Espainiako Poliziaren infiltratu bat Gasteizko Errekaleor auzoan ere ibili zen

  • Espainiako Poliziako agente batek hiru urte eman zituen Bartzelonako mugimendu sozialetan infiltratuta. Barztelonako La Cinétika zentro sozialean hasi zen 2020an, eta “harreman sexu-afektibo instrumentalak” mantendu zituen hainbat emakumerekin eta horri esker asanblada, jardunaldi eta manifestazioetan errazago hartu zuen parte. Directa agerkari katalanaren ikerketak atera du azalera espioitza kasu hau. Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan ere izan zela dokumentatu dute.


2023ko urtarrilaren 30an - 07:52
Azken eguneraketa: 10:56

Dani, el segon talp d’estat per espiar l’activisme (Dani, aktibismoa zelatatzeko bigarren estatu-sator bat). Izenburu horrekin eman dute aditzera Directa hedabideak Espainiako Poliziaren beste infiltratu bat identifikatu dutela.

Dani H.P. polizia-satorra Euskal Herrian ere izan zen “lanean”, Gasteizko Errekaleor auzo okupatuan. Azpi-erreportajeetako batean heldu diote gaiari Gemma Garcia, Jesús Rodríguez eta David Bou kazetariek: Unes jornades al País Basc, trampolí cap a Madrid (Euskal Herrian egindako jardunaldiak, Madrilerako tranpolina).

Pasa den ekainaren 7an artikulua plazaratu zuen ARGIAk: Kataluniako independentismoan eta etxebizitzaren mugimenduan infiltratutako Espainiako Polizia bat agerian utzi du Directa hedabideak. Orduko hartan Marc Hernández Pons izen faltsuarekin aurkeztu zen Espainiako polizia zen protagonista.

Orain, urtarrileko azken zenbakian, Directa-k jakinarazi du agente hura ez zela bakarrik ari lanean. Garai hartan, 2020ko ekainean, Daniel Hernàndez Pons izena zuen Mallorcako gazte bat Bartzelonako Sant Andreu de Palomar auzora heldu zen. Espioitza-kasuok Espaniako Barne ministro "Fernando Grande-Marlaskaren batuta hierarkikoaren pean" burutu direla nabarmendu dute Gemma Garcia, Jesús Rodríguez eta David Bou kazetariek. Baita ere, gaur egungo marko legalaren arabera, gisa horretako infiltrazioak soilik burutu daitezkeela agindu judizial batek babestuta, terrorismoarekin, krimen antolatuarekin eta estupefazienteen trafikoarekin lotutakoetan.

2020ko ekainean, bigarren infiltratu hori, orduan 31 urte zituena, Bartzelonako La Cinétika zentro sozial okupatuko gimnasiora agertu zen. Bertan zegoen ekintzaileetako baten hitzak jaso ditu Directak: "Esan zigun Interneten topatu zuela helbidea, entrenatzeko leku merke baten bila zebilela. Auzoaren bizitzan eta mugimendu libertarioan inplikatu zen, estetika aldatu zuen (tatuajeak, belarritakoak, faxismoaren eta poliziaren kontrako lelodun kamisetak...), eta guztien konfiantza irabazi zuen horrela. Erreportajean irakurri daitekeen moduan, hainbat mobilizaziotan parte hartu zuen infiltratutako agenteak.

Directak publikatu duenez Daniel Hernández Pons-en atzean DP inizialak dituen polizia ezkutatzen da. Bere identitatea argitara atera dute, batetik, infiltratutako poliziak egindako akatsengatik (bere iragan eta etorkizuneko datu publikoetara sarbidea eman dutenak) eta, bestetik, haren hainbat argazki alderatuta adituek egin dituzten proba fisonomikoengatik.

Errekaleorreko Topaketa Libertarioetan

Bartzelonan infiltraturik egon zen datetan, beste hainbat hiritara bidaiatu zuen poliziak, Madrilera –kontzertu batera– eta Gasteizera esaterako. 2021eko irailaren 16tik 19ra Errekaleor auzo okupatuan egin ziren Topaketa Libertarioetan izan zen, La Cinétika-ren izenean, Espainiako Estatuko beste kolektibo batzuetako kideekin batera.

"Errekaleorreko jardunaldietara joan aurretik, azken momentuan apuntatu zen, nahiz eta erasoen aurkako gida bat aurkeztera gindoazen, non berak ez zuen parte hartu", adierazi dute gerora La Cinétika-ko kideek. Errekaleorren erositako kamiseta eta materialak, gerora, leku ugaritan jantzi zituen.

"Gure barneak biluztu arren, inoiz ez dituzue ulertuko gure bihotzen taupadak. Hala ere, ez dezagun ahaztu polizia eta estatua beti dagoela lanean. Babes gaitezen, babes ditzagun gure espazioak. Mila esker La Directako kideei, egindako lan guztiagatik", adierazi dute sare sozialetan Errekaleorreko kideek ikerketaren berri jakin berritan.

Daniel Hernàndez Pons, Errekaleor auzo okupatuko jardunaldietara bertaratu zirenekin, Badajozeko (Extremadura) La Algarroba Negra zentro sozialari laguntzeko egin zuten argazkiaren erdian. La Directa

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Podemoseko 69 diputatu zelatatu zituen Espainiako Poliziak

“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]


2024-06-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Benetako espioia ote da ba Ewan Gerxkovitx kazetari estatubatuarra?

Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]


Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-17 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


EHUko Errektoretzak “gaitzetsi” egin du ustezko espioitza eta salaketa jartzea aztertzen ari da

EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]


Madrilen infiltratutako polizia baten kasua argitaratu du ‘El Salto’-k

Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.


Mari Jose Beaumont
“Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten nitaz”

Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]


EHUko nork filtratu dizkio langileen informazioak Espainiako Poliziari?

Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]


Mari Jose Beaumont
“Ez nau harritzen zelatatzeak, estoldak beti egon dira eta daude”

Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuen 2015ean Uxue Barkos lehendakariak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilaria izendatu zuenean.


2023-02-03 | Lide Iraola
Poliziaren infiltrazioak justifikatu zituen Marlaskaren ministerioak abuztuko dokumentu batean

Ser kateak jaso duen abuztuko dokumentu batean, Espainiako Barne Ministerioak "zilegi eta beharrezko" ikusten du polizia agenteak infiltratzea mugimendu sozialetan, "independentismoaren arriskuak geldiarazteko". 


2023-01-31 | ARGIA
Kereila kriminala aurkeztu dute Polizia infiltratuarekin harremana izandako bost emakumek

Harreman sexu-afektiboak bilatu zituen zenbait andrerekin Espainiako polizia infiltratu batek Katalunian, besteak beste, inguru militanteetara sarbidea errazteko, Directa hedabideak jakitera eman duenez. Horietako bostek salaketa jarri dute epaitegian; sexu abusuak, osotasun... [+]


Eguneraketa berriak daude