Orain dela urte asko, Audiogalaxy plataformaren elkarrizketa gelari esker Europako pertsona ezberdinekin txateatzeko aukera izan nuen eta metal musika gotikoa ezagutu ahal izan nuen. Zaletu egin nintzen, musikara, baina gehiago beste pertsona batzuen eskutik gauza berriak ezagutzera. Gero txat plataformak eta sare sozialak etorri ziren, eduki bideoak, podkastak...
Hasieran lotsatik, gero bizitzako gertaera gehienak kontatzeko beharretik... orduak eta orduak ematen nituen plataformetan. Egun, mugikorrekin, plataformetan egoteko modua aldatu egin da, ez duzu pantailaren aurrean eserita egon behar, baina beti zaude plataformaren baitan.
2018an sare sozialak elikatzeari utzi nion. Urteekin hobeto ulertu dut nire burua noiz den zaurgarria, hobeto ulertu ditut zenbait korporazioren negozio ereduek pertsonen aldetik behar duten arreta maila, eta hobeto ulertu dut zeinen bizitza-denbora gutxi dudan aurretik.
Gazteen eta sare sozialen inguruan hausnartzeko talde batera gonbidatu naute. Taldearen ardura handiena da neska gazteek sare sozialen espazioa bereganatu dezatela. Zergatik espazio hori? Zergatik ez sortu beste espazio batzuk? Gazteek sare sozialak erabiltzen dituztela errealitate bat da. Munduaz duten irudia hortik eraikitzen dute, harremanak sortzeko eta mantentzeko bidea dute. Sare sozialak tresna gisa ulertzen dituzte, benetan beste batzuen esku eta interesen baitan dauden zerbitzuak direnean.
Gizakiok badugu gizartearen parte izatearen ideia bat. Ideia hori ez da berdina denontzat, eta gazteen kasuan badirudi sare sozialak sartzen direla ideia horretan. Beraz, sareak ez erabiltzeak ez dirudi epe laburreko konponbidea eurentzat. Neska gazteak irudi horretan zenbait kalte izaten ari dira. Zelan berregin irudi hori? Zein “bidaia” egin behar dute gazteek plataforma hauen interesak ekidin eta ahalik eta mundu osasuntsuenean sareak erabiltzeko? Gizartearen parte izatearen ideia berregiteak gazteentzako teknologia berregitea al dakar?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]