta erdi egon da mina lantzen.

Kirola egin ostean bere gorputzak zein erreakzio zuen ikusita, gauza batzuk egiteari utzi zion Etxebestek, ondorengo “zigorraren” beldur zelako: “Mina ez zen jasanezina, baina zutik egotea oso mingarria zen. 35 urte eta bi haur nituen, eta pentsatzen nuen: ‘Horrela izango da beti? Gero eta okerragoa izanen da? Nolakoa izango da nire bizitza?’”. Ezjakintasunak “estutzen” zuen gehienbat: “Asko lagundu ninduen ulertzeak ez zela nire arazoa, zerbait biologikoa baizik”.

Minaren jatorria ulertuz
Minaren ondorioz, hiru urte zeramatzan korrikarik egin gabe, eta gaiaren inguruan hitz egin ostean, Gasteizen korrika egitera ateratzea erabaki zuen: “Blokeoaz hitz egin, eta hamar minutu korrika egitera atera ginen. Hurrengo egunean mina izan arren, berriz atera ginen, eta neure buruari gogorazi nion ez daukadala lesiorik”. Poliki-poliki, minaren jatorria ulertuz joan da, eta mina gutxitu da: “Tarteka burmuina oroitzen denez, berriz sentitzen dut, baina lasaiago hartzen dut, badakidalako egun batekoa dela”.

Etxebesteren arabera, bi pausok lagundu diote bereziki hobetzen: lehenik eta behin, ulertzea mina akats neuronal baten ondorio dela, eta bestetik, bere buruaz eraiki duen irudia deseraikitzea: “Pentsatzen baduzu ahula zarela eta zerbait egiten baduzu mina izanen duzula, ez zara hortik aterako”.

Gutxi dira Euskal Herrian Goikoetxearen ikuspegitik mina jorratzen duten neurologoak; Araban ikertzen hasi zirenean astero elkartzen ziren Gasteizko zenbait neurologo: “Askok esaten zuten zentzua zeukala egiten nuenak, baina zaila zela praktikara eramatea”. Goikoetxea kontent da Nafarroan eta Bizkaian ere ikertzen ari direlako: “Zorionez, fisioterapeutak ere horretan arreta handia jartzen ari dira”.

Goikoetxeak dio medikuek askotan ez dituztela pertsonak “osotasunean” aztertzen: “Uste dugu soilik molekulek azaltzen dutela mina, baina gizakiongan, molekulez gain informazioa ere badago”.  Adituarentzat, ez du “inongo” zentzurik soilik molekulei erreparatzeak: “Sare sistema konplexuetan pentsatu beharko genuke, baina hori medikuntzatik kanpo aztertzen ari da”.
Horregatik, minaren inguruko teknika berriak medikuek landu beharreko gaitegian sartu beharko liratekeela uste du: “Oraindik oso zentratuta daude farmakologian, eta pilulekin mina kentzen ez denean, uste dute jatorria maila emozionalean dagoela”. Barrura begira aztertu ordez, kanpora begira aztertzen da afera, dio: “Aspaldi esaten zen zenbait sintomaren atzean jainkoak zeudela, gero arteriei bota zitzaien errua; medikuntzak beti bilatu ditu errudunak kanpoan, barnean begiratu beharrean”.

Iraia Etxebesteren iritzi-artikulua kaleratu genuen ARGIAn, bere esperientzia kontatuz: Oinazeaz

Arturo Goikoetxea: "Ohetik ezin atera nengoen egun horietako batean irakurri nuen egin nezakeen gauzarik okerrena zela egun osoa ohean egotea". Argazkia. Dos Por Dos

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Almidoitik eratorritako mikroplastikoak kaltegarriak izan litezke osasunerako

Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude