Disekatuta

'Bar Gloria' | Nerea Ibarzabal Salegi | Susa, 2022
'Bar Gloria' | Nerea Ibarzabal Salegi | Susa, 2022

Aurretik lan kolektiboak argitaratua da Ibarzabal Txakur Gorria kolektiboko taldekideekin batera, baina  modu indibidualean sortu duen lehen eleberria da Bar Gloria.

Bar Gloriako ate gainean zintzilik dagoen disekatutako idi buru batek emango digu ongi etorria irakurleori. Ibarzabalek sortu duen unibertsoko zaindari, zaharkitua geratu den estetika eta mundu tradizionalaren errepresentazioa ere bada hautsa eta koipea bereganatu dituen anamaliaren burua.

Pertsonaien arteko komunikazio faltak eta maskulinitate hegemonikoaren biolentziak sortutako giro itogarriaren deskribapena eta kritika da liburua. Lopetegi familiak gobernatzen du Bar Gloria. Ahizpak diren Ana eta Rakelek barran egiten dute lan ia-ia etxekoa den Migelekin batera, eta Bizenta, beraien ama, sukaldean aritzen da. Igandeetan beste senideek ere laguntzen dute negozioan. Elkarri sentimenduak adierazteko zailtasun handia sumatzen da hasieratik: Anak ez dio Rakeli kontatzen herritik alde egiteko asmoa duenik, Rakelek Anari ez dio bera joateak ematen dion beldurraz hitz egiten, Migel ez da jasan duen erasoaz Bizentarekin hitz egiteko gai, Bizentak nahiago du Migel sukaldean sartu Elias tabernatik bota baino, Patxik Rakel gogorregi hartzen du eta bortitza da berarekin… Isildutako hitz askok osatzen dute unibertso hau eta isiltasuna botere tresna bat den heinean, emaku­meak zein gizon ez hegemonikoak (ma­ritxuak kasu) dira beronen ondorio latzenak jasaten dituztenak. Idi burua bezala daude pertsonaiak disekatuta, hauts eta koipez beteak.

Bar Gloria taberna da liburuko espazio zentrala. Bertan batzen dira pertsonaia gehienak eta bertan pasatzen dute denbora tarte handiena. Tabernako paretek eta idi buruak, gainera, pertsonaiek isiltzen duten guztia ikusi eta entzuten dute giro astun hori azpimarratuz.

Denbora modu interesgarrian baliatzen du Ibarzabalek, aurrera-atzerako saltoak egiten baititu etengabe, eta elipsi dezente sortu pertsonaien modus operandia imitatuz.

Oro har, gustura irakurri dut liburua. Agian hari solte gehiegi dituela somatu dut, eta tentsioan mantendu nauten hari narratibo batzuk borobildu gabe geratu direlakoan nago. Hala ere, giroa sortzeko abilezia handia erakutsi du Ibarzabalek, eta kontatu duen munduaren konplexutasuna estilo propioan egiteko gaitasun osoa. Aurkitu du autoreak bere burua erretzeko egurrik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude