Buruan buelta-bueltaka nerabilen aspaldian. Banekien bazela zerbait, sumatzen eta sentitzen nuen, baina ez nintzen hitzetara ekartzeko gai, harik eta Lur Albizuk eta Eraitz Saez de Egilazek eskuz esku idatzitako Gureak ere badira. Desira, boterea, epika irakurri nuen arte. Ezinbestean, arkatzezko pare bat zeinu, azpimarra batzuk eta paperezko belarritxo bat gehitu nizkion liburuari hogeita hamabigarren orrialdean.
Gizonei buruz ari direlarik, honakoa diote bertan bi egileek: "Duten lekua mantentzeko mekanismo handia da euren arteko maitasuna eta, kasik, lilura. Haien arteko elkarrizketak ikusi besterik ez dago. Elkarri nolako miresmenez begiratzen dioten, zein intentsitaterekin eztabaidatzen duten eta 'joe, zelako makina tipo hau' zenbatetan sentitu eta esaten duten".
Niri beste hainbat izen ere labaintzen zitzaizkidan mihi-puntaraino, ondo baino hobeto arituagatik ere gizonek behin ere ahotan hartzen ez zituztenak
Hamarnaka adibide datozkit gogora, eta azken udazken honetakoak dira asko eta asko. "Urlia [mutila] inoizko ondoen dabil" entzuten nien gizonei, gaur bai eta bihar ere bai. "Aditu al duzue sandiaren [mutila] ganbarako lana? Ikaragarria!". Eta neure baitarako pentsatzen nuen baietz, egia izan zitekeela urlia eta sandiarena, baina niri beste hainbat izen ere inolako nekerik gabe labaintzen zitzaizkidala mihi-puntaraino, ondo baino hobeto arituagatik ere gizonek behin ere ahotan hartzen ez zituztenak.
Albizuren eta Saez de Egilazen arabera, "gizonek elkar limurtzen pasatzen dute denboraren zati handi bat. Pozik daude elkar ezagutzen dutelako eta euren burua asko maite dute, kolektibo bezala ere bai. Ez dute onartuko, baina elkar desiratzen dute". Gainera, "haien arteko eztabaida sutsuek ere badute sedukzio parte bat kitzikatzen dituena. Interes konpartitu batzuk dituzte, elkarren babesleku dira eta elkar maite dute. Anaiartea da duten leku erosoena".
Erreferenteren baten –edo kanturen, edo libururen, edo dena delakoren baten– inguruan galdetzen zidaten aldiro emakumeak aipatuko nituela erabaki nuen behin, eta ez naiz inondik inora damutzen. Egiari zor, gero eta errazagoa zait, behin honezkero nire etxeko apalategiak eta mahai-gainak liluratzen nauten emakumeen lanez gainezka baitaude. Jakitun naiz, ordea, hautu bat egin izanaz. Hautu politiko bat, funtsean, anaien sormen lanak goratzen eta laudatzen berez-berez ari direla uste izango duten gizonena bestekoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]