1970eko hamarkada horren amaieran, Guardia Zibilaren egoitza berri bat eraikitzeko asmoa zuten Donostian. Baina eraikuntza lizentziak lortzeko oztopoak zituztenez, Madrilgo UCDko gobernuak langileentzako bloke multzo bat erostea erabaki zuen. Intxaurrondoko kuartela edo 513. komandantzia 1980an jarri zuten martxan
Donostia, 1968. Udalak Intxaurrondoko auzoko planifikazio urbanoa onartu zuen eta, ondorioz, 19 baserri bota zituzten. 1950eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren langileentzako auzuneak eraikitzen, modu desordenatuan eta espekulazioa medio. Baina baserriak bota ondoren, 1970eko hamarkadan urbanizatzea modu planifikatuagoan egiten hasi ziren eta, pixkanaka, baserri eremua izandakoa etxebizitza blokez betetzen joan zen.
Hamarkada horren amaieran, Guardia Zibilaren egoitza berri bat eraikitzeko asmoa zuten Donostian. Baina eraikuntza lizentziak lortzeko oztopoak zituztenez, Madrilgo UCDko gobernuak langileentzako bloke multzo bat erostea erabaki zuen. Intxaurrondoko kuartela edo 513. komandantzia 1980an jarri zuten martxan, Enrique Rodriguez Galindo (1939-2021) komandantea buru.
Hasieran, auzoren zabalkundea osatu artean, kuartela isolatuta zegoen eta, berehala, muturreko segurtasun neurriek gotorleku bihurtu zuten; Fort Apache ezizena ere erabili zuen zenbaitek. Batzuentzat ETAren aurkako borrokaren sinbolo da Intxaurrondo: 278 komando desaktibatu eta erakunde horretako 1.550 kideren atxiloketak bideratu omen ziren handik.
Mundu osoan, tortura gune izandako hainbat eraikin oroimen gune bihurtzen ari dira (...) Baina, Europa mendebaldeko tortura gune nagusiak Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitza izaten jarraitzen du
Baina ehunka eta ehunka tortura salaketetan oinarritzen direnek, beste titulu batzuk eman dizkiote kuartelari: “Torturen laborategia”, “Europa mendebaldeko tortura gune nagusia”. Intxaurrondoko kuartelarekin lotutako lehen tortura kasua egoitza inauguratu baino lehen gertatu zen. Egoitza administratiboak eraikitzen ari zirela ETAk lehergailu bat eztanda arazi zuen eta Mikel Amilibia atxilotu zuten horregatik. Frogarik gabe aske utzi zuten arren, Juan Mari Bandres abokatuak Amilibia torturatu zutela salatu zuen. Eta ez ziren soilik atxilotuak edo haien abokatuak torturak salatzen zituztenak. Amnistia Internazionala erakundeak 1984an lehenengoz salatu zituen Intxaurrondoko bi tortura kasu.
Mundu osoan, tortura gune izandako hainbat eraikin oroimen gune bihurtzen ari dira. Txilen, Pinocheten garaian atxiloketa eta tortura gune nagusi izandako Villa Grimaldi Bakearen Museo bilakatu dute. Santiagoko estadioan dozenka pertsona torturatu eta hil zituzten 1973an, besteak beste, Victor Jara, eta 2003az geroztik, poeta eta abeslariaren izena darama estadioak. Bartzelonan, Via Laietanako poliziaren egoitza “demokraziaren oroimen toki” bihurtzeko izapideak abiatu dituzte, frankismoan sistematikoki egindako torturak ahaztu ez daitezen. Donostian bertan, iaz, La Cumbre jauregia udalaren esku uzteko eta memoria gune bilakatzeko akordioa sinatu zuten Espainiako Gobernuarekin. Lasa eta Zabala La Cumbren torturatu zituzten, eta Intxaurrondoko kuartelean ere bai. Baina, Europa mendebaldeko tortura gune nagusiak Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitza izaten jarraitzen du.
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]