“Ez zaigu bururatzen okinari ogia urririk eskatzea”

  • Etxean hartu gaitu, eta berak ezetz dioen arren, artista baten etxera sartu izanaren sentsazioa ematen du; sentsazio goxo eta atsegina da. Hendaian bizi den errenteriarra da Arrate Rodríguez Martín, eta bere esanetan, ez da ez artista, ez ilustratzailea, ez zeramikalaria, ezta collage egilea ere, baina hori dena egiten du. Ilustrazioa bigarren planoan uztearen aroa amaitu beharko litzatekeela dio; irudiak testua elikatzen duen gisan, testuak ere elikatzen duelako irudia.

"Ilustratzailea naiz baina ez soilik", esan didazu.
Gauza asko maite ditut eta gauza asko egiten ditut. Oso galdera zaila da, edo kosta egiten zait erantzun zehatza ematea. Bat edo bestea erantzun ohi dut galdetzen nauenaren arabera. Freelance izatearen kontua oso nekagarria da. Lanik ez dagoenean lan bila aritzen gara, eta askotan gertatzen zaigu lan asko ukaitea epe laburrean.

2018. urtean, Mariana Enríquezen Las cosas que perdimos en el fuego (Sutan galdu genituen gauzak) irakurtzen ari nintzela, erabaki nuen ilustrazioan sakondu eta nire ogibidea horretara bideratu nahi nuela. Geroztik horretan saiatzen naiz. Orain, adibidez, Rosa Valverde zenaren harira, album ilustratu bat amaitu berri dut Maialen Lujanbiorekin. Ilustrazioa aipatzen denean haur literaturan pentsatzen dugu bereziki, baina helduen munduan ere badago lana.

Booksterrak ere egin dituzu.
Pelikulen posterrak egin eta etxeetan jartzen diren bezala, nik liburuetan oinarriturikoak egiten ditut. Badakit zaila dela liburu batek niri eragin didan antzeko sentsazioa eragin dion norbait topatzea. Ez ezinezkoa, ordea. Eta lortzen denean, oso polita da. Liburuarekiko maitasuna partekatzea da funtsa.

Gauza asko egiten dituzu, hortaz.
Ez da bidezkoa ilustratzailea bakarrik naizela esatea. Zeramika ere hasi naiz egiten. Nire meditaziorako momentua eta tresna topatu ditut bertan. Gainera, gauza erabilgarriak egitea erabaki nuen. Momentuz oso sorkuntza gutxi saldu dut, baina orain egun batzuk, neska batek idatzi zidan niri erositako objektu batean egunero gosaltzen duela esanez, eta sekulako ilusioa egin zidan. Hori magia da niretzat.

"Zenbatek esan ote didate irudi bat sortzeko sustapenaren truke. Azokan ezin dudala sustapenarekin ordaindu esatera iritsi naiz azkenean. Oso borroka astuna da"

Nola heldu zara honaino?
Arte Ederrak ikasi nituen Bilbon, eta gerora Bartzelonara joan nintzen Ilustrazio Sortzailea ikastera. Ez nuen argi ikusten nondik jo, baina bete-betean asmatu nuela esango nuke. Ogibide batzuk oso zehatzak dira eta gurea, aldiz, ez. Gurea oso zabala eta askotarikoa izan daiteke. Gustuko dut aukeraketan libre eta emaitzarekin pozik sentitzea. Ilustrazioan zein iruditerian aritzea ez da zerbait finkoa, eta irudiz beteriko mundu batean bizi gara, edo guk betetzen dugu irudiz. Nire iritziz, ilustratzailearen funtzioa da mundua modu batera irudikatzea eta erreferenteak sortzea. Nik neure ikuskerarekin sortzen ditut irudiak.

Zein da zure ikuskera?
Feminista naiz baina ez dut ilustrazio feminista egiten. Bizitzeko modu feminista agerrarazten ahalegintzen naiz.

Zenbatetan eskatu izan zaizu urririk lan egitea?
Askotan. Beno, gehiegitan. Zenbatek esan ote didate irudi bat sortzeko sustapenaren truke. “Azokan ezin dut sustapenarekin ordaindu” esatera iritsi naiz azkenean. Oso borroka astuna da. Asko eztabaidatu dut horren harira. Esango nuke, ezezkoak ematearen poderioz lortu dudala jendeak musutruk egiteko ez eskatzea. Jada esango nuke ez zaiela bururatu ere egiten. Neure buruari gogor egin nion, ezezkoak ematen hasi behar nuela esanez. Neure burua eta nire lana errespetaraziz, azkenerako,  nire ogibidea delako. Nik ez dakit beste zerbait egiten.

Egunero egin dut lan, lanaldi arrunt batean baino ordu gehiagoz. Eta hori onartua dut, nahiz eta pentsatu ohi dudan: “Ea noiz errespetatzen gaituzten”. Okinari ogia urririk eskatzea ez zaigu bururatzen. Jendeari gogorra egiten zaio alderaketak egiten ditugunean, baina halaxe da.

Baduzu esperientzia atzerrian ere, berbera gertatzen da?
Mexiko ezagutzen dut bereziki. Eta bertan, behintzat, askoz gehiago mugitzen da artea. Gure bizimodu antzekoa egiten duen jendeak badu artea erosteko ohitura, esaterako, kopia ttipiak edota kolekzio xumeak erosi eta etxean jarri. Hirugarren mundua deitzen diogu gainera! Han askoz prekarioago bizi direla? Bai. Bi edo hiru lan behar izaten dituztela bizimodu aski normala egiteko? Ere bai. Baina lanari sekulako errespetua diote. Artistaren lanari ere bai. Eta urririk eskatze hori ez dago hemen bezala garatua.

Zer behar izaten duzu sormen prozesuan?
Pintatzeko lasai egon behar dut. Presiorik eta presarik gabe jardun. Marrazteko edo beste zerbait egiteko, agian, presak ez nau hainbeste trabatzen; pintatzeko, aldiz, patxada behar dut. Kontzentrazioa eta lasaitasuna uztartu behar izaten ditut. Hala ere, etengabe ari naiz pentsatzen. Dutxan, esate baterako, ez naiz lanean ari, baina soluzio bat ala bestea gogoetatzen aritzen naiz. Denboraren eta konfiantzaren arteko orekan errazagoa egiten zait sorkuntza prozesua.

Presak harrapatutakoan trukorik bai?
Esperimentatzeak funtzionatzen dit. Akrilikoekin ari banaiz, argizariak hartzeak balio dit. Album ilustratuak egitea oso aberasgarria da profesional eta pertsona gisa, baina oso neketsua, eta soilik ikuspuntu ekonomikotik begiratuta, apenas ematen duen ezer. Baina hor ere oreka topatu beharra dago. Azken batean konpentsazioa ez delako soilik ekonomikoa, ezta? Denbora ere erlatibizatzen ikasi behar da. Baina presa ez da inoiz lagun on bat.

Bilbo ikastoki

Ikasketak egin nahi zituela argi zuen, ez, ordea, zer. Psikologia, itzulpengintza, ingeles filologia… denetarik zegoen aukeren zerrendan. Donostiako fakultatea “oso grisa” iruditu zitzaion. Bilbora iritsi, eta Arte Ederren fakultatearekin maitemindu zen. “Dena arrosa eta argitsua ikusi nuen. Zerrendan azkena nuena, lehena izatera pasa zen”, aipatu digu irriz. Berehala maitemindu zen, gainera, “Bilboren zikintasunarekin”. “Etxetik trenez bost ordu urrundu nintzela zirudien. Beste zerbait da Bilbo. Beste mota bateko jendea, eraikinak… Natura maite dut, nire etxea ikusi besterik ez dago, baina hiritarra naiz”, dio landarez beteriko etxeko sukaldean, kafea eskuan duela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ilustrazioa
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


2024-04-17 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
“Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da”

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2023-04-21 | Sustatu
Bilbo Berriro Gris Bihurtu: Niko Vazquezen irudi sorta

Niko Vazquez ilustratzaile, grafista eta irudigile azkar bat da, bere garaian musika egiteagatik ere ezaguna (MCD, Motorsex), azken asteetan nabarmendu dena adimen artifizialaren bidez unibertso bisual oso berezi bat egiteko: Make Bilbao Grey Again, Bilbo Berriro Gris Bihurtu,... [+]


2023-02-06 | Saioa Baleztena
Ares Romans. Tatuatzailea. Oroitzapenak betikotuz.
“Oroitzapenak ilustrazio bihurtu eta betirako irudikatzen ditut jendearen azaletan”

Ama eta tatuatzailea da Ares Romans (Cerdanyola, 1991). Bere bigarren alaba, Gea, 2020ko martxoan jaio eta minutu gutxi batzuk geroago hil zen. Esperientzia mingarri hartatik sortu zuen Gea proiektua, dolu perinatalaren babesera zuzendutako zerbitzua.


Ane Zufiaurre Feijo. Ilustrazioaz
“Ez dakit nire estiloa definitzen duen izenik ote dagoen”

Irakaslea da ogibidez Zufiaurre. Ez zituen Arte Ederren ikasketak egin, “zerbait zientifikoa nahiago nuen egin” aitortu digu. Irriz kontatzen du, ordea, jakin bazekiela zeinen giro on eta ederrean ikasten duten Leioako campusean sail horretako ikasleek. Bilbon bizi... [+]


2021-05-18 | Saioa Baleztena
Marta Bellvehí. Ilustratzailea
“Hemendik hilabete batzuetara zertan lan eginen dudan ez jakitea gustatzen zait”

Bartzelonako Unibertsitatean diseinu grafiko ikasketak egin ondotik ilustrazio graduondokoa egin zuen Marta Bellvehík (Palamós, Katalunia, 1989). Ilustratzaile gisa Enderrock aldizkarian debutatu zuen eta 2014az geroztik bere proiektu propioan dihardu... [+]


Eguneraketa berriak daude