Soka luzea ekarri du eztabaidak. Idatzizkoetan ez ezik, baita lagunarte eta bazkalosteetan ere. Suhar eta kartsu zenbaitetan. Eta ez da gutxiagorako. Egia. Honetaz hitz egin behar dugu.
Migrazioak areagotu baino ez dira egingo datozen urteetan. Sistema, bere krisi eta kontraesan anitzetan zangotrabaturik, zauritutako basapizti bihurtzen ari da eta zorrotzago egingo du haginka.
Migrazioek jatorrizko herrialde eta jendarteetan egiten dute minik handiena. “Inork ez du bere etxea uzten, etxea marrazo aho bilakatu ezean”, dio Warsan Shire somaliar poetak. Hainbat urte lehenagoko Sarriren “Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak” gogorarazten dit.
Kausak dira konpondu beharrekoak. Jakina. Baina hori esate hutsa asmo hutsala baino ez da, kapitalismoaren makineria osoa gelditzeaz ari garenez gero. Eta, Heraklesen lana lortzen dugun bitartean, zer? Ateak itxi? Ederto. Baina hipokrisia barik. Itxi ditzagun guztiz, baita lehengai, elikagai, ongarri eta energiarako, baita esportatzen ditugun zabor tonetarako ere. Denbora laburrean hotzak eta goseak hilda egongo ginateke Europa osoan, kakatzan itota.
Ateak itxi? Ederto. Baina hipokrisia barik. Itxi ditzagun guztiz, baita lehengai, elikagai, ongarri eta energiarako, baita esportatzen ditugun zabor tonetarako ere
Ez gara gu makineria horren sokak mugitzen ditugunak, baina hango espolioaz profitatzen gara. Artikulu hau irakurtzen ari zaren –idazten ari naizen– ordenagailu edo mugikorra lekuko daukagu, bere koltan, tantalio, wolframio eta abarrekin. “Superelikagai osasuntsuak” jartzen ditugu modan Ipar Globalean eta, segidan, jendea euren lurretatik botatzen dute. Janzten ditugun erropen inguruan berba ez egitearren. Eta ez, kontua ez da zilizioa mesanotxetik ateratzea, baina kargu har dezagun geu ere makineria horren parte izan bagarela.
“Nahikoa daukagu hemen daukagunarekin” esango lidake batek baino gehiagok. Baliteke. Hortaz, pentsa dezagun zein neurri har daitezkeen hementxe berton, baldintza hobeagoak eskuratzeko, denok.
Migrazioa lan balditzak kaskartzeko erabiltzen da. Ados. Hori ekiditeko modua ez al da, besteak beste, lagun horiei guztiei eskubide guztiak bermatzea, edozein lan edozein egoeratan onartzera behartuta egon ez daitezen? Egoera irregularrean egotearen ondorioz, Damoklesen ezpata buru gainean izan ez dezaten?
Gero eta ordu gehiagoz egiten dugu lan eta aberatsekiko arrakala gero eta sakonago doa. Lana (eta aberastasuna) banatzea da gakoetako bat. Zaharra, baina funtsezkoa. Denok lan egin dezagun, kapitalismoa erreserba-armadarik gabe utzi eta, gainera, ordu gutxiagoz izan gaitezen esklabu. Denok.
Bestetik, beste herrialde batzuetatik etorri direnak borroka nazionalari kontrajartzea “mediku ona ala euskalduna” bezalako hautu faltsu eta interesatua da. Seguru nago hirietan harremantzeko arazo handiagoak badaudela, baina nik ingurura begiratu eta auzokideak, lagunak, lankideak, senideak ezagutzen ditut. Ni ere ezagutzen nauten herrikideak, hitz bitan. Loturik gaude. Ez esan horiek guztiak Bestea direnik.
Migrazioak gure Herrian eragina duela errealitate eztabaidagaitza da. Kontua da zelan ezaugarritzen dugun etengo ez den fenomeno hori. Herrikide horiek arrisku moduan ikusten baditugu, erruduntzat seinalatuko ditugu; migrazioa zailtasun moduan ikusiz gero, ordea, zailtasun horri aurre egiteko ardura gure sorbalden gainera ekarri beharko genuke.
Lehenbizikoa bide errazena da eta faxismo soziologikoa elikatzen du. Honen tresna nagusienetako bi atontzen ditu mahai gainean: zapalduen artean “gu” eta “eurak” taldeetan bereiztea eta biktimak borrero bihurtzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]