Sare sozialek zenbait onura dakartzate, baina botere harreman ugariren mendekotasuna ere badute. Mendekotasun horrek sare sozialen diseinuan eragiten du. Aurreko astean gazteen eta sare sozialen inguruan lantalde batekin aritu naiz. Taldean izan ginen Madril eta Bartzelonako unibertsitateetako ikertzaileak, gazteekin lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeak, kolektibo transhackfeministak, hezkuntzako eragileak, sareari eta bortizkeriari lotuta lan egiten duten elkarteak...
Agertu ziren hainbat ikuspuntu partekatuko ditut, hausnarketa zabaltze aldera. Batzuek pertsonaren gain ikusten dute ardura: azpiegitura, negozio eredu, diseinu eta algoritmoekiko akritikoak dira guztiz, eta pertsonek euren jokabideak lantzea da sare sozialekiko mendekotasuna murrizteko modua. Badaude hori beharrezko, baina ez nahikotzat jotzen dutenak, eta teknologia sozialen inguruan ikertzen dutenak. Eskatzen dute publikatu daitezela zein kalte ekar ditzaketen gazteentzat sare sozialen negozio ereduek bultzaturiko teknologien zenbait diseinuk, eta horren arabera gobernuek erregulazio berriak bideratu ditzatela.
Beste batzuk pribilegiatu batzuk gara, lortu baitugu (momentuz) sare sozial hegemonikoetan presentzia pertsonal zuzena izan barik bizitzea. Eta mezu hori ere gazteen baitan zabaltzea beharrezko ikusten dugu. Zelan izan egon barik? Non sortu beste harreman espazio batzuk? Nola sortu digitalari loturiko beste bizimodu batzuk?
Azkenik, bazeuden plataforma publiko hegemonikoetan (Twitter, Facebook, Twitch, Instagram, TikTok....) presentzia kritikoa mantentzea beharrezkotzat ikusten dutenak, gazteek beste bide batzuk badaudela ezagutu dezaten, saretzeko beste eredu eta azpiegiturak pentsatzen eta egiten dituzten bitartean.
Taldeak ulertzen du sare sozialen eragina bizitza osorako dela, jolasa zirudiena zentrala bilakatu dela gazte askoren bizitzetan, eta errealitate horri heldu behar diogula leku ezberdinetatik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]
Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]
Pedrosa andere agurgarria:
Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]
Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]
Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]
Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]
Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]