Gol


2023ko otsailaren 01ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hamaika urteko semeak aitari esan dio pilota-eskola utziko duela, nahi duelako erabat zentratu futbolean; sei urteko mutikoak urduri dabiltza, geroz eta gutxiago falta zaielako LH3ra heldu eta herriko futbol klubean izena emateko; zortzi urteko neskaren ama ironiaz mintzo da alabak partida galdu ostean (“Nola ez gaituzte ba irabaziko, nabari da haiek badakitela jokatzen, eta gureak bitartean entrenamenduetan jolasen bidez ari dira...”); kirol federatuaz euren iritzia eman dute beste guraso batzuek (“Nigatik balitz, umeek hamabi urte izan arte ez lirateke kirol federatuan hasiko”; “Futbola eta futbola, ez dute besterik buruan, federatuan hasi aurretik kirol guztiak ezagutu beharko lituzkete”; “Gipuzkoan behintzat beharturik daude eskola kirolean izena ematera klub federatuetan aritzeko, ona da hori”; “Guretzat marroi bat da ba, hainbeste entrenamendu, partida... baina semeak nahi du futbol taldean jokatu eta...”).

Pasa den ikasturtean, zazpi urteko umeei gelara futbol kromorik ez eramateko agindu zien irakasleak, elkarren arteko harremanak zikintzen zituztela-eta (pentsatzen dut urre koloreko kromoak dituztenek gainerakoak xaxatuko dituztela, edota gelako listoenak kromo-trukean beti garaile irtengo direla); beste irakasle batek Realaren posterrak jarri ditu ikasgelan eta, noski, orain beste talde batzuk gustuko dituztenek ere ekarri nahi dituzte haienak; futbola gustuko ez duen mutikoak hobe du futbola gustuko izatea ez badu gelakideek baztertu dezaten nahi; ostiralean zortzi urteko alabari markako zapatila koloretsuak erosi dizkio aita batek, alabak nahi eta behar dituelako; larunbatean, futbol partidaren erdian, aita horrek oihu egin dio alabari, baloiari ostikoa fundamentuz emateko; igandean bi kromo-zorro gehiago erosi dizkio, bi euro pobreago umearen bilduma –eta egoa– aberastearren; eta astelehenean ARGIArako analisia idazten hasi da, futbol profesionalaren bueltako aldarri ezkertiar bat eta txor, txor, txor...

Kontu potoloak: gizonezkoen Espainiako Superkopa saldu izana Saudi Arabiari; emakumezkoen Superkopako finalistek eurek hartu behar izatea irabazi zituzten dominak; Realeko presidente ohi Iñaki Badiolaren aurkako epaiketa Twitter-en hainbat politikari, epaile eta kazetari iraintzeagatik; zale batzuek Roman Zozulya jokalari ukrainarrari "nazi" deitzeagatik A Coruñako Deportivok jaso duen isuna, Italiako Juventus klubari jarritako zigorra plusbalia faltsuen afera dela-eta... Ahaztu gabe poliziek Sadarren kendutako banderak eta San Mameseko "korok" hauspotu duen probintziakeria.

Askotan galdetzen diot nire buruari, futbolak noiz uzten dion izateari "umeen kontua", bihurtzeko, ez dakit ba, eman genitzake hamaika definizio. Eta ez derrigor negatiboak, ezta gutxiago ere! Golek eragiten duten felizidadea oinarri izan daiteke-eta gustuko gizartea erakitzeko. Edo erresistentziarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


2024-10-28 | Jon Torner Zabala
Amaia Zabarte, Realaren partida baten atarian Ertzaintzak zauritutako zalea
“Badirudi bideoko irudiak moztu eta difuminatzen ari direla, haiek kontatzen ari direnarekin bat egin dezan”

Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]


2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, Realeko presidentea: “Maccabi gerrarekin lotzea bidegabea litzateke”

Realak Israelgo Tel Aviv-eko Maccabiren kontra jokatuko du ostegunean Belgradon. Segurtasun arazoak direla-eta, ez dute Israelen jokatuko. Talde txuri-urdineko zaletu batzuek Realari eskatu diote Palestinaren aldeko keinuren bat izateko, baina Jokin Aperribay presidenteak argi... [+]


2024-10-22 | Jon Torner Zabala
106 futbolarik FIFAri eskatu diote Aramco enpresarekin duen akordioa hausteko

Saudi Arabiak "emakumeen eta LGBTQ+ pertsonen eskubideak zapaltzen dituela-eta", 24 herrialdetako 106 emakumezko futbolari profesionalek Gianni Infantino FIFAko presidenteari eskatu diote Aramco petrolio-enpresarekin duten babesletza-akordioa hausteko.


2024-10-21 | Jon Torner Zabala
Movistar-ek eta Ligak zentsuratu egin dute San Mamesen Zabaleta eta Tembari egindako omenaldia

1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


Zupiria, zauritutako Realeko zalearen kasuaz: “Ezin da baieztatu foam jaurtigaia izan zenik”

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.


2024-09-03 | Jon Torner Zabala
FIFAk berriro atzeratu du Israel zigortzeko eskaerari buruzko erabakia

"Kanporatuko al du FIFAk Israel?", galdegin du hainbat mediok, futbol erakunde gorenak adierazi ostean Palestinako Federazioak egindako eskaera aztertuko duela. FIFAren izaera ezagututa, are gehiago eskaeraren bueltan zein epel jokatzen ari den, inplikatutako bi aldeak... [+]


2024-06-26 | ARGIA
Bideo batek erakutsi du ertzain batek ostikoa jo ziola ustez foam jaurtigailu batekin larri zauritutako realzaleari

Lurrean zela, polizia batek Realeko zaleari ostikoa jo ziola ikus liteke Ertzaintzak bere ikerketan erabilitako bideoetako batean, Noticias de Gipuzkoa-k zabaldu duenez. Martxoan, Realaren eta PSGren arteko Donostiako futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan zauritu... [+]


2024-06-04 | Gedar
Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta

John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.


Gabarra, tabarra... eta emakumeak zer?

Aste batzuk igaro dira zoramen kolektibo zuri-gorritik eta, bai, badakit, azken ordukoa ez izateaz gain, gaiarekin gogaituta gaude gutariko asko. Gaur dut, ordea, artikulu hau idazteko data eta tabarra mundialaz geroztik nabil hurrengo hitzok idazteko, oihukatzeko, goitikatzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude